"Gazteek ez dute euskara lanjeran ikusten"

  • Iparraldeko lehen euskara eskolen lekuko, AEKren sortzaileetakoa eta Seaskako irakasle ohia, Xan Goenaga Parisko biziaz asperturik bere erro euskaldunen bila etorri zen Euskal Herrira.
Xan Goenaga
Xan GoenagaLander Arbelaitz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hastapenak gogorrak izan ziren, baina gauza bat argi du, giro ezin hobea sortzen zela eta jakin-min handia bazela euskarara hurbiltzeko. Orain Baionako AEKn eta Errobi Elkargoko sei langile-talderentzako euskara trebatzaile ari da lanean.


Noiz etorri zinen Euskal Herrira?


Pauen sortu nintzen, eta gero bizi izan naiz luzaz Parisen. 1971n hango biziaz asperturik hona etorri nintzen. 1968aren ondotik mugimendu anitz sortu ziren eta ildo horretan ari nintzen ene erroen bilatzen, baina ene familiak ukatu zuen euskalduntasun hori. Nire aita, Bordelekoa izanik, egon zen Hego Euskal Herrian gerla piztu aitzin, gero gazte zelarik aterpetu zen Iparraldera, eta hor nolazpait ukatu zuen bere euskalduntasuna. Ez genuen aipatzen Euskal Herria etxean, nire ama ere ez da batere euskalduna. Banuen ametsa dena uzteko eta Euskal Herrira artzain joateko. Lehenbiziko euskara eskolak Parisko Euskal Etxean jaso nituen.


Aldiz, zure ibilbidea arras lotua da euskararekin.


Niretzako hona etortzea zen euskara ikastea, zeren eta nahi nuen haste-hastetik nire burua errebindikatu euskaldun gisa, eta nola ez nekien euskara, ez nintzen hemen sortua, arras kanpotarra nintzen, bide bakarra zen hizkuntza. Hizkuntzaren bitartez nahi nuen ezagutarazi nire euskalduntasuna.


Zer moduz artzain artean?


Aski fite lortu nuen egonaldi batzuk egitea artzainekin, eta horrela praktikan eman dut ikasi nuen euskara apurra. Artzainekin nintzen garaian nik behar nuen inposatu euskara, bestenaz aise lerratuko ziren frantsesera. Hastapenean zaila zen, ez zuten nire ahalegina ulertzen, lezio-emaile bezalakoa nintzen. Konfiantza ukan zutenean ontsa, baina hastapena gogorra da. Izan ere, orokorrean, euskaldun zahar batzuk minduak dira haiek galdu zuten euskara eskoletan irakasten dela ikustean. Euskaldun berrientzat beharbada euskara ikastea polita da, baina hizkuntza kontserbatu ez duten batzuek ez dute anitzetan iritzi bera ukaiten.


Iparraldeko lehen euskara ikastaroen lekukoa zara.


Mende Berri elkartearekin aritu nintzen, euskararen eta kulturaren inguruan ari zen elkartea. Azpimarratzekoa da lehenbiziko bi ikastaldiak egin direnak Iparraldean ezin izan zirela muntatu Euskal Herrian, baina Bordelen. Hiri horretan bazen misiolari afrikarren etxe bat, eta bertan hasi ginen, beste tokirik ezean. Hirugarrena jadanik Donapaleun egin zen. Harrigarria da baina Euskal Herrian ezin izan zen orduan ikastaldi bat eman euskara ikasteko. Bazen euskarazko eskolekiko beldurra, mesfidantza, ez zen onartzen. Nire oroitzapen azkar bat da ikastaldi batean gauez gazte batzuk, bertakoak, harrika aritu zirela gure kontra, eta zinez barnetegi batean ginen, setiatuak bezala [barrez]. Hala ere, garai horretan sentitu nuen harrera ona euskaldun berriengandik, zerbait ikasi bezain fite besteei transmititzen zitzaien. Biziki bide emankorra da euskara ikasteko.

Nolako giroa zen ikastaro horietan?


Garai hartan bazen lan bat bereziki gazteekin lizeoetan: erakusten eta ukitzen zen euskal kultura. Hogei ikasle inguruko entzuleriarentzako kantu batzuk emateko etortzen zen Benito Lertxundi ikasgelara. Bestaldeko lagun anitz etortzen zen ikasleekin mintzatzera, Manex Goienetxe, Txillardegi, Laplace, eta abar, urte horietan bazen euskararekiko jakin gosea. Udako ikastaroetatik kanpo ez zen fitsik, sortu eta itzaltzen ziren eskolak, jarraipenik gabe. 1980an sortu zen Iparraldean AEK, auzotegi bezainbat eskola sortzeko asmoz. Bi kezka genituen: behar zen absolutuki frogatu euskara ikas zitekeela (pedagogia berritzea) eta ikas-prozesua eraginkorra izan behar zuela (ordutegia tinkotzea, oren gehiago sartzea). Julen Kaltzada, Alberto Gabika eta Josu Naberan etortzen ziren laguntzeko.

Seaskakoa zer esperientzia izan da?


Seaskan espero ez nuen bizipena atzeman nuen. Nire lankide zen irakasle anitz ez zen arras euskaldundua, baina hala ere, konpromisoa hartzen zuten ikasgai guztiak euskaraz emateko. Hori izan da niretzat ikastaldirik eraginkorrena. Ikusi ditut gazte horiek euskara ikasten eta urte bat pasa eta gero euskaraz mintzatzen ziren, eta gainera, gai ziren euren ikasgaia euskaraz irakasteko. Euskara lanean erabiliz ere ikasten da. Seaska hizkuntza-murgiltzea zen ikasleentzat eta irakasleentzat ere bai. Hala ere, lana ere behar zen ikasleei euren artean euskaraz egitera bultzatzeko, gazteek ez dute euskara lanjeran ikusten, eta euskara badakite, baina motibazio falta dute molde naturalez praktikatzeko. Min egiten du horrek. Joan nintzen zeren ez nuen nire burua ikusten zahartzen beti toki berdinean, baina bestalde sentitzen nuen emankorragoa nintzela helduekin gazteekin baino. Gazteekin taldea atxiki behar duzu, diziplinaz kudeatuz, zailagoa da, belaunaldi kontuak direla pentsatzen dut. Helduek, ordea, badute motibazioa piztua, haiek hautatu dute etortzea, euskara ezagutzea. Hobeki sentitzen naiz.

Orain euskara trebatzaile zara.


Bada publiko bat nahi duena ikasi lan denboran eta lanerako. Hortxe urrats bat eman izan da, talde horiek animatuz, sustengatuz, eta behar da aurkitu ildoa non lanean erabiliko duten ikasitakoa, euskara praktikatzeko eta hobeki izateko lanean. Nire ikasleak idazkariak dira, gizarte-zerbitzukoak, herriko etxeetako langileak, eta abar. Abantaila da kontuan hartzen dugula ingurumen bat, ikastea indibiduala da baina euskara gauzatzea kolektiboa da, ikasleen artean harremanak lotzen saiatzen gara, eraginkorragoak izateko. Bakoitzak aurkitu behar du sare bat –lagun taldea, familia, lana...– non euskaraz aritu ahal den, bestenaz ez du ikasiko bururaino: fiteago eta hobeki praktikatzeko.

Euskara ikasten ari nintzela, banituen bizpahiru kontaktu eta banekien horiekin aritu ahalko nintzela euskaraz. Oso lagungarria izan da. Eraiki ditut harreman horiek euskaraz eta oraindik euskarazkoak dira.

Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude