Boterearen kontrako sindikatua: abertzalea eta antikapitalista

Iberdrolako presidente Sánchez Galánek berriki esan du sindikatuak inoiz baino beharrezkoagoak direla. Davos hirian munduko elite kapitalistarekin bildu den Galánek sindikatuez duen ikuspegiak, ez du zerikusirik sindikalgintza abertzaleak sustatzen duen eredu sindikalarekin, ELAren 13. Kongresuan ikusi den bezala. Davoseko eliteek bezala, Galánek nahi du sindikatuak kapitalaren “koltxoi” izatea, burokrazian eroriak, lausengatuak, diruz lagunduak… Sistema kapitalista zalantzan jarriko ez duten sindikatuak nahi ditu. Aldiz, etorkizunean langabezia, pobrezia eta murrizketa sozial gehiago izango direla jakitun, ELAren Kongresuan boterearen kontra egingo duen sindikalgintza abertzale eta antikapitalista aldarrikatu zuten, politika kapitalistari eta hura sostengatzen duten politikariei aurre egingo diena.

105.312 afiliaturen indarra duen ELAk sindikatuen batasuna ekarriko lukeen prozesuaren alde egin du, justizia soziala defendatzea helburu, eta erakundeei eskatu die “Espainiako Gobernuaren dekretuei planto egitea, eskubideen murrizketa eta babesgabetasun soziala handitzea besterik ez dakartelako”.  Sindikatuaren iritziz, “desobeditzea burujabetzaren aldeko apustua da, eta gizartearen gehiengoaren aspirazio eta beharrekin bat egiten du”. Apustu gogorra eta zaila da, baina ez ELArena soilik, baita gainerako sindikatu abertzaleena ere; sindikatuen arteko ekintza batasunaren oinarri izan liteke etorkizunean. Horren berme dira azken hiru urtean egindako bost greba orokorrak.

ELAko buruzagi umil eta zuhurra den Valentin Bengoa jesuitak, jadanik erretiratua, zerikusi handia du sindikatuaren abertzaletasun eta antikapitalismo horrekin. Mereziko luke herritarren omenaldi eta onarpena!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude