Amnistia?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Preso eta iheslari politikoak etxera, horixe premiazko erronka. Baina zein ote da horretarako formula egokiena? Hamarkadetan zehar amnistia izan dugu helburu, duela 35 urte bezala. Baina ezin ahaztu orduko haren izaera bikoitza: batetik oinazez betetako herri borroka baten emari pozgarria izan zen. Bestetik, frankismoa eta haren kolaboratzaileak ere babestu zituen amnistiak, haien krimenak inoiz epaitzeko edo sikieran onartuak izateko bideak itxiz; Espainiako Erregeak 1977ko Amnistia Legea sinatu zuenean, hartara, besteak beste bere burua ere zuritu zuen.
Amnistia, etimologiari jarraiki, amnesia bat da. Baina ahaztu, ezagutzen duzuna soilik ahaztu dezakezu. ETAren ekintzak ondo ezagutzen ditugu, guzti-guztiak errebindikatu baititu. Milaka pertsonak prezio altua ordaindu dute horiek egiteagatik. Estatuak eta bere kudeatzaileek ordea ez dituzte beraien ehunka hildakoak, milaka torturatuak eta abarrak aitortu ere egin. Horregatik behar da formula egokia bilatu, gatazkaren ondorioei buruz lortzen den hitzarmenaren arabera sekula aitortu ez diren ekintzak estalita baina ahaztu gabe gelditzeko arriskua baitago.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!