135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

  • "Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko maiatzaren 26an - 15:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Inoizko herri gehienek antolatu dute laugarren edizioa izan duen Euskaraldia: 450 izan dira ariketa praktikoan murgildu direnak. Hortaz, herri eta auzo batzuen egiteko nagusia izan da Euskaraldia bera estreinakoz jendarteratzea, eta beste batzuena ariketa bera egonkortzea eta urratsak ematen segitzea.

Laugarren edizio honetan, 135.000 herritarrek hartu dute parte. Batzuk gehiago ere izango dira, paperezko orrietan eman zutelako izena, adibidez. Horiez gainera, ekimenaren bigarren edizioaz geroztik, entitateei ere gonbidatzen zaie parte hartzera. Aurten, 7.500 batu dira horretara.

Datuez aparte, zera azpimarratu du antolakuntzak: besterik dela parte hartu dutenen datua, jende askok izenik eman gabe hartu duelako parte ariketan, izan iaz izena emanda zutelako, izan aurreko edizioetako txapa gordeta zutelako. Baina autokritika ere egin du Euskaraldiak: "Nahi baino txapa gutxiago ikusi ditugu kalean, eta hori aztertu beharrekoa da, zergatik pertona batzuek txapa hartu bai baina gero janzten ez duen".

Hala eta guztiz ere, orain artean iritsi gabe geruzetara heldu da Euskaraldia, antolakuntzaren esanetan. "Zabaltzeko beste pauso bat eman du ariketak", adierazi dute.

"Euskararen inguruan hitz egin da, erabileran eragin beharra azpimarratu da; izugarria da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi dute oharrean. Jendearengan gogoeta eragin duela ariketak uste dute, lehen euskaraz ez ziren elkarrizketa batzuk euskaraz izaten ahalegindu dela jendea, eta, bistan dela, Euskaraldia eraginkorra dela.


Irakurri gehiago: Euskaraldia Euskara Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...