Euskalduna, bizipozetik eta minetik

"Euskaraz gozatu nahi dut" kartela eskuetan, haur bat manifestazioa hasteko zain Donostian.Lander Arbelaitz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaldun moduan pozik  egoteko arrazoi asko dago gaur egun. Nagusiena euskaldun gisa bizi ahal izatea bera, eta horretarako aukerak asko dira: era modernoan, kalitate handiz eta bizipozetik. Euskaldunak gizarte modernoan hiztunak behar dituen tresnarik gehienak ditu eskura: hezkuntzan, kulturan, hedabideetan, teknologia berrietan… Euskaldunak baikortasunez begira diezaioke etorkizunari, euskararen herriak handitzen jarraitzen duelako eta biziraupenerako tresnak badituelako, borondatezkoak zein legezkoak.

Baina euskaldunak ez du nahikoa horrekin guztiarekin. Euskal Herrian euskaraz bizi dena bizipozetik adina edo gehiago mintzo da minetik, aintzat hartu ez izanak ematen duen minetik,  oraindik ere bere herrian sarri, askotan, gehiegitan sentitzen delako baztertua, iraindua, gutxietsia, mespretxatua, erabilia…

Adibidez, Eusko Legebiltzarrera sartu eta ateko ertzainak euskaraz erantzun ezin dionean, kaleko ertzainak euskaraz hitz egiteagatik probokatzen ari dela dioenean (zer esanik ez kolore denetako gainerako poliziez), haurrari medikuak esandakoa itzuli behar zaionean, Nafarroako Gobernuak edo Parisekoak muzin egitean Europako hizkuntza gomendioei, diru-laguntzak ukatzean, eskolako bileran, lantokian, Espainiako Konstituzioak ezetz dioenean… Euskaldunaren minak kontaezinezko egoerak ditu.

Euskal hiztunen komunitatea giltzarri da bere bilakaeran, baina euskal gizarteak baldintzatuko du bere garapena. Eta, gaur gaurkoz, gizarte horrek borondatez eta legez bultzatzen du euskara. Komunitatea, gizartea, borondatea eta legea, horra hizkuntza garapenaren laukote ezinbestekoa. Errepaso historikoak argi diosku euskararen herriak aurrera egin duela –EAEko kopuruengatik– eta euskararen lurraldea galtzen ari dela –Iparraldean gero eta ahulagoa da, Nafarroan ezinean dabil eta lurraldea galduz–.

Ondorioa: euskara berriz politizatzea ezinbestekoa da. Politizatzeak, oraindik ere bultzada politiko handia behar duela esan nahi du, ez besterik.

Zein helbururekin? Legeari begira: Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako Foru Komunitatean EAEk egun duen bultzada politikora iristeko; EAEn, datozen 15 urteetan ezagutzatik erabilerarako jauzi atzeraezinak gauzatzeko (kopuruak aditu eta politikarien artean adostu behar). Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian lege urrats esanguratsuak eman gabe, egoera biziki korapilatsua dator, ez da soziolinguista izan behar hortaz ohartzeko. Nafarroan eta Iparraldean euskaltzaleen indarrak zein diren kontuan hartuta, ezinbestekoa da EAEko botere publikoek euskaldunen komunitate osoa aintzat hartzea eta harekiko harreman eta konpromisoa biderkatzea. 

Komeni da gizartea eta euskal hiztunen arteko dialektika irekia etengabe zaintzea. Euskal gizartea –sektore garrantzitsu batzuk kenduta–, oro har, euskararen garapenaren aldekoa da. Baina erdalduna da nagusiki, eta euskaldunen komunitatetik ohartarazi behar zaio zein den gure osasuna eta egoera, eta zeintzuk diren gure beharrak. Euskarak laguntza behar du, baina gizarte –jarri alderdi, hedabide, lantoki…–  erdaldunetik inoiz ez dira urratsak emango gizartea euskalduntzeko, erdarak ez duelako euskararen beharrik. Euskaldunak behar du izan protagonista.

Iritsi da ordua komunitatetik gizarteari mezua argi helarazteko: horrela jai dugu (Nafarroa, Ipar Euskal Herria) edo gehiago behar dugu, bestela larri ibiliko gara (EAE). Hori da, funtsean, iragan abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian bildutako jendetzak adierazi zuena. Kasurik onenean ere, egoera osasungarria izango badu, ezinbestekoa da euskarak apurka masa kritikoa eta lurraldea irabaztea. Iritsi da ordua instituzio eta euskararen komunitatearen artean, orain arte ezagutu ez dugun harreman molde batera iristeko. Berrikuntza, eztabaida, begirunea eta elkarlana. Horra abiatzeko laukote ona.

EAEn, Euskararen Legearen 30. urteurrenean, lege aldaketarekin bideratzen da hori? Ez dago argi. Baina argi dago, egungo esparrutik askoz gehiago ere egin daitekeela. Eusko Legebiltzar berriaren gehiengo oso handiak ematen du sakontzeko aukerarik. Euskaldunen komunitateak gizarteari eta erakundeei zer eskatzen dien argi dago, botere publikoen erantzuna nola bideratuko den ikusi behar orain. Harreman berria eta egoera berria posible dira. Areago, beharrezko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


EAJ: “Ez dezagun itaundu zer egingo duten instituzioek euskararen alde, egin dezagun euskaraz”

Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-09-25 | ARGIA
Epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatu behar duela esan dio Europako Kontseiluak Espainiari

Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


Eguneraketa berriak daude