Ilusio makinak

Ana UrkizaDani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Huraxe izan zen azken galdera: “Zoriontsu al zara?”. Igande arratsaldea zen, bazkal ostea, siesta garaia. Baina eskulanak egiten harrapatu gintuen. Inkesta egile gazte batek etxeko tirrina jo eta EAEko bizi kalitate mailari buruzko inkesta bat burutzen ari zirela jakitera eman zigun. Ea bost minutuko galdetegi bati erantzungo genion. Gazte-gaztea zen. Aurpegian idatzita zeraman egun guztian ez zuela hamar inkesta burutzerik lortu. Eta, astelehenean, nagusiak emaitzak eskatuko zizkiola. Larri zebilela, alegia.

Egongelara pasatu genuen eta galderei erantzuten hasi ginen. Denetik galdetu zigun: lana, oporrak, familia, politika, kultura... eta, azkenean, buruhaustea: “Zoriontsu al zara?”. 0tik 10era bitarteko nota jartzeko. Eta nik, biribil-biribil, bederatzia eman nion.

Mutila agurtu genuenean, senarrak harrituta utzi nuela esan zidan: “Bederatzi bat? Segun eta kokteleran zer sartzen duzun!” esanez bukatu zuen handik pixka batera.
Eta ez, ez nago hain ados azken ttakunkadarekin. Edo bai. Agintariek ez dute gure tristura bilatzen. Agintariak, bai lehen, bai orain, zirkoa eskaintzen saiatzen zaizkigu, gehiegi pentsa ez dezagun edo, bederen, gehiegi kexa ez gaitezen... Ez dago telebista ikustea besterik. Edo eta beraien adierazpenak entzun, barrabaskeriarik handiena egin eta esandako egunean ere, konbentzitu nahian, gauza ororen alderdi baikorra saldu beharrean... Beste kontu bat da biktimismoarena. Kristautasuna oinarri izan dugularik, gaur egungo artearen zola tristura ez ezik, sufrimendua da. Eta zinema hartuko dut adibide. Istorio gehienek, gordinenak izanik ere, sufrimendua dute abiapuntu, noski, helmuga zoriontsu batera heltzeko. Bidea denik eta zailena izan liteke baina, azkenean, zoriona erdiesten dugu... Eta dugu diot, protagonistekin bizi dugulako guk ere, inorena den mundu irreal bezain zoriontsua. Eta bikotekidearekin haserretzen garenean, filmeko protagonistarekin oheratzen gara eta, kito! Arazoa erdiratuta.

Ez, ez nago ados asteburuak gero eta lanpetuagoak ditugun iruzkinarekin ere.  Halaxe da, bai, halaxe izan dadin uzten dugulako. Eta bizitza azalekoak irensten ditugulako. Ordu beteko filmak bezain azal eta laburrak. Arazoa, astelehenean lankideari zer kontatu da. Nork ez du, bada, asteburu oro bidaiatzen, asteburu oro afaritik bazkarira eta bazkaritik afarira, edo halako edo bestelako klubeko kiroldegian giharrak luzatzen ibiltzen ez denik? Bon vivant hauek, ordea, beldurra diote galdera magikoari: “Zoriontsu al zara?”.

“Zer da, ba, zoriontsu izatea?” bota zigun batek, aurrera, kafean. “Nik nahi dudana egiten dut; jada ez daukat tontakerietarako adinik, baina hortik zoriontsu izatera... zoriona ez da existitzen! Beti dago aldamenean, norbaiten bat, izorratuko zaituena!”.

Beste inork ez zuen deus esan. Zoriona kanpotik bizitzea nahikoa ez izanik, zorion eza ere kanpotik datorkigula aditzera eman zuen. Eta zer pentsatua ematen du: “Gure zoriona besteen esku dagoela?”. Ez, zoriona begirada da, norbanakoaren begirada, norberea eta transferiezina, bizi dugun une bakoitzari atxikia. Gainontzeko guztia, literaturan bezala, gure esku ez dagoen guztia asmatuz amets egiteko estakuru merkea baizik ez da. Hori bai, kontsumitzaile errazak engainatzeko sekulako ilusio makina da.

Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude