Bilbo: azala eta mamia

Bilbo:azala eta mamia
Monika del Valle / Argazki Press
LARUNBATEKO manifestazioak iradoki zuen euskal gizarteko gehiengo soziala non dagoen: giza eskubide guztien alde, eskubide zibil eta politikoen alde eta, une politiko zehatz honi dagokionez, bake prozesu sendo eta atzeraezina bultzatzeko irrikitan. Hori da mamia, garrantzitsuena. Adierazi EHk lehenik eta ondoren Sabin Intxaurragak eta Iñaki Zarraoak beste zenbait herritar ezagunekin batera deitutako manifestazioak debekatu ondoren, iragarria zegoen etorriko zena.

Baina beti daude ñabardurak, horietakoa EAJ ere manifestazioan izan zela, abertzalego osoa bilduz. Oraingoan, gainera, ondoren ere izan da ika-mikarik, besteak beste, EAJ eta Aralarreko buruzagiek Batasunak manifestazioa bere ubidera eraman izana salatu dutelako.

Lerro hauek idazterakoan deitzaileek ezer adierazi gabe zeuden oraindik, baina edozein modutan ez dirudi salatutakoek manifestazioaren helburua eta arrakasta itxuraldatzen dutenik. Hainbat eratako arazo eta errealitate egon daitezke halako salaketen eta ekitaldi baten atzean, baina sektore politiko oso zabal baten manifestazio eskubidea “orain bai, orain ez” erabaki arbitrarioaren menpe dagoenean, halakoak gertatzeko arriskua handitzen da. Hainbeste aldarrikatzen den elkarrizketaren hauts horiek, eragile politikoen artean behar bezala barreiatuz, samur gainditzeko moduko arazoak beharko lukete adierazitakoak.
Espainiako egunkari garrantzitsuenek bapo azpimarratu zuten uztailaren 10ean Bartzelonan egin zen manifestazio jendetsuan Montilla presidenteari luzatutako irainena. Gertatu zen, zalantzarik gabe, baina ez da hori izan manifestazioak etorkizunerako utzi zuen mezua. Haizeak samur eraman zituen irainok, eta balorazio politikoa da gertakari hark aurrera begira utzi duena: burujabetzaren bidean, Kataluniako gizarteak beste urrats garrantzitsu bat eman zuela. Ba horixe.

BRUSELAKO ADIERAZPENAREN sinatzaileak berriz ere argi mintzo dira ETAren aurrean: eman dezala su-eten aldebakarrekoa, iraunkorra eta egiaztagarria. Erantzun tinkoa, inondik inora, Madrili eta nazioartekoari begira seguruenik, baina baita ETA berari ere.

Nazioarteko gatazketako hainbeste aditurekin, pentsatzekoa da bestelako mezu malguagorik ere luzatuko ziotela erakunde armatuari eta sukaldean lanean ariko direla. Laster samar jakin beharko da eta bestela ez da seinale onik izango prozesuaren osasunari dagokionez. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeak gainean, eta Gernikako Ituna eta Bruselako Adierazpenaren presiopean, ETA ezin da gehiegi luzatu eskaerei baiezkoa eman gabe. Gabonetako muga hor dago.

IRAILAREN 29-AN ez zen greba orokorrik izan Euskal Herrian, euskal gehiengo sindikalak bere saioa antolatu zuenean egon ez zen bezala. Baina salbuespenak salbuespen, oro har, oraingoan greba deialdiaren eragina orduan baino txikiagoa izan da euskal gizartean.

Jende askok nahiko luke sindikatu abertzaleek ere bat egin izatea halako greba deialdiarekin, baina errealitateak dio euskal sindikalgintza gaur gaurkoz ez dagoela horrelako urratsak emateko moduan.

Arazo berberen aurrean batzuek eta besteek muturreko jarrerak erakutsi dituzte azken urte luzeetan. Gehiengo sindikalarentzat, CCOO eta UGT egoera honen konplize dira zelanbait. Eta hauentzat, ELA eta LAB sistemaren aurkako eredu sindikalean kokatuak segitzen dute.

Oraingoz gaitza dirudi posizioak gerturatzea, baina egoerak larritzen jarraitzen badu, indar denak ere gutxi izango dira datorren murrizketa garaiari aurre egiteko. Enpresetan batzuetan lortzen dituzte akordioak. Eta, jakina, ez letorkieke gaizki bakegintzaren eremuan ematen ari diren mugimenduei.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude