Europako botoak atzetik aldarazten dituzten lobbyak

  • Estrasburgon eta Bruselan, erabaki politikoak hartzen ari den europarlamentari bakoitzeko enpresen interesak zaintzen dituzten 20 agente baino gehiago dago. “Interesen ordezkari” izendatzen dituzte beren buruak, prentsak lobbysta deitzen die, eta beren lana dute eurodiputatuen jardueran eragitea. Europako legeetan, alegia.
Corporate Europe Observatory
Corporate Europe Observatory (CEO) erakundearen gunetik hartutako irudi honek erakusten ditu Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea eta Siim Kallas presidenteordea lobbylarien erregistroarekin jolasean: bertan idatzitako izenak moztu eta alfonbrapera ezkutatu dituzte. CEO eta honek dinamizatzen duen Alter-EU federazioak salatu dute Europar Batasunean politikariengan eragiten saiatzen diren aholkularien zerrendak horietako urri batzuk besterik ez dituela biltzen, izena ematea borondatezkoa delako. Aldiz, enpresa handien eta politikarien arteko interes nahasketa agerian uzten duten eskandalu gehiago lehertu dira. Revolving door edo ate birakaria deitzen dena jazo ez dadin "“politikan eta korporazioetan sartu-irteera kontrolik gabea"“ kargua uzten duen politikariei agindu duen atal bereko enpresetan aritzea hiru urtez debekatzea proposatzen dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lobbygintza bataiatu dezakegu ingelesez lobbying izendatzen dutena. Ala “atezaintza” ote litzateke egokiagoa? Ingelesezko lobby hitzak etxeko atariondoa aipatzen du, gure inguruko erdaretan vestíbulo edo hall esaten diotena. Salmentan ari diren beharginek bezeroaren zain pasa beharreko tarteari alfonbra zanpatzen egotea deritzote (pisando el felpudo, gaztelaniaz). Europako enpresa handien ordezkariek politikariekin zorte hobea dute eta hauen bulegoen barruan egiten dute lana. Saltzaileak ez baina aholkulariak omen dira.

Berrikitan Vamos a cambiar el mundo blogak plazaratu du analisi bat Periodismo Humano guneko Juan Lluis Sanchezi hartua: Los grupos de presión rodean al poder político en Europa. Argazkian erakusten du Bruselako hotel batean EuropaBio izen ponpoxoa daukan bioteknologiazko enpresak antolatutako bazkaria, janari transgenikoz hornitua, lobby batek antolatua; gutxienez eurodiputatu aleman bat azaldu omen zen.

Horrelako sustapen ekintzak egunero antolatzen dira Bruselan bezala Estrasburgon, edo berdin eurodiputatuei antolatutako bidaietan. Lobbystak Europako Parlamentuan eta Batzordean lan egiteko akreditazioen jabe dira eta “beren bizitza partekatzen dute funtzionari eta politikariekin, hauek hiri horietan gehienetan ez daukatelarik bestelako ingururik”, dio Sanchezek.
Legezko jarduera burutzen dute lobbystok, erabaki politikoa eskuetan daukatenen aurrean defendatzen dituzte horretarako pagatzen dieten enpresa, erakunde edo herrialdeen interesak. Europar Batasunak, gardentasunaren izenean publiko egiten duen zerrendan horrelako 3.000 pertsona omen dira lobbygintzan agerian izena emanda. Ez dira gehiegi, kontutan hartuta Amerikako Estatu Batuetan Washingtonetik atera gabe 15.000 ari direla lan horretan.

“Agerian” horrek ere badu bere amarrua: izen ematea borondatezkoa da. Gai hau hurbiletik ezagutzen dutenak ziur daude izatea deklaratu duten lobbyak benetan ez direla politikariengan eragiten saiatzen diren guztien erdiak.

Korporazio eta enpresa taldeek batzuetan ordezkariak bidaltzen dituzte lobbylaritzara, baina sarritan consulting enpresa berezitu batek defenditzen ditu haien interesak. Juan Luis Sanchezek galdetuta, CLAN Public Affairs-eko aholkulari batek honela definitu du bere lana: “Bezeroei laguntzen diegu pertsonalitate garrantzitsuengan eragingo duten erabakiak hartzen, dauzkaten interesak gero Europar Batasunaren legedian mamitu daitezen.

Berrikitan lobbygintzako liderretan dagoen Reti SpA konpainiak Lobbying Spain blog korporatiboan elkarrizketatu zuen Nenzo Fenulli aholkularia, Edison energia enpresaren interesak zaintzen dituena. “Lobbystek legeak egiten dituztenei informazio erabilgarriak ematen dizkiete. Sarritan eurodiputatuek ezin dute arazo guztien ikuspegi orokor eta osoa eduki”, deklaratu du Fenullik. Bere ustez Europan presio talde handienak dira autogintzaren eta energiaren ingurukoak, agro-elikaduran ari direnak ahaztu barik.

Ate birakariak ez dira gardenak

Bere burua “lobbygintzaren gardentasunaren eta arauketa etikoaren aldeko aliantza” definitzen duen Alter-EU erakundea da Europan lobbyen sektoreaz ahalik eta informazio gehien lortu eta zabaltzen dutenetako bat. Gardentasuna eta arauketa, jakin dadila Bruselan eta Estrasburgon zein zenbat nola gastatzen ari den presio egiteko. Bistakoa baita enpresa handiek askoz ahalmen handiagoa dutela politikariengan eragiteko bestelako giza talde eta mugimenduek baino, zer esanik ez herritar xume baten aldean.

“15.000 baino gehiago dira gaur egun –dago idatzita Alter-EUren gunean– Europar Batasunaren instituzioetako korridoreetan lanean ari diren profesional lobbylariak, gehienak enpresen interesen ordezkariak. Gardentasun eta etika araurik gabe, korporazioen lobbyen eragina jendearen begien bistatik urrun garatu da. Horiek daukaten ahalmenagatik Europar Batasuneko erabakiek beren zuzentasunaz zalantza asko sortzen dituzte”.

Lobbylariek politikarien artean sarbide pribilegiatua daukate. Alter-EUk kasu batekin argitzen du. Bioerregaiei buruzko ikerketaz gomendioak prestatu behar zituen batzordean, industria handiaren ordezkari ari omen ziren: petrolio konpainietako 4, bioerregai konpainietako beste 4, elikadura industriako 1, basogintzako beste 1, eta bioteknologiazko konpainietako beste bat. Ba omen zen nekazari bat eta 8 akademiko, horietako batzuk loturak dituztenak aurretik aipatu konpainiekin. Aldiz, ingurumenaren aldeko mugimenduen ordezkari bakar bat ez zen egon. Horrela osatu omen zen Europan bioerregaiak 2030a arte eta aurrera begira planifikatu zituen txostena.

Lobbygintza lotuta dago revolving doors edo ate birakarien fenomenoarekin ere. Hots, Europako Batzordeko kide ezagunek kargua utzi ondoren han landu duten atal bereko konpainia handien buru bihurtu direla. Esaterako, Jean Paul Mingasson industria kimikoaren arauketan aritu zen EBaren baitan, eta politika utzita arautegi horren kontrako aholkulari bihurtu da. James Currie, segurtasun nuklearrean eta babes zibilean zuzendari nagusi aritu zena, kargua utzita British Nuclear Fuels konpainiako aholkulari ari da.

Horrez gain, Alter-EUk salatu duenez, zenbait presio talde lanean ari da besteren ardi-larruz beztiturik, irabazi asmorik ez duten fundazioen ordezkariak edo aditu independenteak bailiran. 2005ean Campaign for Creativity (C4C) izeneko talde bat aritu omen zen Europako aginteen korridoreetan jira eta bira, bere burua artista, musikari, marrazkilari eta software sortzaileen sorkuntzaren interesak defendatzen ari zelakoan. Hala ibili zen, azaldu zen arte Campbell Gentry harreman publiko taldearen besoa zela: multinazionalen patenteak zaintzen zebilen zorrozki.

Lobbygintzaren eskandaloez gutxitan entzuten du herritarrak oihartzunik, nahiz eta Europako Korporazioen Behategia (Corporate Europe Observatory, CEO) bezalako erakundeek albiste kezkagarriak zabaltzen dituzte. Urrunago joan gabe, CEOk joan den ekainean plazaratu zuen nola elikadura eta edarien konpainia handiek 1.000 milioi euro (esatea errez da!) gastatu duten Europan janariek beren osaketa azalean osorik erakustera behartu nahi zituen legearen kontra.

Baina euskaldunoi zer erakutsiko digute lobbygintzaz eta ate birakariez... Hemen gizon bera hilabete gutxiko tartean aurki daiteke zementu fabrikako zuzendari, neumatiko erretzaile, ingurumen aholkulari, diputazioek ordainduta hondakinen planifikatzaile, eta Jaurlaritzan energiako sailburuorde.

Informazio gehiago:
- Vamos a Cambiar el Mundo gunean “Los grupos de presión rodean al poder político en Europa”
- Corporate Europe Observatory
- Alter-EU, Lobbigintzaren gardentasunaren eta arauketa etikoaren aldeko aliantza - Europar Batasunaren erakundeetan lobbigintza dagitenen zerrenda
- CEOren gunean nola egin zuten presio elikadura eta edari konpainiek lege berriaren kontra
- Lobbylari italiar baten elkarrizketa gaztelaniaz

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Frantziako Legebiltzarrak dei egin dio Europari “harreman ekonomikoen estrategia aldatu” eta Txinarekin lankidetzak garatzera

153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]


2025-05-28 | Mikel Zurbano
Baliabide publikoen kontrola

Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira ostegunerako giza laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


Eguneraketa berriak daude