Jipoi galanta. Urte sasoi bakoitzean bere giroa egin behar duela diogu. Udan uda eta neguan hotza. Aurtengo neguan hotzetik ari du, bada. Landareentzako kaltegarriak diren zomorroak eta gaitzak sortzen dituzten onddoak ederki atzeratzen ditu izotzaren gaineko izotzak. Alde ederrekoa izango da landareentzako datorren udaberria, areriorik gabekoa. Baina landarea ere izorratu daiteke hotzaren hotzez. Argazkiko kala, Zantedeschia aethiopica, bezala. Ur zale amorratua da kala. Lurpeko sustrai lodikoteetatik urtero berritzen du hostaje osoa. Hostoa bera eta honen zortena urtsuak dira, bigunak. Izotz beltzaren antzera,izoztutako elurrak izerdia jelatu eta landarea barrutik jo eta txiki egiten du.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.