Osakidetza euskalduntzeko beste pauso bat

Dani Blanco

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio 2005-2011 urte bitarteko Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren azterketa egiteko, eta hortik ateratako ondorioetatik aurrera begirako pausoak emateko. Euskararen erabilera sustatzeko egitasmo berriak bi ardatz izango lituzke: hizkuntza eskubideak bermatzea eta kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea. Zehatzago adierazita, lehen mailako arretan euskara bermatzea lehenetsi beharko litzateke, eta batik bat, umeekiko harremanean. EH Bilduk egin du proposamena Legebiltzarrean eta EAJk eta PSE-EEk babestu dute.

Legebiltzarrak lanabes informatikoak euskaratzeko plana ere eskatu du. Hiru alderdien eskaria da, hiru hilabeteko epean, Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak aztertu eta haiek euskaratzeko plana egitea. 2014ko udatik aurrera hasi beharko lukete lanean. Alderdiek adostu duten testuan lanabes informatiko bakarra aipatzen da: Osabide. Tresna hori osasun profesionalek erabiltzen dute gaixoen informazioa biltzeko, besteak beste, historia klinikoa. Gaur egun, gaztelaniaz baino ez dago.

Aitor Montes Aramaioko medikuak Osakidetza euskalduntzeko hainbat eskari bideratu ditu azkenaldian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailera. Osabide euskaratzea galdegina zuen eta duela gutxi erantzuna jaso ere bai. Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordeak adierazi zionez, Osabide-Lehen Mailako Atentzioa IZ gaztelaniatik euskarara ekartzea ez zen bideragarria ekonomikoki.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude