Erre... errematea

Aurtengo klima urte xelebre honek ustekabeko emaitzak emango zituela esan banuen, esan nuen... Sekulako fruitu emana izan zen udaberri hasieran eta urte osoan halaxe jarraituko zuelako usaina hartzen nuen orduan.

Etorri zen, baina udaren ataria. Negua eta udaberri osoan eguna luzatu eta gaua mozten zihoan eran, gero eta euri gutxiago egiten zuen. Aspaldiko urtetako ur gutxiena izan zen. Ondo banatua, ordea. Ez zuten landareek gehiegi sufritu eta fruituak ontzeko ona. Etorri zen ekaina amaierako solstizioa, eta sua. Bero ikaragarriak egin zituen. Honek bai, jipoitu zituen bazterrak. Makina bat zuhaitz erre eta hil zen: pago, intxaurrondo, astigar, lizar... Erdipurdi harrapatu zituenenak egin zituen sargori tzarrak. Itxitura eta landare-hesiak egiteko erabiltzen diren tuiak, Thuja sp., ere ederki erre ziren. Deigarriena, baina, sagarretan gertatu zen, sekula ezagutu gabekoa, gure kulturaren gogorantzean txertatu gabe zegoena: sagarrondoan zintzilik ziren sagar aleei eguzkitan zuten masaila erre zitzaien. Kiskali.

Gero ondo etorri dira, eta aleak ondo heltzen ari dira. Sagarrak bezala, udareak, pikoak, basakaranak... Fruitu urte emankorra. Inoizko aurreratuena, baina, dena hamabosten bat egun lehenago...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fruitu arbolak
2023-09-04 | Jakoba Errekondo
Ahuakateondoa eta xenofobia

Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]


2023-05-29 | Garazi Zabaleta
Errota
Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]


2022-11-13 | ARGIA
Gaztainondoaren garrantzia aldarrikatuko dute Oñatin azaroaren 16tik 23ra

Euskal Herriko isuri atlantiarrean gaztainondoak eta gaztainadiek berebiziko garrantzia eduki zuten nekazarien elikaduran, hemengo paisaiaren elementu nagusi ere izanez. Ez da kasik haien arrastorik geratu, ez behintzat Gipuzkoa eta Bizkaian, batetik gaixotasunek ahuldu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude