Kez egindako mezuak, Greziatik Australiaraino

Megalopoli (Antzinako Grezia), K.a. 150. Polibio historialariak (K.a. 200-118) informazio konplexua distantzia handitan oso azkar zabaltzea ahalbidetzen zuen komunikazio sistema asmatu zuen. Grezierazko karaktere alfabetiko bakoitzari zenbaki bat esleitu zion eta zenbaki horiek urrutira transmititzeko hainbat su edo zuzi erabili zituen. Hots, kearen bidez zenbaki multzoak igorri zitezkeen, eta Polibioren kodea jakinez gero, zenbaki multzoak hitz bihurtzen ziren. Zenbakiak hizkietan itzultzeko kode horri Polibioaren Karratua deritzo, eta historian zehar kriptografian oso sistema ezagun eta erabilia izan da.

Baina greziarrak ez ziren Antzinaroan ke seinaleak erabili zituzten bakarrak izan. Txinako Inperio zabalean ere komunikazio sistema azkar eta eraginkorra behar zuten, eta bide bikaina eraikia zuten horretarako: Harresi Handia. Etsaien erasoen berri emateko, harresiko soldaduek ke seinaleak bidaltzen zituzten. Dorrez dorre, mezuak ehunka kilometro egin zitzakeen ordu gutxitan.

Filmei kasu eginez gero, Iparramerikako indioak izan ziren ke seinaleen erabiltzaile nagusiak. Ikusi dugu ez zirela ez bakarrak ez lehenak izan, eta haien sistemek ez zuten Polibioren kodearen sofistikaziorik. Jatorrian, tribu bakoitzak bere seinale sistema zuen, ziurrenik, arerioak igorri nahi zituzten mezuak uler ez zitzan. Baina kolonizazioak etsai komuna ekarri zien, eta oinarrizko seinale batzuk behintzat bateratu zituzten: ke bola batek adi egoteko esan nahi zuen, bi bolek dena lasai zegoela adierazten zuten, eta hiruk arazoak eta arriskuak iragartzen zituzten.

Oro har, kezko seinaleak arrotzen presentzia jakinarazteko erabili izan diren arren, Australiako aborigenek alderantzizko metodoa erabiltzen zuten: lurralde arrotzean sartzen zenak bidaltzen zituen ke seinaleak, bertakoei han zegoela eta arazorik nahi ez zuela jakinarazteko.

Gaur egun, bada oraindik denok ulertzen dugun ke seinalea erabiltzen duen instituzio bat: ke zuriak Habemus Papam esan nahi du.


ASTEKARIA
2013ko otsailaren 03a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Eguneraketa berriak daude