Punka eta Oi!-a bizi-bizirik daude

  • Arkada social ::Beste istorio bat

    Mauka

    iraupena ::23´23´´

    prezioa ::10€

Arcada social taldearen disko berria: beste istorio bat
Bitxia da Arrasateko Arkada Social taldearen ibilbidea. 1990eko hamarkadan taldea sortu eta kontzertu gutxi batzuk egin ostean desagertu egin zen. Gerora, bere grabazioak zabaldu eta bigarren milurtekoan itzuli zirenean Arrasaten eta inguruetan egindako kontzertuetan izugarrizko jendetza batzen hasi ziren; hori medio, taldeak tarteka zuzenekoak egiten jarraitu  zuen eta orain disko luzea grabatu du. Des-Kontrolen ere aritzen den Hodeiren ahotsa da bereizgarri handienetakoa, punkaren berezko amorraziozko tonua, sinesgarria du-eta. Bestela, kantuak punk eta Oi!-aren artean kokatzen dira eta Alemaniako punketik ere ederto edaten dute. Dinero para plomo kantak ez du ezer falta, borobila da, eta punk melodiko eta Oi! estiloko piezez gain, Vomitoren arrisku puntua duen punka ere aurki daiteke.
Arcada Social: "80ko hamarkadako musikak erabat markatu gintuen, eta gaur ere horrexek betetzen gaitu"

Beste istorio bat bezala hartzen duzue itzulera luze honen baitan disko luze bat kaleratu izana?

Bai, diskoaren izena hortik dator. Taldean aldaketak egon direnez, oraingoa Arkadaren beste kapitulu bat dela esan dezakegu. Gogotsu gatoz , baina ez dakigu oraingoan ere ibilbide arrunta hartuko ote dugun, ez gara-eta arruntak…

Zergatik uste duzue gazteen artean punkak eta Oi!-ak halako erakargarritasuna duela?

Gazte asko identifikatuta sentitzen dela uste dut. Orain dela 15 urte ez zegoen horrenbeste talde eta horrek eragina izan duelakoan nago.

Eta zuek ere 80ko hamarkadako punka eta Oi!a errebindikatzen dituzue. Zer eman dizuete estilo horiek?

Hamarkada hartako musikak erabat markatu gintuen eta gaur egun ere musika horrek betetzen gaitu.

Betirako. Ideiak, asmoak, lagunak eta jarrera dira benetan balio duten gauza bakarrak?

1997an idatzi genuen kanta hori, eta horiek gauza garrantzitsu bakarrak ez izan arren, ezinbestekoak direla pentsatzen jarraitzen dugu oraindik ere.

Brian, oraingoan bai, utzi dizute gitarra rockeroagoak sartzen. Gainera, orain bi gitarra zarete. Zertan irabazi du taldeak? Estilo eta tendentzietara zabalik zaudete?

Brian: Bai, oraingoan gitarren tartean beste istorio bat zabaldu nahi izan dugu. Orain bi gitarra-jotzaile ditugulako, taldeak batez ere zuzeneko kontzertuetan irabazi du, eta kantuak askoz beteago gelditzen dira.

Bestalde, beti egon gara estiloetara zabalik. Zenbat eta zabalagoak izan, orduan eta gehiago piztuko diogu arreta jendeari.

Arkada Socialen hitzak beti izango dira kritikoak? Izan al liteke musika talderik mezu zuzenik gabekorik?

Hodei: Bai, hitz askok mezu argia dute, baina kritikoa izan edo ez, jendeak mezua sentitzea da garrantzitsuena. Izan ere, askotan hitzak ez dira kontzentziatzeko edo pentsarazteko, dibertitzeko baizik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude