Hasier Etxeberria

"Kanpin dendako klabijak baino ez gara eurentzat"

  • Cosme Iturrinoren definizioan, “ehun kilotik gorako morroskoa”, “kanpolarrosa”, “amerikano itxura tristea” duen morroia. Eskerrak Etxeberriak berak sortutako pertsonaia den.

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2009ko irailaren 20a
Hasier Etxeberria
Hasier Etxeberria

Hasier Etxeberria, zein liburu ekarri diguzu gaur?
Barkatu, baina eskuak poltsikoetan ditudala nator. Ez nuen uste halako leku eroan hain galdera arrunta egin behar zidatenik.

Egia da, baina Sautrela etorri zait gogora. Hamar urte, 250 programatik gora. Ez nekien gure literaturak hainbesterako ematen zuenik.
Neuk ere ez. Zorionez, txikitatik izan naiz irudimen handikoa: gauzak asmatzea ez zait egiten hain zaila.

Sautrela-n inoiz ikusi dudan elkarrizketarik onena, Pantxikaneko menuba idatzi zuenari egindakoa.
Nola zen Picabiaren hura: inork segi zaitzan nahi baduzu, aurretik joan behar duzu. Norbait zeu imitatzen hasten denean, ematen du edozein herri eta hizkuntzaren parekoak garela, normalak, alegia. Zoritxarrez hori ez da horrela: Wazemank-eko txorimaloen inspirazio-gai izateak ez gaitu erdipurdiko izatetik libratuko.

Zu zeu ere idazlea zaitugu, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburuagatik ezaguna.
Eulien bazka edo Inesaren balada eleberriengatik ezagunagoa nintzela uste nuen, baina tira. Zerua eta infernua ezagutu ditut liburu horrekin. Gurean oso intereseko egin zitzaion jendeari, baina gaztelaniazko argitalpena ez zuen ia inork irakurri. Kanpin dendako klabijak baino ez gara eurentzat, tingladu osoari eusten diogun arren, bakarrik lurrean ondo ezkutuan, trabarik egiten ez badugu gara balios. Bestenaz, soberan gaude.

Iturrino Handiaren hitzak dira sarrerakoak. Nola uzten diezu zure pertsonaiei zutaz horrelakoak esaten?
Idatzi ditudan eleberrietako biztanleek ondo ezagutzen nautela uste dute, eta ausartu egiten zaizkit zernahi esatera, ez diedalakoan sekula ukabilkadarik emango kokotsean, edo labankada gibelean. Euren lekuan nik ez nuke lasai lo egingo: nire esku dago zoriona duten ukituko ala pipiak dizkien begiak irentsiko.

Kazetari, idazle, sukaldarien lagun ere bai. Azken hori zer da, otorduak doan izateko?
Azkarra zara, gero, Watson.

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin eskatu dizkiot amari iganderako, eta lapikoarekin jo nahi izan nau buruan.
Ez naiz harritzen. Ez dakizu makarroiak tomatearekin eskatzen, mundu guztiak bezala? Bide batez, emango al zenidake zure amaren telefono zenbakia? Emakume zentzuduna dirudi.

Zutabegintzan ere aritu zara, luze. El Mundo-n idaztearena, ordea, berriz esplikatuko didazu, mesedez?
Gazteegia zara hori ulertzeko: Ni El Mundo-n hasi nintzenean idazten, El Mundo El Mundo zen: Ramon Zallo, Javier Ortiz, Mariano Ferrer... O tempora, o mores!

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Euskal literatura

Euskal literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-17 | ARGIA
Eider Rodriguez, Irene Aldasoro eta Kepa Altonaga Euskadi Sarien irabazle

Asteazken honetan jakinarazi dituzte literaturako Euskadi Sarietan falta ziren kategorietako irabazleak: Eider Rodriguezek aurtengo bigarren saria eskuratu du, oraingoan haur eta gazte literaturari eskainitako kategorian, Santa familia liburuari esker.


2018-10-12 | Booktegi
"(Euskal) haluzinazio bat"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Eneko Aizpurua idazlearekin bere lanari buruz hitz egin dute Booktegiko lagunek, eta, batez ere, '(Euskal) haluzinazio bat' liburua izan dute hizpide. Testu hau duela urte bete Herbeeretako Frisia eskualdean idatzi zuen, "Beste hitzak–Other Words" proiektuaren barruan.


2018-10-11 | Booktegi
Harkaitz Cano Arantxa Iturberekin
MULTIMEDIA - ElkarrizKatea
Arantxa Iturbe kazetariak Harkaitz Cano elkarrizkatu du. Canoren lana izan dute hizpide, baita euskal kultura eta Euskal  Herriko literatura ere.

2018-10-07 | Mikel Asurmendi
Sonia González
"Ez gara sekula guk uste dugun modukoak, ezta idazten dugunean ere"

Barakaldo, 1977. Euskal Filologia ikasia. LABeko komunikazio arduraduna izana, gaur egun –bere berbetan– langile xumea. Eleberria eta poesia landu ditu idazle gisa. Hamahiru urtez isilik egon ostean, Erreka haizea (Susa) saioa plazaratu du. Ez da aise sailkatzea. Errekako haizea dakarren saioa idazteaz gain, botere, isiltze eta heriotzaz idatzi du idazle berrituak, testu laburretan idatzi ere. Liburuko piezak nola, halakoak elkarrizketa honen erantzunak, ziztagarriak. 


Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia'-k irabazi du Euskadi Saria

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburuak irabazi du Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskadi Saria. Asier Serrano buru izan duen epaimahaiak nabarmendu du liburuak nola aztertzen duen "pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne-mundua".


2018-09-27 | Booktegi
Arantxa Iturbe Itxaro Bordarekin
MULTIMEDIA - ElkarrizKatea

Itxaro Bordak Arantxa Iturbe elkarrizkatu du. Hainbat kontu izan dute aipagai: Iturberen lana, euskal kultura, literatura Euskal Herrian...


2018-09-24 | ARGIA
Junes Casenave idazle eta pastoralgile zuberotarra hil da

Junes Casenave Harigile Zuberoako idazlea 94 urterekin zendu da, Euskaltzaindiak zabaldu berri duenez. 1924an Santa Grazin sortua, obra oparoa utzi du idatzita, batez ere pastoralgintzan. Larraine eta Altzaiko apaiz izan ondoren, Donapaleun eman ditu zahartzaroko azken urteak.


Haurrei beldurrezko istoriorik kontatu nahi ez dieten gurasoak

Britainia Handiko ikerketa batek harritu nau: mila guraso ingururi galdetuta, herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan.


2018-09-13 | Booktegi
ElkarrizKatea: Itxaro Borda Arantxa Urretabizkaiarekin
MULTIMEDIA - elkarrizketa
Arantxa Urretabizkaiak Itxaro Borda elkarrizkatu du. Hainbat gai izan dute hizpide: Bordaren lana, euskal kultura, emakumeen egoera kulturan...

2018-09-12 | ARGIA
Ostegunean estreinatuko da 'Elkarrizkatea', literaturari buruzko webTB programa berria

Zazpi idazle gonbidatu dituzte elkarrekin hitz egitera formatu bereziko saio honetan: idazleak eurak izango dira elkarrizketatu eta elkarrizketatzaile. Booktegi atariak jarri du martxan webTB saio berria.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude