Arkitektura industrialari gorazarre

  • Tximini Kolektiboak 2010eko udan ekin zion bideari, Ibai Etxezarragak eta Beñat Guarrotxenak arkitektura ikasketaren amaierako proiektuari heldu ziotenean. Beraien asmoa birgaitze industrialean murgiltzea zen, eta Sefanitroko fabrikaren inguruneak erakarri zituen. Nerbioi ibaiaren ezkerrean dago, Lutxanan (Barakaldo). Hainbat ate jo eta gero, fabrikako eguneroko bizitza gertutik ezagutzeko gonbitea jaso zuten. 2012an eraitsi zuten eraikina, baina Tximini Kolektiboak Kea film laburrean jasoa du esperientzia.

Sefanitroko pirita biltegi zaharraren eraistea, 2011ko abuztuaren 11n.
Sefanitroko pirita biltegi zaharraren eraistea, 2011ko abuztuaren 11n.

Lehenengoz Sefanitro fabrikara hurbildu zirenean, 2000 urteko eraisketaren ondorioz 1942an eraikitako fabrikaren aztarnak eta 2012 urtera arte martxan jarraituko zuen fabrika zatia ikus zitezkeen lursail berean. Desulfurazio fabrika berria 1986an eraiki zen, bestearen gainean, nolabait, eta erabilera berri batera egokitu ziren. Itsasadarrarekin kontaktuan eta Lutxana auzoaren aurrez aurre zegoelako erakarri zituen Ibai Etxazarraga eta Beñat Guarrotxena, Tximini Kolektiboko sortzaileak.

Artzai Ona kaleak banatzen ditu Lutxana auzoa eta lantegia. Fabrikaren eraistea 2012rako aurreikusita izateak ideia, asmo eta helburuak hankaz gora jarri zizkien, baina aukera ezin hobea iruditu zitzaien. Fabrika bertatik bertara aztertzeko aukerak erakarri zituen, funtzionatzen ikusteak, hil artean jarraitu ahal izateak, langileekin egunero elkartzeko aukerak. Neurri handi batean bertako langile bihurtu ziren bi arkitektoak ere.

Tximinia, sinboloa baino gehiago

Befesa Desulfuración enpresaren eraisketaren lehen pausoak 2011ko maiatzean eman ziren. Besteak beste zinta garraiatzaileak, uralitazko itxitura, estalkiak eta makinaren bat desmuntatu zituzten. Abuztuaren erdialdera, eraispen-makinak fabrikako lursailetan sartu eta lanari ekin zioten. Sefanitroko parte izandako pirita biltegitik hasi ziren.

2011ko azaroaren 17an, 18:40ean, Befesako tximiniaren lehen zatia erori zen. Lehengaia zakuratzeko dorreak eta 17. azpiestazio elektrikoak, berriz, 2012ko udara arte iraun zuten zutik. Gaur egun itsasadarrera heltzen den zamatokia besterik ez da gelditzen. Ez du luze iraungo.

Kea film laburrak eraiste honen historia laburbiltzen du, eta bereziki, Befesako tximinia erortzen den unea jasotzen du. “Kea denon artean eta denontzat izan den proiektu baten historia da, elkarlan zintzo eta saiatu baten historia. Gure iragan hurbila eta protagonista izan dituen pertsonak omentzeko modua da, arkitektura industrialari gorazarrea”, azaldu digute Tximini Kolektibokoek.

Lara Izagirreren zuzendaritzapean eta Ibai Etxezarragaren eta Beñat Guarrotxenaren gidoiarekin egin den film laburra mutua dugu Kea. 15 minutuko iraupenean lantegiaren zaratak baino ez dira entzuten. Eraisteko zorian den eraikin bati hartu zaion afektua, edo nostalgia prebentiboa, edota memoria mantentzeko erantzukizuna islatzen du. Estetika industriala giza eboluzioaren gailurtzat jotzen da, baita planetaren hondamenaren arrazoi nagusitzat ere.

Auzokideak eta batik bat Sefanitroko eta Befesako langileak dira filmaren atzean dauden pertsonak. Lantegiaren eraisteak batu eta banatu egin ditu Lutxana auzoko biztanleak. Azken finean, Etxazarragak eta Guarrotxenak dioten bezala, estetika industrial jada “huts” hau ezin uler daiteke atzean dituen istorio humanoak gabe. Horregatik, espazio hauen berreskurapena aldarrikatzen dute Tximini Kolektibotik, Europako beste herrialde batzuetan egin den bezala. Alemaniako Ruhr ibaiaren ertzeetako zonalde industriala jartzen dute horren eredu. “Ondare industriala ez da ondare izango, norbaitek horren balioaz ohartarazi arte. Artearen historiaren parte garrantzitsua da estetika industriala. Bere horretan errespetatu, landu eta ikertu behar da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkitektura
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunitatea

2024ko Arkitektura Pritzker Saria arkitekto japoniar bati esleitu zaio: Riken Yamamoto-ri. Bere izena tekleatzen baduzue, bere izenari lotuta dauden eraikin irudiak ez dira bereziki deigarriak. Deigarria dena da Pritzker sariak oraindik ere eraikin berriak eta oparoak egitearen... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


2024-02-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Traktoreak hirian

Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen... [+]


Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Eguneraketa berriak daude