Ouya, sistema irekiko kontsola

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aurtengo maiatzean Ouya izeneko kontsola merkaturatzeko asmoa dute. Internautek finantzatutako makina izango da, eta jolasak saretik doan eskuratzea egongo da.

2012ko uztailean, egitasmoen finantzaziorako Kickstarter gunean, Julie Uhrman Ouyaren sortzaileak ideia aurkeztu eta 950.000 dolar behar zituztela adierazi zuen. 24 ordu eskasetan 2,5 milioi bildu zituzten. Azkenean, 8,5 milioi guztira.

Android sisteman arituko den kontsola Rubik kuboaren tamainakoa izango da. Ouya zerbitzarietara konektatuko da eta emaitza etxeko telebistako monitorean ikusiko da, streaming bidezko bideoa izango bailitzan; beraz, Interneteko konexio azkarra beharko da sistema ongi aritzeko. Jolasak egun PCetan erabiltzen den “Free to Play” motakoak izango dira, hau da, oinarrizko jolasa doakoa izango da eta pertsonaia edo ezaugarri erantsiak baino ez dira ordainduko.

Kontsola jada salgai dago eta Internet bidez erreserba daiteke 99 dolar ordainduz


Teknologia berriak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...