"Enarak" talde berria, Euskalerriko zerua alaitu naean...


1967ko irailaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Enarak" taldekoei elkarrizketa
"Enarak" talde berria, Euskalerriko zerua alaitu naean...
Zer dula-ta, Euskalerriko zerua alaitu nairik, txori berri iaio batzuek agertu zaizkigu: "ENARAK" taldea. "EZ DOK AMAIRU"koak bezelaxe auek ere gaur eguneko ritmo berriak euskeraz abestu oi dituzte.
Oraindikan agertu berriak ditugu; ta orregatik, oraindikan ain ezagunak ere ez... Talde au lau apaiz-gaien artean osatzen dute. Laurak kidekoak ditugu 18 urte. Ikusi dezakezuten bezela, beren ensaioak egiteko, euren estudioak ematen dioten tartetxoa aprobetxa oi dute.
Gaur egun, denok dakigunez, zorioneko kitarra au benetan modan dagoena dugu. Pentsatzen jorri naiz eta, gaurko apaiztegietan ere YE-Ye lurruna sartu dola uste dut. Biarko apaiz berri onek zearo modernizatzen ari zaizkigula uste dut. Izan ere azkenengo urte auek gauz guztiak aldatzeko ta berriztekoak ditugunez, nola ez apostolodutzako bideak ere...!! Ta kitarra, modan dagoen gauz bat izanik, zergatik ez aprobetxatu? Entzuna dutanez, Amerika aldean apaizak esito aundia omen dute kitarra ta inpernuko auspoaren (Akordeoia) bidez...
Auek ere, AMA EUSKERA dute gaixorik eta bere zauriak barbitu nai dituzte... Zorioneko ordua, gazte jator onek beren Amaren min larriaz jabetu diranekoa!! Ta gauz ori bera beste batzueri, oraindikan lotan donde. neri, adierazi nairik, biotz-gogorrak bigundu nairik, erriz-erri ekin diote, euren kitarrak bizkarrean dituztelarik...
Joun zan Iñaki deuna-ren egunean, Ikastolaren jaialdian", ekiñaldi bikain bat eman ziguten. Eta ara emen ondorean euraki. izan nuen elkarrizketa:
1) ZER IRUDITU ZAIZUTE BA, IKASTOLAKO JAIALDI AU? Oso egoki, Ikastoan aldeko anbientea egitek, euskal gurasoak euren aurren euskal-kulturatzaz arduratu ditezen, beren semetxoak Ikastoara bidaliaz.
–TA... NOLA IKUSTEN DUZUTE BA, GURE EUSKERAREN ETORKIZUNA ?
Egia esan, gaurko jaialdi au ikusi ondorean, benetan optimista gaude... Gaurko egun onetan gure Ama Euskerak bere oñazaldian benetalo atsedena izan duala dudarik ez dugu...
–GAUR EGUN EUSKAL-GURASO JABETZEN OTE DA GER0, IKASTOLAREN INPORTANTZIAZ?
Egia esan, oraindikan oso gutxi dira euren semetxoak ikastoletara bialtzen dituztenak. Eta lehen esan degun bezela, gaurko jaialdiak bezelakoak dira bear ditugunak... Gure ustez, gaur lanean jardundiran iru-lau urteko onek ezin ditezke Legorretan utzi, Donosti'tik asita baste erri guztietara eraman bear litzazke giro pixkat jartzeko.
ORAIN ZUEN GORE-BERATZAZ ERE ITZEGIN DEZAGUN APURTXO BAT.
–NOIZ, NUN ETA NOLA ASI ZIÑATEN ZUEN KITARRA OIEK ASTINTZEN?
Ba..., oraingo abesti berri ta kitarraren zaletasan berezi bat nabaitu genuen... Eta olaxe, laurok kidekoak izanik, gure estudioak ematen zigaten tartetxoa aprobotxatuz, kitarra eskuan genuelarik, kanta batzuek ikasten asi giñan. Eta euskaldun bezela, egokiena euskeraz iruditu zitzaigun.
–ZER DA KITARRA OIEN BIDEZ, GAURKO EUSKALDUNARI . ADIERAZI NAI DIOZUTENA?
Oraingoz, munduan zear abesten diran abesti Ye-Ye t.a., gure Euskera antziñekoa baña oraindikan gazte, onetan ere berdin-berdin abestu litezkeala adierazi nai genuke. Eta gerora, gure abesti auen bidez gaurko munduaren zenbait prolema adieraztea izango litzake.
–Gaurko EUSKAL-GAZTEDIA SAIATZEN AL DA EUSKAL ABESTl BERRI AUEK IKASTEN?
Gure ustez bastante, ba asko ta asko dira letra eske datozkigunak.. Batez ere egun auetan Legorretan... Emen zeun kanta berri auek ikaste amorrua!!
–BIARKO EGUNARI BEGIRA ZER DEZUTE ZUEN GOGOTAN'
Lenen-lenengo, musikaz bear bezela osatzea nai genuke, musikaz behar bezelako formazioa nai genduke, bear bezela konjuntatzea, batzea. Gero "kantzion protesta" ori ere atsegin zaigu... ikusiko degu!
–AURTENGO EUSKAL ABESTI TXAPELKETATZAZ GUSTO GUZTIETAKO IRITZIAK IRAKURRI DITUGU: ZUEK GAZTE ZERATENEZ, JAKIN AL DEZAKEGU ZUEN IRITZIA?
Euskal abesti txapelketa izateko euskal kutsu gutxi arkitu diogu; gure iritziz, bi txapelketa egin bear litzazke: "moderno" arena ta euskal kutsuzkoa-arena.
–AZKENIK. ZEIN DIRA ORAINGO ZUEN ASMOAK?
Tresna berriak erostea, debiltzkigun guztiak alkilautakuak bai dira; ta betik beste batzuei eskatzea, ez ote da gero arpegi geiegi eukitzea.. Baña zenekin? Estudianteak izanik, nundik atera txanponak? Gure oporraldietan lan pixket egiteko asmotan gera, baña ala ta guztiz ere ez daki zenbat aurreratuko degun...
Ia ba, "ENARAK" talde jatorra, jarrai aurrera atzera begirata barik ba ziur egon euskaldunen laguntza izango dezutela.
JOMAK
12

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakENARAK
EgileezJOMAK1Kultura

Azkenak
Eguneraketa berriak daude