Ekainaren 29an eta 30ean Abandoibarrako ibai ertzera kaleratuko da dantza garaikidea, Guggenheimen eta Euskalduna jauregiaren arteko espazio berrira. Hala, arte eszenikoen ahizpa txikiak erakustoki bilakatuko du bilbotarren pasealeku esanguratsuena.
Luque Tagua jaialdi honen antolatzaile eta La Fundicion aretoko programatzaileak ez lioke etsipenari bide eman nahi, baina egoera konplikatua dela nabarmendu digu, “aurtengo Lekuz Leku jaialdiari egun bat murriztu behar izan diogu finantzaketa arazoengatik”. Galdera dator atzetik: “Baina ba ote dago lekurik arrisku-saria eta futbola ez den zerbaitetarako?”. Aurtengoa zortzigarrena duen edizio honek ez du izango, bestalde, bideo sorkuntza lehiaketarik, eta beraz ez da, aurrekoetan egin den gisara, emanaldion behin-behinekotasunik jasoko. Hala ere, Lekuz Lekuk sorreratik bultzatu duen xedea mantenduko du, hau da, “hiriaren egunerokotasuna eten eta ibiltariari sorkuntza dantza hurbiltzea; dantza garaikidea popularizatzea”.
Aita Arrupe zubipea, kaia, Guggenheim ingurua eta EHUko eraikinaren paraninfoa izango dira egunotako espazio eszenikoak, eta bertan dabiltzanek ia kasualitatez egingo dute topo abangoardiako dantzarekin. “Ibiltarientzat alfabetizazio lana izan daiteke”, argitu digu Luque Taguak “baina baita dantzariarentzat ere, une batez ohiko espazio eszenikoa utzi, eta hiriko espazio honetan emango diren begiradak ia kasualitatearen fruitu izango direla jakin behar du”. Dagoeneko, badira zortzi urte Lekuz Leku jaialdia sortu zela, “eta argi dago osatu duela bere publiko zehatza, urtez urte handituz joan dena”. Bi egunotan 5.000 lagun inguru hurbiltzea espero dute antolatzaileek.
Kalitate handiko ikuskizunak izan ohi dira, irakurketa konplexukoak zein pultsu koreografiko handikoak, “baina publikoarekiko harremana atsegina izatea nahi dugu –jarraitu du Taguak– dantzariek badakite publiko horrek ez duela sarrerarik ordaindu, pasealeku batean aurkitu duela emankizuna”. Bi elementu biltzen dira emanaldi hauetan, gorputzaren hauskortasuna batetik, eta hiriko espazioaren gordintasuna eta gogortasuna, bestetik. “Gugandik urrun dagoen publikoa dantza garaikideaz maitemintzea da gure asmoa. Hiria begiradez osatzen da eta horietako bat autore dantza da. Azken finean, dantzariak bere baitan dauden tentsio sozialak ere islatzen ditu bere lanean”.
Egunero bost proposamen, bost pieza labur eskeintzen digu Lekuz Leku jaialdiak, arratsaldeko 7etan hasi eta gaueko 10ak arte. Nazioarteko taldeak dira. Hala nola Mexikoko Tumaka T dantza taldea, Alemaniako SonuDos edota Amsterdametik etorritako David Zambranoren dantza ekintzak. Jakina, Euskal Herrian sortutako dantza garaikideak ere izango du tarterik. Besteak beste, Krego-Martin Dantza konpainia, Damian Muñoz gasteiztarraren azken lana eta Mikel Aristegiren saioa. Muñozek Katalunia eta Italia ditu bizitoki aspaldion. Aristegik, berriz, Berlinen dihardu. “Bertoko dantzarien proposamenak interesatzen zaizkigu –Taguaren hitzetan–, bertan lan egiten duen jendea... Zubiak sortzea gustoko dugu, kanpoan lan egin arren, dantzari horiek Euskal Herriarekin duten lotura mantentzea. Arrazoiak arrazoi kanpora atera diren arren, guretzat garrantzitsua da euskal dantzarien komunitate hori sortzea, bultzatzea eta mantentzea”.
Lekuz leku erakusleihoa da publikoarentzat. Bertoko sortzai-leari nazioarteko harremanak sortzea ahalbidetzen dio. Kanpoan lan egiten duen bertokoari, berriz, itzultzeko arrazoia. Baina batez ere denon gozamenerako aitzakia izatea nahi lukeela dio programatzaileak, “kultura aisialdia ere badelako, dibertimentu osasuntsua”.
Dantzarako gonbitea ere luzatzen zaio publikoari. “Gaualdia ixteko, dantzarako aukera eskainiko digu denoi Ines Uriartek. Dirudienez, ikuskizunek dantza egiteko gogoa pizten dio jendeari. Ikastaroa irekia egingo da, dantza egitea zerbait soziala ere badelako”.
Sortzaileekin esperientziak eta gogoetak partekatzeko aukerarik ere eskainiko zaio interesatuari, Guggenheimeko Kioskoan. Bideo emanaldi berezia ere izango da, Nazioarteko paisaia hiritarretan egiten diren Dantza Jaialdien sarearen berri emateko.
Dantzatzen Duten Hiriak deituriko sareak antzeko jaialdiak biltzen ditu, mundu mailakoak. Esate baterako, Txile, Argentina, Australia, Kuba, Brasil, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Portugal, Suitza, Suedia edota Belgikako hirietakoak. “Bitxiena, jaialdi horien ezberdintasunak ikustea da, hiriaren eta bizi duten errealitate sozialaren araberakoak izaten baitira”.
Bukatzeko, euskal dantza garaikidearen osasun egoeraz galde egin nahi izan diogu Taguari. Inbertitu dena ikusita, oso errentagarri suertatu dela nabarmendu digu, proiektu edota sektore gisa ondo ikusi duela: “Hemendik atera eta atzerrian ari diren dantzariei galdera bera egiten diet hona etortzen direnean, gurea nola ikusten duten. Erantzuna itxaropentsua izan ohi da, Euskal Herrian egiten dena oso kalitate onekoa dela uste dutelako. Falta du, jakina, egonkortasuna, egiten den lanari balioa ematea. Egun, dantza proiektu asko ez datoz konpania handietatik. Proiektu txikiak izaten dira, unean unekoak, proiektu baten inguruan elkartzen diren dantzari konpainiak. Harremanak horizontalagoak dira, hauskorrak askotan, baina sarea sortzen dutenak, batez ere, sorkuntza garaikidean”.
Klimaren aldeko mundu mailako martxak oldar handia hartzen ari ziren 2018tik 2020ra, mundu mailako osasun krisia piztu arte. Hasieran krisi horrek mundua hobera aldaraziko zuelakoan ziren asko, baina oraingoz hasierako itxaropen hari gailendu zaizkio mesfidantza, etsipena eta... [+]
Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.
Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.
Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.
Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]