Subiranotasunak “numerikoki azaldu beharko du”


2009ko apirilaren 5ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egin berri duzuen Batzar Nazionalean Unai Ziarretak esan zuen “ardatz subiranista”ren bidetik jarraitu behar zela. Bestalde, Arnaldo Otegik proposamena egin zien sektore subiranistei. Zer balorazio egiten du EAk?


Lehenengo balorazioa da erroetara begiratzea. Hasieratik gure ibilbidea lau zutabetan oinarritu da: autodeterminazioa, sozialdemokrazia, bide demokratikoak erabiltzea –indarkeria espresuki gaitzetsiz– eta instituzioetan parte hartzea. Orain zutabe horietara jendea hurbiltzen ari da, agian duela urte batzuk gauzak hain argi ez zituen jendea... Guri ederki iruditzen zaigu printzipio horien inguruan nukleo sozial bat sortzea.

Beraz, Otegik esandakoaz...


Zer da Otegik esan duena? Pentsaera molde horretara indarrak biltzen joan behar dugula? 22 urte daramatzagu hori esaten! Beti esan dugu hemen ez dela inor sobran, baina gure printzipio horiek ere ez daude sobran, eta horietako oinarriren batekin desadostasunik badago, lehenik konpondu egin beharko da. Seguruena, diferentzia horiek sortzen dituzten kausak ezabatu beharko dira, baina ez irizpideak.


Badago, orduan, epe ertainera “ardatz subiranista” artikulatzeko aukerarik?


Nik ez diot izenik jarri nahi... ardatz subiranista? Ez dago izen bati lotu beharrik. Gizartearen sentimendua handitzen ari da ideia horien inguruan eta numerikoki lehenago edo beranduago horrek agertu beharko du. Hor sartzen garen alderdi politikook pausoak emateko obligazioa dugu. Ezin dena ulertu da lau, bost edo sei sigla egotea berdina pentsatzen dutenak eta bakoitza bere aldetik ibiltzea.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...