Zubeldia, Aristi eta Jauregizar saritu ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindia
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak lau Literatur Sari eman ohi dituzte, baina aurtengo edizioan Mikel Zarate saiakera saria hutsik geratu da. Beste hiru ataletako irabazleak hauek izan dira: Mikel Zubeldiaren Ekilibristaren polka lanak eleberri alorreko Txomin Agirre saria jaso du, Pako Aristiren Josu Dukatiren proposamena obrak antzerki alorreko Toribio Altzaga saria, eta Amaia Jauregizarren Azazkalak jaten lanak olerki alorreko Arrese Beitia saria.

Bestalde, Antton Luku idazle eta antzerkigileak irabazi du Juan Zelaia Saiakera Saria, Ipar Euskal Herriko kultura hizpide duen Euskal kultura? lanari esker. Azterketa “ausart eta eraginkorra” egiteagatik eta “saiakera akademikoa baino, eztabaida eragile” izateagatik saritu dute Luku.

Azkenak
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude