ARGIA.eus

2020ko ekainaren 05a
Alberto Surio

"EiTB zen legegintzaldiko patata beroa"

  • Bi Gaur egun geratzen zaizkio

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2012ko urriaren 21a
Alberto Surio
Alberto Surio Dani Blanco

Egun gutxi geratzen zaizkio EiTBko behin-behineko zuzendaritzari.

Behin-behineko zuzendaritza, lehen aldia entzuten dudana. Ekaitz perfektua gainditzea lortu dugu: iraultza teknologikoa, baliabide ekonomiko urriagoak, LTDaren eskaintza berria. Eta barkua norabide onean jarri dugu.

Barkuari “Patxi Lopezen irrati-telebista” esan diote; kapitainari “eguraldi maparen zuzendaria”. Nola pasako da historiara zure agintaldia?

Une zail bati egin diogu aurre pluraltasun izpirituarekin, zerbitzu publikoarekin, profesionaltasun eta gertutasunarekin. Joaten garenean gure lana objektiboago ikusiko da, erresumin gutxiagorekin.

Zu izan zara EiTB gobernatu duen lehen independentea. Harritzen nau horregatik zure gestioa partidistatzat hartu izanak.

Batzuek uste dute etxe honen jabe direla esklusiban eta ez dute jasan berau gobernatu ez izana. Lohi artean lan egin behar izan dut, baina kritikak kiroltasunez hartu behar dira.

EiTBko langileenak, esaterako? Haserre samar izan dituzu.

Ez beste medio publikoetan baino gehiago. Enpresa hauetan normala izan ohi dira interes konfliktoak. Gainera, profesionalen eskubideak bermatuko dituen erredakzio estatutu bat utziko dugu, langileen ia %79k babestu duena.

Audientzia portzentajeak ez dira izan hain onak.

LTDaren panorama berriak zuzen eragin du audientzietan. Azken hilabeteetan buelta eman diogu halere egoerari.

Ados, LTDa. Autokritika esaten zaio horri.

Zerbitzu publiko plural baten, euskara eta balore demokratikoekiko konpromisoaren eta gertutasun programazio baten alde egin dugu lan. Batzuk arrazoi ideologikoengatik urrun sentitu badira ere, EiTBk bere publikoarekin duen lotura emozionala oso sendoa da oraino.

Baina EITBren zuzendaritzaren borondatea izan da publiko hori handitzea, Nafarroan adibidez?

Hasieratik lan egin dugu horren alde, beti ere Nafarroako Gobernuarekin batera eta ekonomikoki bideragarri izango den konpromisoarekin. Sentitzen dut akordioa ezin lortu izana.

Beste agintaldi bat EiTBk euskarari behar duen garrantzia eman gabe...

ETB1en aldeko gure apustua erreala da. Garai zailotan ere, fikziozko proiektuak martxan jarri ditugu. Erronka nagusia baliabide ekonomiko gehiago izatea da euskarazko edukiak sortzeko.

Hizkuntzari dagokionean, zein behar du EiTBren etorkizunak?

Akordio estrategiko handi baten araberakoa. Orain uste dut eskaintza elebiduna dela egokia, baina ez du zertan betierekoa izan. Hori bai, ez zait iruditzen errealista, eta bai akatsa, gaztelaniazko kateak kentzea.

Meritu bat ez dizut ukatuko: legegintzaldiko polemika gai nagusietakoa bihurtu izana EiTB.

Ez ote den gehiegitxo. Hasieran handiagoa izan zen nahasmendua. Segur aski EiTB zen legegintzaldiko patata beroa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: EITB

EITB kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2012ko urriaren 21a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude