"Poesia hilda dagoela diogu, eta hala ere, niri balio dit"

  • Egunez Berriako kazetaria da Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) eta gauez poeta bihurtzen da. Susa argitaletxearekin 'Baita hondakinak ere' liburua argitaratu du, Peicovichen plagioetatik Li Bairen soiltasunera, idazlearen espazio intimoetatik pasaz bide egiten duen poema bilduma.

"Liburu honetakoa Frankenstein erako poesia da, hartu poeta baten hanka, lotu beste baten besoari eta, begira, ze munstro polita".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lur pixka bat hartu, ahoan sartu eta “pertsona bezain leku” sentitzeaz hitz egiten duzu liburua zabaltzen duen Esperimentu geofagoa l(ab)orategian poeman. Euskaldun izateari buruzko irakurketa pertsonala al da?

Hori da kuriosoena, euskaldun batek lurraz edo geografiaz hitz egiten badu, Euskal Herriaz ari dela. Eta horretaz ere hitz egin dezake, esperimentua oso karnala da… Hain justu esperimentu horretan dibertigarria dena da, haragizkotasun horretatik iristen zarela lurraldetasun ideia batera; kontraste horrek dibertitzen nau.

Objektuek, leku konkretuek, garrantzi berezia dute poemetan. Aulkiak, argi-etengailuak, Iruñeko harresiak…

Poemak idazten ditudanean inguruan daukadan materiala erabiltzen dut, eta materiala izan daiteke orain irakurtzen ari naizen Alberto Caeiroren liburuko esaldi bat, disparagailu bezala erabiltzeko; izan daiteke lorategiko lurra, hor dagoelako; izan daitezke etxeko objektuak… Ez dakit ilargia agertzen den…

Ez dut uste…

…eguzkia bai, baina larruan betiere… Ez daukat kapitalik –eta ez bakarrik diruarena– eskuaz harago dauden gauzak erabiltzeko. Gutxi gorabehera da… ekologia poetikoa [barre egin du]. Gauzek balio dute ideia abstraktuak konkretatzeko. Bizitza guztian gehien entzun izan dudan adibidea aulkiena da. “Hori aulki bat bezala da” edo “hori mahai bat bezala da”.

Aulkiak eta mahaiak, ados. Baina audiogidak?

Museoak kristoren lekuak dira eta audiogida batek esplikatzen dizunean “hemen dago Babiloniako pieza bat” eta ematen dituzu hiru urrats eta dago beste objektu bat handik ez dakit zenbat kilometrotatik ekarritakoa eta hiru mende aurreratu dituzu eta bitartean audiogida ari zaizu esplikatzen Bigarren Mundu Gerran izorratu zela museoko teilatuaren zati bat bonba bat erori zelako eta… Ze estuasuna, ezta? Dena dago hemen, goazen hemendik lehenbailehen! Baina denok erabili dugu audiogidaren bat; poema hori izan daiteke aldarrikapen bat, bizitzaren hondakin horietan ere badagoela poesia puska bat.

Badirudi ETB1 poemak errealitatearen eta hiper-errealitatearen talka planteatzen duela.

Jean Baudrillard irakurria dut eta hor dago, ez dakit zein punturaino egin duen poemarainoko bidea ze, oso gauza sinplea da, sofan nago, ETB ikusten dut eta itsas lehoiak ikusten ditut, grazia egiten didate… Baina hiper errealitatearena hor dago. Liburuan horrekin batera agertzen dira gorputza, haragia, hazia… eskuarekin ukitu daitezkeen gauzak. Badago bien arteko kontrastea. [Telebista oso ozen jarri dute kazetaria eta elkarrizketatua berbetan ari diren tabernan]. Nahi duzu mahaiz aldatzea?

Bai. [Kazetaria eta elkarrizketatua telebista hiper-errealetik urrundu dira]. Esteban Peicovichen Poemas plagiados…

Bai, plagiatu dut [barre egin du].

Telefono gidaren poema hortik aterea da, beraz?

Bai, ikusi nuen eta esan nuen “ze ona!”. Buenos Airesko gidarekin eta Madrilgoarekin eginak ditu poemak eta esan nuen “nik ere egingo dut”. Gero plagioa zela pentsatu nuen, baina esan nuen “Poemas plagiados izena duen liburu bat plagiatzeko zer beldur edukiko dut?”. Plagio gehiago ere badaude liburuan… Tira, zineman “omenaldi” esaten diote horri: Philip Larkinen poema bat itzulia dago, ez bakarrik hizkuntzaz, gorputzez eta errealitatez ere bai; Allen Ginsbergen poema bat ere itzuli dut, bere horretan. Eta beste poema asko ere badira, ez itzuliak edo lapurtuak, baina… Ez dakit, zera egin dut: “Li Bai botako dut Keneth Rexrothen kontra, ea zer gertatzen den”, eta poema bat ateratzen da, ze desastrea!

Text-jockey lanetan aritu zara.

Euskalerria Irratiko tertulian Angel Errok, Hedoi Etxartek eta hirurok osatzen dugun hirukoteak Poeta Zonbien Kluba deitzen diogu. Aldarrikapena da: “Poesia hilda dago, baina aizu, nik aurkitu dut gorpua eta nik jango dut” [barre egin du]. Frankenstein erako poesia da, hartu poeta baten hanka, lotu beste baten besoari eta, begira, ze munstro polita.

Liburuaren imaginarioa urbanoa da, baina… Asfalto azpian baratzea bilatu duzula esan liteke?

Ez dakit hain urbanoa den, ez dakit urbanoa edo rurala naizen… Uste dut tentsio batean dagoela liburua, baratzaren eta asfaltoaren artean, igogailuaren eta John Deere traktorearen artean… Ez dakit harrien azpian hondartza bilatu ote dudan, uste dut harriak altxatzea bakarrik nahikoa dela. Azpian zer dagoen ikusteko proposamena da eta karramarroak baldin badaude, almortzu bat egingo dugu. Era berean, badago bitarteko gauzen aldeko dei bat. Poetika sindikal garaikidea, adibidez, ez da iraultzari buruzko poema bat, iraultzaren suzedaneo bati buruzkoa baizik. Ordezko horienganako atentzioa dago, kritikoa, bai, baina ez “honek ez du ezertarako balio” esateko, “hemen badago poesia egiteko aukera” esateko baizik. Hondakinena ere hortik doa: poesia hilda dagoela esaten dugu, eta hala ere, niri balio dit; Euskal Herriak ez duela estaturik esaten dugu, eta hala ere, niri balio dit; iraultza bukatuta dagoela esaten dugu, eta hala ere, niri sindikatuan zazpi orduz aritzea eztabaidatzen “berandu” edo “ez garaiz” esan behar ote dugun, horrek ere balio dit. Hau da, eskura dauden gauzekin ere egin daitekeela zerbait.

Denborak liburuan daukan pisua deigarria da, Esperimentu presentziala eskaileretan poeman adibidez. Gehiegi kalkulatzen ditugu instanteak?

Une batek zenbaterainoko garrantzia izan dezakeen zure bizitzan, ikaragarria da. Eta izan daiteke edozein une, auto-istripu bat daukazu une batengatik; laztan batek une bat irauten du eta izorratu diezazuke bizitza, badakizulako laztan hori zela balio zuena –oso erromantiko geratu da hori–; une txikien bila jotzen dugu sexura, nahiz eta, jainkoari esker, une bat baino gehiago irauten duen. Bazterreko kontua izan daiteke hau bere errealitate gordinean hartzen badugu, ze uneak saltzen dira, baina prozesatuta, estudiatuta bezala. Baina gero badaude une gordinak eta horiek asko interesatzen zaizkit, ez bakarrik poemetarako.

Espazio intimoetatik komunak direnetara (azken poemako Euskal Herria, kasu) doa liburua.

Gutxi gorabehera abertzalea den familia batetik datorren edonork Euskal Herriarekin daukan harremana oso intimoa da; eta euskal kazetaritzan ari bazara oso ondo ulertzen duzu zer den sakrifizio pertsonala eta sakrifizio supra-pertsonala. Nik behintzat horrela bizi dut, espazio handiagoak ere intimitatearekin lotuta daudela uste dut. Ideia abstraktuak eta gorputz konkretuak agertzen dira etengabe poema liburuan, eta biak elkartzean batzuetan kirrinka egiten du, besteetan karranka… Eta intimitate hori, askotan, badirudi, gaizki ulertu dela nazio eraikuntzatik: [Pantxoa eta Peioren Batasuna kantatzen hasi da] “Gerokoak geroko utzi”… Eta zer da gerokoa? Harrikoa egitea da gerokoa? Orduan borroka oso bat uzten duzu alde batera, feminismoarena kasu horretan. Intimitate horretan sekulako borrokak daude, intimitate horretan gertatzen da mundua; hori ez da gauza txikia, hori feministek esaten zuten “pertsonala politikoa da” lema da. Askotan badirudi “Euskal Herria hau da” esan nahi dugula, baina hori kontrastatu behar da gorputzekin, ezin duzu gauza bat antolatu gorputzak ahaztuta; eta ezin duzu gorputza bizi beste guztiaz ahaztuta.

Testu hauetako batzuk Euskalerria Irratian irakurri zenituen. Uhinen bidez emititzeko idatzi ondoren, nola ikusten dituzu orain liburuan?

Liburua orain ikusi dut eta oraindik pentsatzen dut ez dela nirea. Gainera ikusten da poema bilduma bat dela, grazia gehiagorekin edo gutxiagorekin antolatua, baina ez zen liburu izateko pentsatu. Irakurleak liburuago ikusiko du nik baino.

Kazetariok testugintzan daukagun fama txarrarekin nola ezkontzen da hau bezalako poema liburu on bat?

Gaueko hamarretatik aurrera… eta ez dut uste ezkontzen direnik; edo, ezkontzen badira, pelikula italiarretako bikoteak bezala da [zapo-italieraz elkarri oihuka ari den bikotea imitatu du]. Diferentzia handiena entrega-eguna da, artikuluek beti daukate eta poemek ez. Ez du inork ezer espero, inork ez daki poemak idazten ari ote naizen, munduari berdin zaio, niri ere momentu batzuetan kasik berdin zait… Nire bizitza jokatzen ari naiz honekin, baina oso garrantzitsua izanda ere, badakit poema liburu bat besterik ez dela. Espektatibarik ez izate horrek, printzipioz gauza inutil bat izateak, kristoren askatasuna ematen dit nahi dudana egiteko.

Baina gauza inutila da?

Kazetaritzarekin konparatuta, oso diferentea da. Ez da inutila, baina ez dauka berehalako funtzio bat, honekin inork ez du denbora gutxiagoan janaria prestatuko lanera azkarrago iristeko, akaso badena gaur egungo behar bat. Eta ez da funtzioa bakarrik, espektatibak dira. Egin edo ez egin, inork ez dit konturik eskatuko poemekin. Artikuluekin bai. Eta hori niretzat kristorena da, besteei poemak plagiatzerainokoa.


Azkenak
2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Euskal gastronomia tradizionalaren Ja(ki)tea sariak banatu dituzte, “balioez beteta” eta erakundeak interpelatuta

Zazpigarren urtez, Adunako (Gipuzkoa) Zabala sagardotegian egin dute Ja(ki)tea sarien banaketa, euskal gastronomia tradizionala oinarri duten jatetxeen artekoa. Besteren artean, Getariako Kosta Aroak irabazi du bertako ekoizle onenaren saria, Tafallako Tubalek plater... [+]


Europako Batasuneko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin

Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude