Zein jolasetan ari dira aurrezki kutxak?

Aurrezki kutxen etorkizunaz ari dira hitz egiten. Horretan lagundu du PSOEk eta PPk hitzartu duten Kutxen Legearen erreformak. Beste behin Madrilen hitzartutako legea da, eta Hego Euskal Herrian ere eragingo du, inposatuko zaigu. Erreformak krisi ekonomiko finantzarioa du aitzaki eta kutxen pribatizazioari eta bankarizazioari ateak ireki dizkio. Erreforma baino lehen, Hego Euskal Herriko aurrezki kutxak urratsak ematen hasi ziren, diotenez, krisiari eta lehiakortasunari aurre egiteko. Nafarroako CANek hitzarmenak egin ditu aurrezki kanariarrarekin. BBK-k hainbat saiotan porrot egin du. BBK-Kutxa bateratzeak kale egin zuen, gero Gaztela-Mantxako CCM bereganatzen saiatu zen. Ondoren, Valentziako CAMekin Babeserako Sistema Instituzional bat hitzartzen saiatu ziren. Azkenean, joan den asteburuan, Cajasur bereganatzea lortu du.

Hego Euskal Herriko lau aurrezki kutxak, BBK, CAN, Kutxa eta Vital bakoitza bere aldetik dabil, kontuan hartu gabe Hego Euskal Herriko finantza sistemaren zati natural direla eta erakunde sendoa osa dezaketela. Egitura hori ez osatzeko arrazoi politikoak eta ekonomikoak daude. Horregatik, batzuentzat komenigarria da kutxa horiek Espainiako Estatuko beste erakunde batzuekin bat egin dezaten, bidean Hego Euskal Herrikoen arteko loturak urtu daitezen. Lau aurrezki kutxek batera, finantza gaitasun handia daukate eta kaudimen handia krisitik ateratzen laguntzeko. Batuko balira, gure finantza sistema eraikitzeko hasiera litzateke eta garapen ekonomiko eta sozialerako balioko luke. Horretarako, borondate politikoa behar da. Horren arduradun eta kudeatzaileek, aldiz, badirudi beste zerbaitetan ari direla jolasean.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude