Sarea Josten ekimena

37 elkarte getxoztar euskarari tiraka

  • 80.000 biztanle inguru ditu Getxok (Bizkaia) eta horietatik %30a dira euskaldunak. Portzentajeari begiratuta ez da kopuru handia, baina %30 hori 25.000 euskaldun dira. Horiek denak harremanetan jartzeko sortu zen 2010eko otsailean Sarea Josten ekimena.
     

Zihara Enbeita
2011ko ekainaren 26a
Sarea Josten ekimenean 37 elkartek hartzen dute parte. Bazkaltzeko ere  batzen dira.
Sarea Josten ekimenean 37 elkartek hartzen dute parte. Bazkaltzeko ere batzen dira. Ukberri.net

Euskaltzaleen arteko harreman sarea, zelan edo halan, aurretik ere egon bazegoen Getxon, baina ezkutuan, eta hori mahai gainean jartzea izan da Sarea Jostenek egin duena. Dagoenaz jabetu eta apurka-apurka sare hori indartzen eta zabaltzen joateko. Ekimen irekia, herritarra eta horizontala da sortzaileen esanetan eta 37 jostun edo elkartek osatzen dute. Tartean euskara elkarteak, kultura eta kirol arlokoak, aisialdiko taldeak, hezkuntza arlokoak, gizarte mugimenduetakoak, gaztetxeak eta baita Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua ere. Herrian seguruenik, ez zen egongo inoiz euskarak bezala hain jende desberdina batu duen ezer.

Udalarentzat, adibidez, euskara beti izan da bere harribitxietako bat eta euskara sustatzeko egindako lana aitortu behar zaio Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko Lander Solozabal eta Rozio Lucesen esanetan; euskara sustatzeko erabilitako moduak ikusgarriegiak diren edo hobeto egin daitekeen aparte utzita. “Ez dugu ahaztu behar Getxo non dagoen eta ingurura begiratuz gero pribilejiatuak gara”, dio Solozabalek. Udalak euskara elkarteak diruz laguntzen ditu eta Lucesen ustez politikariak ere alde izateak asko errazten die bidea.
Sarea Josten eragileen arteko sare moduan sortu da, izan ere, Getxon elkartegintzak indar handia dauka. Hala ere, inongo taldetan ez dauden euskaltzaleentzat ere ateak zabalik daude. Azken batean herrigintzan ari dira Solozabalen esanetan: “Harreman sarea da, indar metaketa, elkar ezagutza. Oinarrian hain gauza sinplea eta era berean hain handia eta emankorra. Eta oraindik ez dugu lortu. Ez Getxon ez Euskal Herrian”.

Berbalagunen sare txiki handia

Solozabal Portugaletekoa da eta Luces Uruguaikoa, Montevideokoa. Orain bederatzi urte heldu ziren Getxora eta orain zazpi urte hasi ziren Bizarra Lepoanen lanean. “Gu hasi ginenean, adibidez, Bizarra Lepoan eta Egizuren artean –kontuan hartuta bata bestearen barruan dagoela– apenas zegoen harremanik”, dio Solozabalek. “Bulego berean egon arren, bakoitza bere proiektuekin zebilen eta ez zegoen koordinazio gunerik. Ez geneukan harremanik ez UK aldizkariarekin, ez ukberri.net agerkariarekin, ez Koska irratiarekin, ez gaztetxeekin, ez bertso-eskolarekin... Eta harremana baldin bazegoen oso puntuala zen. Eta orain, zazpi urte eta gero, familia gara”.
Berbalagunen fenomenoak urte horietan izan duen garrantzia azpimarratu gura izan dute. Biek barrutik bizi izan dutelako. Orain zazpi urte 60 berbalagun zeuden, gaur egun, ostera, 250. Gainera, Solozabalek uste du berbalagun gehienek harro esaten dutela berbalagunak direla eta familia handi baten partaide sentitzen direla. Sare barruko sarea ere osatzen dute berbalagunek. Izan ere, 250 horiek oso desberdinak dira, adinez zein bizimoduz.

Berbalagunei esker, aukera gehiago dago gaur egun Getxon euskaraz bizitzeko eta Solozabalek dioen moduan, “hizkuntza baten bilakaeran zazpi urte ez da ezer”. Datuek diotenez, hala ere, gero eta euskaldun gehiago dago Getxon. Areeta moduko lekuetan, adibidez, gero eta euskara gehiago entzuten dela dio Lucesek, baina, “goitik beherako norabidean” batez ere. Hau da, gurasoek seme-alabekin. Gurasoen artean edo umeen artean euskara entzutea zailagoa dela dio.

Alarma gorria euskalgintzan

A ereduak indar handia dauka Getxon, ikasleen %25ak ikasten du eredu horretan, eta 2008an Alderdi Popularrak eredu horren defentsa egiteko mozioa aurkeztu zuen osoko bilkuran. Horrek alarma gorria piztu zuen euskalgintzan eta ALBEk (Algortako Bertso Eskola) bultzatuta, laupabost bilera-bazkari egin zituzten. Bazkari horietan euskararen inguruan lanean zebiltzanak batzeko beharra ikusi zuten Lucesen esanetan, baina horretan geratu zen.

Iaz, ostera, Bizarra Lepoanek hamabost urte bete zituen eta bakarrik ospatu beharrean, beste elkarte batzuekin batu eta jai bat egitea pentsatu zuten. Gainera, urte berean ALBEk 30 urte bete zituen, Udal Euskaltegiak 25, Uk aldizkariak hamar urte eta Egizuk (Getxoko hiru euskaltegiek eta Bizarra Lepoanek osatzen duten elkartea) ere beste hainbeste. Euskara faktore amankomuntzat zuten bost elkarte horiek beste hainbat elkarterekin batera ospatzea erabaki eta hortik sortu zen Sarea Josten. 30 eragilerekin hasi zen martxan ekimena, baina aurten beste zazpi batu dira euskararen aldeko auzolanera.

Aurtengo ikasturteari otsailean eman diote hasiera Berba Kafearen bitartez. Word coffe metodologia erabilita sarearen inguruan eta euskararen egoeraren inguruan hausnartzeko elkartu ziren hainbat eragile. Eta bertako iritzi eta ekarpenak batuta manifestu bateratua kaleratu dute udaberrian. Euskararen aldeko testu bateratu horrek Sarea Josten zer den, zertan dabiltzan eta aurrera begira dituzten helburuak zehazten ditu. Ez da beren beregi hauteskundeei begirako manifestua izan, baina hauteskundeak baino arinago egin nahi izan dute. Izan ere, besteak beste herriko eragile zein alderdi politikoei heleraztea zen asmoa, baita herrian plazaratzea ere.

Zirimiri lana

Udan “parentesia” egingo dute, baina udagoienari begira Gure Berbakere izeneko txapelketa antolatu dute. Bestalde, Interneteko agenda bateratua martxan egongo da urrirako. Agendarena oso garrantzitsua dela deritzote. Orain elkarte, komunikabide edo talde bakoitzak bere agenda dauka eta getxoztarrek zazpi agenda desberdin jasotzen dituzte, ia-ia informazio berberarekin. Urritik aurrera hilero herritarrek Getxon euskaraz zer dagoen jakitea da helburua eta horrek “sare kontzientzia pizten” lagunduko duelakoan daude.
Sarea Josten oso epe luzerako proiektua dela uste du Solozabalek: “Ez gara ito behar abiaduragatik, ez gara ito behar gauza asko egin behar direlako... Hobe da zirimiri lana egitea”. Zirimiri lan horretan maila bi bereizten dituzte. Batetik kanpora begirakoa, eta bestetik, barrura begirakoa. Kanpora begirakoak ikusgarriagoak dira eta publizitate modu bat dira, baina horretarako aurretik etxeko lanak ondo egitea garrantzitsua dela uste dute. Sarea benetan jostea. Horretan ari dira kolpe, kolpe, kolpeka, josi ta josi, josi ta josi. 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Getxo

Getxo kanaletik interesatuko zaizu...
2018-12-06 | Hiruka .eus
Getxoko Abrako harea-erausteak gelditzea eskatu dute

Luzuero gainaren aurrean egiten ari diren dragaren kontrako elkarretaratzea deitu du Abra Bizirik Getxoko Plataformak abenduaren 15erako, zapaturako. Protestaldia Algortako Portu Zaharrean izango da, 13:00etan.


2018-11-20 | Hiruka .eus
Umeen kontrako abusuak salatzen segituko du Getxoko mugimendu feministak

Astelehena, azaroaren 19a, Adin Txikienganako Sexu-abusuen eta Tratu Txarren Prebentziorako Nazioarteko Eguna. Getxoko mugimendu feministak babestu egin ditu umeen sexu-abusuak salatzeagatik ikerketapean dauden militanteak.


2018-10-19 | Hiruka .eus
Eraso matxistei aurre egiteko antolatuta daudela jakinarazi dute Uribe Kostako neska* gazte feministek

Joan den irailaren 21ean Uribe Kostako neska* gazte feministek Getxoko Azkorri aldean egindako ekintzaren nondik norakoak azaltzeko bideoa eta irakurketa kaleratu dute.


2018-10-18 | Hiruka .eus
Nazariori eta Zuloa liburu-dendari omenaldia egingo die Getxoko Komiki Azokak

Nazario komikigilea eta margolaria omenduko du binetaren munduaren urteroko jaialdiak. Horrez gainera, Gasteizko Zuloa liburu-dendari ere gorazarre egingo diote, haren ibilbideagatik eta komikiaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik. Getxoko Komiki Azoka urriaren 19tik 21era arte izango da, leku bitan: Areetako Xake plazako karpan (saltokiak) eta Romo Kultur Etxean (jarduerak eta fanzine-gunea). Azokaren kartela Raquél Córcoles artistak egin du, Moderna de Pueblo pertsonaia... [+]


2018-10-16 | Hiruka .eus
Bego˝ako gazteluaren pean dago emakumeen gotorlekua

Beste gauza batzuen artean etnografoa den Fredi Paiak martxan ipinitako ikerketaren bitartez, Sorginzulo koba aurkitu dute Algortako Begoñako gazteluaren pean; inguruko emakumeen topalekua ei zen. Urriaren 20an egingo dute horren berri emateko ekitaldia.


Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du Espainiako Vuelta Euskal Herritik igarotzean

Hilaren 12an (asteazkena) igaroko da etapa Euskal Herritik. Getxon hasi eta Oiz mendian bukatuko da.


2018-08-28 | Nahia Ibarzabal
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak gatazkaren esanahiaz egingo du gogoeta

Pentsaera eta aurreiritziei desafio egiten dioten lanak egongo dira ikusgai Algortako Ereaga hondartzan kokatuko den erakusketan, irailaren 5etik 30era.


2018-08-10 | Hiruka .eus
Donald Trumpen "gainean" salto egiteko aukera emango du Getxophotok

Estatu Batuetako presidente ahalguztidunaren aurpegia inprimaturik daukan koltxoneta erraldoia Getxophoton hartuko du lurra, irailaren 6tik 9ra arte. Hala, gura duenak bere gainean jauzi egin ahal izango du, Getxo Antzokian. Lehenengo egun bietan 17:00etatik 20:30era izango da ordutegia; eta azken egun bietan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.


2018-06-29 | ARGIA
110 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute euskararen erabilera aktibatzea helburu dutela

EuskarAbentura du izena egitasmoak eta uztailean ia 500 kilometro egingo dituzte oinez Done Jakue bideak erabiliz. Egitasmoak euskara du ardatz eta euskal ondarea ezagutzeko geldialdiak egingo dituzte.


2018-06-26 | Hiruka .eus
Umeen kontrako indarkeriaren "zigorgabetasuna" salatu dute 800 lagunek Algortan

Zortziehun bat pertsonak eman zion atxikimendua igandean Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez! plataformak Algortan antolatutako manifestazioari, esparru horretan dagoen zigorgabetasuna salatzeko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude