AHTren zuloa eta zorrak

Espainiako Gobernuak AHTren obran murrizketak iragarri eta berehala oihuka jarri dira gure herriko politikari autonomiko guztiak, azpiegitura amorratuari jarritako galgekin aztoraturik, itxuraz eraikuntza lanek abiadura galdu eta amaiera epeak luzatu daitezkeelako.

“Zulo” horretara diru gehiago ez botatzeko eskatu dugu ordea, behin eta berriz, AHTren aurkariok. Izan ere, Euskal Y-aren lanetan, kasu, eragindako kalteak handiak izateaz gain, inbertsio osoaren %70 gutxienez egitea falta zaie oraindik.

Azken albisteek AHTren garapenean nola eragingo duten ikusteko dago. Batetik, bistakoa da kostu ekonomikoa jasangaitza dela: gobernu espainiarrak AHTren eraikuntzan 82.000 milioiko gastuak egin ditu jadanik, eta Europa osoan dauden Abiadura Handiko trenbide guztien %44 penintsulan metatzen da, Kataluniako ERCk egindako azterketa baten arabera. Egoera ekonomikoak okerrera egin ahala, ez dirudi xahuketa maila horri eutsiko dionik.

Baina egin kontu, zorraren kontua inoiz baino ozenago salatu beharko dugu eta. ADIFeko langileak esaterako txundituta omen daude AHTrekin enpresa nolako zorretan murgiltzen ari den: “Estatu osoan AHTk eraikitzearren sekulako maileguak eskatzen ari da. Ez dago obra bat ere gelditzeko asmorik”, diote. Horren lekuko, Europako Inbertsio Bankuak 1.000 milioi euroko mailegua utzi dio aurten Euskal Y-aren obrak egiteko. Eta hau gutxi balitz, Sustapen Ministerioak berriki onartu duen 2024 arteko Azpiegitura Planean aurreikusitako AHTren korridore guztien eraikuntzak, datozen 12 urteetan 225.000 milioi euroko gastua eskatuko luke.

Ildo beretik, azken egunotan Urkullu eta Barcina bat etorri dira AHTren obrak azkartzeko diru gehiago jarriko dutela. Barcinak aitortu du, hala ere, Nafarroako Gobernuak oraingoz AHTra bideratu dituen 134 milioi euroak aurreratzeko eskatu behar izan duen mailegua sekulako zama izaten ari dela nafar ogasunarentzat. Bitartean, Gipuzkoan AHT eraikitzeko 2.500 milioi eurotik gorako esleipenak egin dituen PSOE-PSEren gobernu autonomikoa erabat isilik dago, horrek datozen urteetan Eusko Jaurlaritzaren zor publikoan nolako eragina izango duen, artean ezagutu gabe.

Bukatzeko, urriaren 27an Baionan AHTren aurka manifestatzeko deitu duten Iparraldeko elkarteek esan bezala, finantzaketa arazoek AHTren obra gibelatzen ahal dute, baina gure mobilizazioak bakarrik geldiaraziko du egitasmo suntsigarri eta behargabeko hau. Ez dezagun gure geroa txikitzaileen eskuetan utzi!

* Mikel Alvarez AHTren aurkako mugimenduko kidea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude