“Espainian ez da aste bakarra pasatzen ustelkeria arazo bat hedabideetako tituluetan agertu barik”. Arte telebista kate frantziar-alemaniarrak Espainiako ustelkeriaz egindako dokumental baten aurkezpen gisara jaurtitako eztena da, baina ez dabil urruti. Wikipediara bisita bat eginez eta “ustelkeria Espainian” jarriz gero, primeran ikus daitezke ehunka kasuetatik dozenaka ezagunenak: oraingo Bárcenas PPko diruzain ohiaren kasua, Alcorcóneko udalaren (PSOE) legez kanpoko mailegunena, Carlos Divar Espainiako epaileen buruzagiaren gastuena, Pitiusa operazioa, errege familiako Urdangarinena, EEE faltsuen auzia Andaluziako Gobernuan (PSOE), Zarrafalla, Gescartera, Forcem, Tabacalera-Allierta, Villalonga, Filesa, PSV, Barrionuevo-Vera, Gerra anaiena…
Rajoyren Gobernuaren oraingo garaian, Rodriguez Zapaterorenean, Aznarrenean, Felipe Gonzalezenean edo Adolfo Suarezenean, Espainiako demokrazia beti gaztearen gobernu garai guztietan, ustelkeria auziak handiak izan dira, bereziki azken 25 urteetan, etxebizitzen burbuila eta berarekin batera sortu zen finantza burbuila handitzen aritu diren bitartean.
Espainian asko eta erdeinu kutsuz hitz egin eta idazten da errepublika bananeroetako ustelkeriez. Bere errealitatea, ordea, ez da askoz hobeagoa. Bada Nazioarteko Gardentasuna izeneko GKE bat eta urtero egiten du mundu mailako 176 herrialderen ustelkeria zerrenda. Iragan abenduan aurkeztu zuen 2012ko txostena eta aipatu zerrendan munduko ustelen artean Espainia 30.a zen.
Ez da erraza ustelkeria, alderdi handiak eta herritarren arteko hiruki horretan gertatzen dena ulertzea. Baina ustelkeria energiaren gisako zerbait dela iradokitzen du, ez da ez sortzen ez desagertzen, eraldatu baizik. Hedabideetan eta kalean egiazkoa eta orokorra den ustelkeriarekiko mespretsu orokorra dago, bereziki politikarien artean ematen denarekiko. Gero, ordea, oso agerian dago ustelkeria politikoaren kasu gehienak PP eta PSOEri lotutakoak direla, hau da, urtea joan eta urtea etorri Espainiako alderdi bozkatuenei eta boterean txandakatzen diren horiei.
PPko diputatu ohi Jorge Triasek (El País, 2013-01-21) salatu du PPko buruzagiek urteetan jaso dituztela milaka euro gainsari gisa. Eta kontatzen du baita ere Aznarren lehenengo legealdian, Espainiako Kongresuko azpibatzorde batean saiatu zirela alderdien finantzazio anonimoak debekatzen eta ez zutela lortu. Azkenean, Rodriguez-Zapateroren agintaldian lortu zen.
Esanguratsua da, halaber, Fernando Rodriguez ustelkeriaren aurkako fiskal honen ikusmoldea. Ez da batere baikorra ustelkeriaren aurkako borrokaz eta, bere esanetan, “metraileta gaizkilearen aurka baino gaitzagoa da moketa gaizkilearen aurka egitea” (El País, 2013-1-20).
Euskal Herriko hegoaldea ez da salbu, noski. Eta ustelkeria mailak hegoko auzokoen kolorerik ez badu ere, ustelkeria pasarteak ugariak dira. Urralburu eta Otano auzia izan liteke horietako ospetsuenetakoa, eta seguruenik ez da kasualitatea gaur egun diren balizko ustelkeria kasuak erresuma zaharrari lotutakoak izatea. Cervera eta Nafarroako Kutxaren auziak hor dira gori-gori. Eta kasualitatea orain ere, orain arte bederen, Foru Legebiltzarrean Nafarroako Kutxaren ikerketa ukatu duten alderdi bakarrak UPN eta PSN dira.
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]