Pasio loreen pasioa

Pasio loreen pasioa.
Pasio loreen pasioa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Passiflora caerulea, pasio lorearen landarea dotorea da. Igokaria da, hosto berexiak ditu, baina lorea da benetan deigarria: usain gozoa du eta berebiziko egitura: ileak, koloreak, formak... Bere garaian izena eman zionak Jesukrixtoren pasioaren ikurrak ikusi omen zizkion (iltzeak, arantza koroa, apostoluak, etab.). Gure etxekoa ikusten dutenei beste pasio batez hitz egiten diet. Lore honek ematen duen fruituarekin, marakuiarekin, itzelezko zukua egiten bai da, beste pasio batzuk sustatzen dituena.

Ez naiz bada, duela egun gutxi batzuk, Bergara aldean “Hamar mandamentu loria” deitzen diotela enteratu. Teman, segi sektaren teman!

Argazkikoak pasio lore bilduma dotorea duen lagun batek oparitutako lore sorta polita. Bakoitzak bee forma eta koloreak eta, batez ere, usaina. Pasio loreen bilduma, hori bai pasioa!
 


Irakurri gehiago: Loreak Ingurumena Landareak Lorategia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.