Gutxieneko soldatak, pentsioak eta politikariak

Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko langile eta pentsionistek egun hauetan jasoko dituzte nominak gutxieneko soldatarekin edota pentsioak 2010 urterako “eguneratuak”. Agintariek, diputatuek, senatariek, presidenteek, Aldundi eta Udalek, bai eta epaileek ere jasoko dituzte eurenak. Baina zein ezberdinak!

Gutxieneko soldata eguneratua 624 eurokoa da hilean eta hamarnaka mila laguni eragiten die. Politikariek 3.900 eta 7.000 euro arteko soldata eguneratuak jasoko dituzte, dietak, bidaiak eta abar kontuan izan gabe. Espainiako Gobernuko presidenteak 7.000 euro inguru jasoko ditu; Patxi Lopez, Jose Luis Bilbao eta Iñaki Azkunak 7.000 euro baino gehiago bakoitzak; Odon Elorza eta Patxi Lazcozek 6.000na euro; Miguel Sanzek 6.000 inguru eta Yolanda Barcinak 5.000 euro gutxi gorabehera. Diputatuek hilean 3.900 euro jasoko dituzte, baina dietak gehituta, 6.000 euroak gaindituko dituzte. Eurodiputatuek, 7.000 euro baino gehiago. Botere judizialeko 21 bokalek 6.500 euro baino gehiago kobratzen dute eta goi-karguek 8.000tik gora. Eta Espainiako Errege Etxeak ia bederatzi milioi euro jasoko ditu aurten! Pentsioei dagokienez, milaka lagunek hilean 365 eta 679 euro artean jasotzen dute. Politikariek pentsio maximoa jasotzen dute, alegia 2.446 euro. Langileek pentsioa kobratzeko 35 urtez egin behar dute lan eta gutxienez hamabost urtez kotizatu. Diputatuek zazpi urterekin pentsio maximoa lortzen dute. Gobernuko kideek karguari zin egitea nahikoa dute.

Hori da egoera erreala. Zergatik dago horren alde handia “zerbitzari publikoak” direnean? Zergatik pribilegio horiek? Zer gizarte ari gara sortzen? Zer etsenplu ematen dute politikariek, beraiek dira-eta soldaten eta pentsioen murrizketak inposatzen dituztenak? Ez daitezela harritu herritarrek lotsagabe, bizizale, esplotatzaile eta hipokritatzat hartzen dituztelako.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude