Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko

  • Sechu Sende ::Made in Galiza

    Itzultzailea: Txerra Rodriguez.

    Txalaparta, 2012

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2013ko urtarrilaren 20a
Sechu Sende soziolinguista ezagutu nuen lehendabizi, galego teknikarien udako ikastaroen harira elkarrizketa egin niolako Argiarako. Idazlea baino, galego eragilea nuen buruan, eta hala irakurri dut 2007an argia ikusi zuen Made in Galiza. Aitor dezadan astoa kartolekin dabilen bezala irakurri dudala liburua, batik bat hizkuntza gatazkarekin zerikusia duten narrazioetan begiak iltzatuta. Egunerokoan arreta horri jartzen diodalako.

Irribarre etengabeaz irakurri ditut, goxo kontatuak daudelako. Baina euskaldunak, euskal hiztun izateko egunero gainditu beharreko hesiez ohartua bada bederen, ezin zozo aurpegiz leitu metaforaz eta fantasiaz jositako ipuinok. Narrazio goxo-gordinak direla esango nuke, eta gogora datorkidan ipuina Hitzik gabeko lekua da, egia esan, gordinetik goxotik baino gehiago duena. Kurdistango Varba herrian ez dute hitz egiten ez idazten, haien hizkuntza eta hiztunak jazarriak izan direlako. Haiena erabiltzea debekatu dietenez, besterenik ez dute ahoratuko.

Ez dut uste parekotasun soziolinguistikoak egiten hasteko narrazioak direnik, hizkuntza gatazka sorburu duten ipuin asko galizieraren egoerarekin daude lotuta eta ezin dira euskarara bere horretan ekarri. Euskal hiztun kontzientziatuak, soziolinguistika hizpide dela, literaturaz gozatzeko aukera izango du. Hizkuntza gatazkaz kontzientziarik ez duenari, agian, bihotzera ailegatuko zaizkio ipuinok. Bihotzetik burura eta burutik mihirako bidea egitea ederra litzateke.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Liburuak

Liburuak kanaletik interesatuko zaizu...
Paxkal Indo, autodidakta nekaezina
"Hautetsi guztiek babesten dute Seaska, borroka hori irabazia dugu"

Baigorrin hartu gaitu Paxkal Indok, etxean, eta hitz egin dugu haren bizitzan garrantzia duten hainbat gairi buruz: musikaz, euskararen hainbat ertzez, Seaska ikastolez. Halako batean, argazkilaritza ere gustuko duela aipatu, eta gehitu du: “Gauza asko egin ditut, eta eginen oraindik”. Harentzat ez omen baitago ametsik, “ondoko egunetako proiektuak bakarrik”.


Ustekabeko istorio hunkigarria

Album honek sorpresa asko gordetzen ditu bere barnean. Horixe da irakurri ondoren burura etorri zaidan lehendabiziko ideia. Kanpotik begiratuta, edizioa, izenburua, bilduma, horiek denak ikusita, liburu goxo, haur txikientzat hain erakargarriak diren hartzen istorio horietako bat espero daiteke.

Lehen orritik bertatik, baina, konturatuko gara album hau “ezberdina” dela. Testuak baduela poetikotasun ikaragarria, baduela irakurlea harrapatzeko gaitasuna: “Txinako tinta-orban... [+]


2018-11-06 | ARGIA
"Agosti Xahoren biografikoa" aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


2018-09-28 | Nahia Ibarzabal
Juan Kruz Igerabidek irabazi du Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Saria

Letren txotxongiloa lanagatik jaso du 20.000 euroko ekarpena duen Espainiako Kultura Ministerioaren saria. Katalan, galego eta gaztelaniara ere itzuli dute ipuina.


2018-07-27 | Mikel Asurmendi
Udako kultur gomendioak
Apaiz sinkronizatu bati esker


Zabor-biltzaileek liburutegia osatu dute, jendeak botatako liburuekin

Ankarako zabor-biltzaileek bigarren bizitza bat eman diete jendeak botatako liburu eta aldizkariei: irakurgaiak bildu eta 24 orduz irekita dagoen liburutegia zabaldu dute fabrika huts batean. Dagoeneko 4.700 liburu dituzte.


Eskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria

Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik.


2017-07-23 | Aritz Galarraga
Orrialderik onenetakoak

Jon Alonsoren hitz-lauzko lana –bere adar anitzetan: narrazio, nobela, saiakera, horien arteko nahasketa posible guztiak– balio segurua dela badiot, ez naiz orain arte esan gabeko ezer esaten ari. Besterik da hitz-lauzko lan horren barne hierarkizazioa aldakorra izan daitekeela esatea. Esan nahi dut, bere garaian tarte honetara ekarri banuen Camembert helburu, eta aitortu banuen “aldarrikatu beharreko liburua” dela, gaur ekarri nahiko nuke Hodei berdeak, Jon Alonsoren... [+]


Pozak eta negarrak

Jasone Osorok Jara eta Ezekielen ondoren Beire aurkezten digu lan honetan, bera baitugu Eskularru beltzak liburu honen protagonista; bilduma berri bati hasiera ematen dion lehen lana (ez dugu ahaztu behar bilduma bat izateak irakurlea harrapatzeko eta lan berrietara hurbiltzeko bidea errazten duela).


Talentu, adikzio eta arazo psikologikoak

Ipuin bilduma honetako hamalau izenburuek azpimarratzen digute narrazio bakoitzean zeri erreparatu behar diogun: eguneroko bizimoduak ekartzen digun miseria erakusten zaigu gordin eta zuzen lehen pertsonan hitz egiten digun ahots narratiboaren bidez.

Literaturaren funtzioetako bat bere garaiko jendartearen isla izatea da, hau erreproduzitu edo deseraikitzeko. Eta hori da ondoen egiten duena egileak ipuinotan. Multinazionalen, neoliberalismoaren eta AEBen inperioaren globalizazio eta... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude