Badira duela urte dezente sortutako kantu taldeak, baina gehienak azken bospasei urtetakoak dira. Gehiago edo gutxiago, hiru ardatz dituzte: kalean kantatzea berreskuratzea, euskal kantagintza kultur ondare gisa zabaltzea eta euskararen erabilera bultzatzea.
Gasteizen, 2009an, Korrika bukatu bezperan abiatu zen Gasteiz Kantuz. Pare bat urte lehenago egin zen lehen ahalegina, baina porrot egin zuen. 2009an, hileko lehenengo larunbatean, 12:00tan, hasi ziren ateratzen, eta euskaldunak, euskaltzaleak, erdaldunak eta abeslariak elkartu ziren. Kandi Anda Euskaraz Bizi elkarteko kide gisa azaldu zen Gasteiz Kantuz sortzeko egin zuten lehen bilera deialdira. Plazan euskal kantak abesten ibiltzea zertarako den garbi dauka: “Kalean euskara oso gutxi erabiltzen da Gasteizen eta Gasteiz Kantuzekin lortzen duguna da bi orduz euskaraz bizitzea. Baina egia da betikoarekin ibiltzen garela batzuetan, alegia, ‘gaztelaniaz egiten ez badugu jendea minduko da...’”. Ordea, kaleetako kantaldien ardatz nagusia euskara da, eta gero datoz kantak eta dantzak. Erdaldunak ere hurbiltzen dira kantura, eta euskara jakin ez arren, euskaraz abesteko ahalegina egiten dute. Haiek tartean direnez, komunikazioa zein hizkuntzatan bideratu erabaki behar izaten dute. Adibidez, kalean direla, kantatik kantara zer abestuko duten eta zein orrialdetan dagoen esan behar da. Beste batzuetan azalpen luzeagoak ematen dituzte jende multzoaren aurrean. Batzuetan erdaldunek gaztelaniaz egiteko eskatzen dute. Kandi Andak adierazi digu ahalegin guztia egiten dutela bi orduko tartea euskararen espazioa izan dadin eta horretarako bide hauek jorratu dituzte: abestia zein orrialdetan dagoen euskaraz esaten dute, eta behar izanez gero, hatzez adierazi. Azalpen luzeak euskaraz ematen dituzte, eta eskatuz gero, laburpena gaztelaniaz. 200 e-posta dituzte, bi zerrendetan banatuta. Euskaldunek euskaraz jasotzen dute informazioa eta erdaldunek euskaraz eta gaztelaniaz.
Ez dute beste munduko azpiegiturarik behar kantaldiek. Gasteizkoek hiru oinarri baino ez dituzte behar hileroko saiorako: tokia, entseguak eta kantutegia. Gorbeia bodegoian geratzen dira hilero eta kalez kale ibiltzen dira alde zaharrean. Azoka eguna aukeratu zuten propio. Entseguak hilean bitan egiten dituzte eta 168 kantako kantutegia daukate. 3.000 ale atera zituzten eta agortuta dago. Bigarren edizioa egitekotan dira, abesti berriak sartuta. Ez dute diru-laguntza finkorik, ez baitute elkarte izaera hartu. Kantekin grabatutako mp3 formatuko CDa daukate eta bi egiteko ditu; batetik, 3 eurotan salduta diru pixka bat biltzea, eta bestetik, kantariek etxean abestiak ikasteko eta errepasatzeko aukera izatea. Larunbateko saioek ukitu exotikoa ere hartzen dute. Turistak begira geratzen dira, eta CDa eskatu ere egiten dute. Eskatzen lehenak diren katalan eta madrildarrei erosteko esaten diete, laguntze aldera.
Gasteiztarrek ez dute inolako baldintzarik bete behar kantuan aritzeko. Gutxi-asko ehun kantuzale elkartzen dira hilero eta tartean behin, indarberritzeko asmoz, inguruko kantu-jiratara joaten dira, hala nola, Baionara, Donostiara, Gernikara, Otxandiora eta Iruñeko San Ferminetara.
2007an, Lizarran Garean Euskaldunon Elkartea aurkeztu zutenean, hamaiketakoaren ondoren, bi musika adierazpen kalean zehar ibili ziren: batukada eta Lizarran Kantuz. Bigarrena, elkartearen helburuak (euskaraz bizitzea) lortzeko ekintza interesgarria izan zitekeela pentsatu zuten. Lizarrako jaietan errepikatu zuten esperientzia eta arrakasta izan zuela ikusita, 2007ko irailetik aurrera hilero azkeneko larunbatean ateratzea erabaki zuten. Luisfer Etxeberria Gareaneko bazkidea da, sortzetik Lizarran Kantuzen dabil, eta arrakastaren gakoa bere ustez zein den azaldu digu: “Euskaltzaleak datoz kantatzera, noski, baina nolabaiteko balore sozialak bilatzen dituenak begi onez hartu gaitu. Lizarra erdi-erdian egiten dugu, kalean jende asko dabilen orduan eta modu naturalean. Jendeari gustatu egin zaio”. Horrek esan nahi du euskaraz ez dakien jendea ere gerturatzen dela. Hizkuntza kudeaketa egiteko orduan gauzak garbi dituzte: “Oso gardenak gara, hasieratik adierazi dugu gure helburua euskaraz bizitzea dela, eta beraz, jendearekiko komunikazio guztia euskaraz egiten dugu”.
Garean Euskaldunon Elkarteak hainbat alorretan egiten du lan, hala nola, umeen aisialdia, mintzalaguna, irrati saioa, aldizkaria eta helduentzako ekimenak. Horietako hanka bat da Lizarran Kantuz. Eskola esparrutik kanpo zegoen hutsunea betetzea zuten gogoan kanta saioak antolatzerakoan.
Euskara dute ardatz, baina ondo kantatzea gustatzen zaie. Horregatik, bi esaldi idatzita dituzte kantutegian. Josanton Artzerenak honela dio: “Kantua kantu denean kantaria ez da ikusten, kantuak du ezkutatzen”. Oskorriri berriz, beste hau hartu diote: “Euripean kantari, I’m singing in the rain, edozein egoeratan, dela afari dela txango dela lagunarteko parranda, lasai desafinatzeko”. Hots, denok dugu gustuko ondo abestea eta areago gure kulturaren ordezkari bagara. Era berean, Garean elkartekoen nahia da edozein herritar kantu taldera gerturatzea.
Aurten 15 urte egin dituzte, itxura guztien arabera haiek izan ziren euskal kantuak talde gisa kalean abesten lehenengoak. Baionako Ikastolako guraso batzuk hasi ziren kantari, bi helburu zituztela: euskal kantuak zabaltzea eta ikastolarentzako dirua ateratzea. Baionan Kantuz izeneko elkartea sortua dute. Hilero laugarren larunbatean 11:00etan elkartzen dira merkatuan eta han egiten dute saio osoa. 50 urtetik gorako jendea biltzen da eta gehienek ez dakite euskaraz. Patrich Franchessena elkartearen sortzaile eta kideak adierazi duenez, “partaide gehienak ez dira abertzale eta euskaltzale gogorrak, ez dakite euskaraz. Dena dela, maite dute euskara”. Erdaldunek entseguak eskatzen dituzte, baina elkarteak ezin du halako lanik hartu. Hala ere, Baionan badira euskal kantuak irakasteko ikastaroak.
Gazteak nola ez diren animatzen galdetu diogu Frantsesenari eta ordutegia aipatu digu. Larunbat goiza ez da nonbait egokiena gazteak inguratzeko. Aldiz, Baionako jaietan ere kalera ateratzen dira kantatzera eta arratseko 20:00etan izaten denez gazte andana gerturatzen da. Jaiak aipatu ditugu, baina horrez gain hainbat ostatutatik eta herritatik deitzen diete kantatzera joateko.
Bost CD argitaratuak dituzte ikastolaren alde diru pixka bat biltzeko.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]