Politika fiskala, gainditzeke dagoen irakasgaia

  • Opor garai ofizialaren ondoren, krisi ekonomiko finantzarioak gure ondoan segitzen du, bere ondorio pertsonal eta sozial dramatikoekin. Politikaren ordua da irtenbideak aurkitzeko, Merkatuen aginduetatik askatzeko eta ekintza bateratua bilatzeko; horrela, eszenatoki berriak imajinatu eta sortu ahalko dira; ekonomia hazteko, enplegua sortzeko eta aberastasuna justuago banatzeko ere.

Horretarako, noski, badaude erremintak. Horietako bat da politika fiskala, gainditzeke dagoen irakasgaia. Hain zuzen, foru erakundeen artean politika fiskalaz eztabaidatuko dute hilabete honetan.

Panorama horren aurrean, honako errealitate instituzionalarekin aurkitzen gara, guztiz erabakigarria beste mota bateko politika fiskala aurrera eramateko: EAEko gobernua PSOE-PPren eskuetan dago, ez dauka eskumen fiskalik, foru erakundeek baitute gai horretan eskuduntza bakarra. Baina diputazioetan fiskalitateaz dauden planteamenduak oso ezberdinak dira. EAJ Bizkaian eta PP Araban ez dira zergak igotzearen aldekoak, Bilduk aldiz, Gipuzkoan jadanik mahai gainean jarri du zergak igotzea eta aurreko legegintzaldian ezabatutako hainbat neurri berrezartzeko asmoa agertu du. Patronalak presio fiskal txikiagoa eskatzen du, ez du ondarearen gaineko zergaz hitzik ere egin nahi, “iraganeko kontua” delako bere ustez, eta ez du sozietateen gaineko zerga igo nahi. Sindikatuek benetako erreforma fiskala nahi dute, gehien dutenek gehiago ordain dezaten eta iruzur fiskalari behingoaz aurre egin diezaioten.

Gauzak horrela, eta emergentzia nazionala gainean dela, jarrera zintzoa behar da, errealista eta zentzuzkoa. Aberatsak zergapetzen dituen politika fiskala behar da, eta iruzurra ezabatzeko aukera eman behar du politika horrek. Hiru aldundien artean adostasuna lortzea posible ez balitz, Bilduk Gipuzkoan egin dituen planteamenduak aurrera eraman beharko lirateke, sikiera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude