«Ezingo nuke hemengo epaileen lana epaitu»

  • Puerto Ricoko semea da Ricardo Gil. Abokatu ikasia, epaile ari da gaur egun San Juan hiriburuan. Ez da euskal herritarra, baina euskalduna, zertxobait trebatuz gero eskubideak euskaraz irakurriko lizkigukeena. Dio nork bere hizkuntzan epaitua izateko eskubidea duela. Beharrik duenak adi beza.
Ricardo Gil
Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez baita ohikoa, esadazu, faborez, zertan den Euskal Herrian Ricardo Gil puertorricoarra, euskaraz hitz egiten duen abokatu eta epailea.


Oporretan, lagunak ditut hemen –Hondarribian eta Aramaion, adibidez–, eta haien aitzakian etorri naiz, hango girotik urrundu eta bestelako bizimodu bat ikustera. Ni, izatez, oso naiz hangoa, puertorricoar peto-petoa. Niri galdetu: “Biziko zinateke Euskal Herrian?” eta ezetz erantzun ohi dut. Handik aparte hilabete igaro eta herriminez naiz. Baina gustatzen zait Euskal Herria, oso pozik eta eroso naiz bertan. Kultura aberatsa du oso. Jendea, berriz, gu puertorricoarrok baino itxiagoa da lehenengoan, baina tartea egiten dizuten orduko, primeran, beste edozein tokitan bezala zara, edo are hobeto. Horregatik naiz hemen. Ez dut, haatik, lehenengo bidaia: dozena erdi aldiz izan naiz hemen. Jakina, euskara praktikatze aldera ere etortzen naiz.


Hori nuen gogoan. Zer dela-eta ikasi duzu euskaraz?


Eta zergatik ez?

Gure bazterrean jendea amorraturik dago hizkuntza “handiak” ikasten.


Euskaldunak ditut lagunetako batzuk. Duela urte batzuk liburuak bidali zizkidan haietako batek; baita euskal musika ere. Asko gustatu zitzaidan hemengo musika, hangoa ez bezalakoa da. Dena dela, entzunagatik ere ez nuen ezer ulertzen... Herrialde bateko kulturaz jabetzeko, bestalde, nahitaezkoa duzu bertako hizkuntza ikastea. Egia esan, hona etorri eta ez duzu euskararen beharrik, denek baitakite gaztelaniaz. Praktikan, Euskadin ez dago euskaraz hitz egiten jakin beharrik. Lagunetako batzuk haserretu egingo zaizkit hori esan dudalako, baina egia galanta da. Euskara, hemengo kultura eta mundua azaltzeko modua da. Niri, euskaraz jakiteak –edo ulertzeak–, hainbat ate ireki dizkit. Arestian esan dizudana: hemengoak gu baino itxiagoak dira, baina nahikoa duzu euskaraz hastea, haien maskorra ireki dadin. Horrek azaletik mamira iristeko bidea ematen dizu. Turistak ikusiko ez lituzkeenak ikusteko eta bizitzeko aukera duzu: badator turista, ikusi du Donostia, ikusi du Guggenheim eta badoa! Nik besterik nahi dut… Azpeitiko jaietan izana naiz; Hondarribian, ezteietan; Zarauzko euskal jaietan ere izanda nago… Bestelako perspektiba duzu, ondoren. Edo pintadak irakurrita ere, adibidez, gauza askotaz jabetzen zara. Hemen, izan ere, pintada asko dago eta.


Eta euskaraz ikasten hasi zinen…


Bai. Nik dibertsitatean sinesten dut. Euskara hizkuntza “txikia” bada ere, izateko eskubidea du, ala? Hemengoa da, hemen da, eta hemen izango da, hizkuntzaren alde egiten duen jendea dagoen artean. Puerto Ricon bezala. Jakina, espainola hizkuntza zabalduagoa da, indartsuagoa, ez du galtzeko arriskurik. Baina izan zen uhartean ingelesa bazter guztietaraino zabaltzeko ahalegina egin zuenik ere… Hara, hizkuntza batean jaiotzen gara, hizkuntza hartan bizi gara, hartan otoitz egiten dugu. Hemen, euskara izan da hizkuntza hori. Kanpotik etorritakoak hemengoa ulertzeko aukerarik izanez gero, asko irabazten du, giza harremanetan batik bat. Ez, ez da berdin bertako hizkuntza jakitea, edo ez.


Nola ikasi duzu euskaraz Puerto Ricon?


Liburuetatik, eta Internet bidez, txateatzen. Eman dezagun: nork edo nork euskaraz bidaltzen zidan mezua, eta nahiz eta nik lau, bost egun behar hura ulertzeko, azkenean dezifratzen nuen eta erantzuten nion. Beti hiztegia ondoan neukala, jakina. Gero, beste zenbait testu lagungarri ere aurkitu nituen. Besteak beste, ingelesez zetorren liburu bat, Beginner’s Basque. Handik ere ikasi dut…

Eta praktikatu?


Puerto Ricoko euskaldun zenbaitekin, baina gutxi gara, ene ustez. “Gara” ez, “dira”, ni ez bainaiz euskalduna. Gutxi dira, hura ez da Txile, ez Argentina, ezta Venezuelako Caracas ere, askoz ere euskaldun gutxiago daude Puerto Ricon. Bazen euskal etxea, elkarte bat, behintzat, Vascos en Puerto Rico izenekoa, baina badira hiru-lau urte oso motel dabilena. Oso ekintza gutxi egiten dituzte, elkartu ere, San Inazio eguna ospatzeko, Gabonetan… Kontua da kideak zahartzen ari direla –haserretuko zaizkit, entzuten badidate–, baina hala da, egia da, eta belaunaldi berririk ez dago: gazteek ez dute interesik. Inoiz edo behin, jan, musika pixka bat entzun, egingo dute. Baina ez hemengo libururik irakurri, ez euskara, ez dantza, ez kirolik… Horrela da, zoritxarrez.


Galtzera egingo du, beraz, hango euskaldunak…


Ene ustez, bai. Baina eztabaidatzeko moduko kontua da. Nik horrela ikusten dut, kanpotik ari banaiz ere. Alabaina, ez hain kanpotik ere, sasoi batean zuzendaritzako kide izan nintzen-eta, bertako idazkari. Han, izan ere, euskal etxeko kide izateko hiru bide dituzu: euskalduna izan, euskaldunen ondokoa, edo interesa behar duzu. Ni, bistan da, hauetakoa naiz: interesa nuen. Euskal etxera iritsi nintzeneko, harremana nuen hemengo euskaldunekin, eta euskaraz ere hasita nengoen. Euskara pixka bat banekienez, oso ondo hartu ninduten euskal etxean.

Gai izango ote zinateke epaiketa euskaraz egiteko?


Ez dut uste… Oraindik ez, behintzat. Baina zertxobait gehiago ikasi eta inori bere eskubideak euskaraz esateko moduan izango nintzateke, hori bai.


Hemen ari den epaile askok baino gehiago dakizu euskaraz.


Ez dakit.

Nik bai.


Uste dut nork bere hizkuntzan epaitua izateko eskubidea duela. Guk, Puerto Ricoko epaileok, espainola ez ezik, ingelesa ere menderatzen dugu. Epaituek behar izatera, interpreteak ditugu eskura. Ingeles interpreteak, espainolekoak, edo dena delako hizkuntzakoak. Baina epaitua ez dadila han, besterik gabe, jarrita egon, ezer ulertzen ez duela. Dena dela, ez naiz ausartzen hemengoa epaitzen. Ezingo nuke hemengo epaileen lana epaitu, nahiz eta iritzia badudan, baina isilik gordeko dut, etika judizialeko eta profesionaleko kanonengatik.


Hemengoaz hitz egiterik ez duzunez, hitz egin dezagun Puerto Ricoz…


Jende jatorra, hangoa, oso irekia. Geografikoki, uhartea paraje zoragarria da, nahiz mendi nahiz itsaso, bertan duzu dena, hurre: oihan tropikala, hondartza zoragarriak, eguraldi gozoa, urte osoan atsegina… Jakina, uhartean bertan, batera jo, bestera jo, aldea dago. San Juan de Puerto Ricoko zenbait lekutara jo eta lehenengo-lehenengo munduan zaudela esango diozu zeure buruari. Aldiz, beste zenbait leku bazterretara jo eta mundu azpigaratuan zarela irudituko zaizu. Hezkuntza bera ere ez da kalitate berekoa uharteko leku guztietan. Hala ere, Bigarren Hezkuntza ondoko graduazio maila handienekoa du Puerto Ricok AEBetan. Titulaziodun asko dago gure herrialdean. Besterik da titulazio horren araberako lana duen jendeak. Han esaten dugunez, “hori hogei peso gehiago dira”. Beste upela bateko ardoa, gutxi gorabehera, hemen esan ohi duzuenez. Jendeak badu ikasteko aukera, besterik da ikasten duen edo ez. Baina aukera, behintzat, badu.


Zertan da Puerto Rico AEBetako gizartearen isla?


Nik neure iritzia eman besterik ezin dut. Izango dira kontra egingo didatenak, seguru. Eman dezagun, AEBetan armak izatea eskubidea da. Bada, Puerto Ricon ere bai, AEBetako Konstituzioa aplikatzen da eta. Beraz, gurean ezin armak galarazi eta, ondorioz, arma asko dago kalean, eta kalean arma asko baldin badago, armek eragindako krimenak ere ez dira gutxi… Dena dela, Puerto Ricon ez da AEBetako eskola eta institutuetan gertatzen diren tiroketarik izan ohi, jainkoari eskerrak! Eta ez dakigula gerta! Puerto Ricon, droga trafikoari lotutako krimena da gehiena. Hortik bai, hortik asko dugu. Izan ere, Puerto Rico AEBetako aduana sistemaren barruan dagoenez, pasabideko merkatua duzu, zubi bat. Droga Hego Amerikatik dator, AEBetara bidean. Puerto Ricon sartzen baldin bada, sartua da AEBetan. Jakina, Puerto Ricon bertan ere hainbat droga geratzen da, eta horrek ere txarkeria franko eragiten du. Filmetan bezala, esango nuke: alegia, droga trafikoa kontrolatzeko borroka pizten da eta hor dabiltza, batzuk eta besteak, elkarri tiroka, elkar hiltzen. Puerto Ricon zenbat hilketa izango dira, bada, urtean? Bederatziehun bat? Horietarik %90 droga trafikoari loturik daude. Ni ez naiz horren kezkatan bizi, ezta lanean ari den oinezkoa ere. Alegia, gu lasai gabiltza kalean. Beraiek dira bata bestea hiltzen dabiltzanak, negozioa kontrolatzeko borrokan, lehian.

Irakurri berri dudanez, etxea etxearen gainean egiten ari dira Puerto Ricon. Erritmo honi jarraiki, hirurogeita hamar urtean uharte-hiria izango omen da…


Borroka handia dago horren inguruan. Batetik, ingurumenzaleak ditugu; bestetik, ekonomia, eraikuntza gure ekonomiaren zutarri baita. Eraikuntzak mugimendu handia eragiten du, enpleguan, eta materialetan. Ekonomia mundu mailako krisiak jo duenean, ezinbestean dator ika-mika: “Eta zer egin behar dugu, eraikuntza gerarazi? Zein eratara garatuko gara? Nola iritsiko gara ozeanoetara?”. Egia da etxe barreiatze handia izan dena. Orain, berriz, beste kontzeptu bat sartu zaigu, walk up, “oinez igo” izenekoa: lau solairuko etxeak, igogailurik gabeak, gazteentzako eginak, lanean hasi berri direnentzat...


Puerto Rico uharte-hiri martxa honetan…


Puerto Ricok errektangulu itxura dauka. Itsasertza du batetik, eta mendia barnealdean. San Juan ingurua beteta dago. Milioi bat biztanle baino gehiago dira metropolian, eta ez dago besterik eraikitzeko leku askorik. Hala ere, goiz batean jaiki eta aurreko muinorik ez dago! Etxe saila jasoa dute haren lekuan. Horrela da, egun batetik bestera! Lizentziak eta beste behar dira horretarako, baina eztabaida hor da beti: batzuen ustez, makalegi ari dira eraikitzen, prozesu burokratiko handia igaro behar delako; beste batzuek, inguruaren alde direnek, diote lizentzia eta kontrol guztiak gorabehera, burokrazia astuna gorabehera, azkenean, eraikitzeko proiektu guztiak onartzen dituztela, baita nola onartu dituzten jakiterik ez dauden proiektuak ere! Etengabeko eztabaida da.

Beste eztabaidagai bat, eta ez txikiena: Puerto Rico Estatu Libre Elkartua da, AEBei lotua...


1952an sortu zen Estatu Libre Elkartua, 1898an estatubatuarrak uhartean sartu ziren eta Puerto Ricoz jabetu ziren. 1951 arte gobernu kolonialak agindu zuen: estatubatuarra zen gobernadorea, edo estatubatuarrek ezarria. Urte hartan onartu zen Estatu Libre Elkartua. Ez daukat garbi hitz egiterik, nire lanak galarazten didalako.


Etika judizialeko eta profesionaleko kanonek galarazten dizute.


Bai, hori da. Dena dela, formula hori dago indarrean. Esango nuke puertorricoar gehienak ez daudela ados formula horrekin, baina ez dira ados jartzen bestelako bide bat bilatzeko garaian. Mugimendu handi bat bada, Puerto Rico AEBetako estatu izan dadin lanean ari dena. Uste dut 1960tik hona hazi egin dela mugimendu hori, %46 bat-edo iritzi horren aldekoak direla esango nuke. Estatu Libre Elkartuaren aldekoak, berriz, jaitsi egin dira, nahiz eta %48 bat izan litezkeen. Eta, hirugarrenik, independentistak ditugu, %4-5 inguru direnak.


Tendentziak garbi ageri dira.


Kontuz nola interpretatzen diren datu horiek, askotan batetik besterako aldaketak gertatzen baitira. Estatu Libre Elkartua izateak aurrekontuetan autonomia izatea esan nahi du, gobernamendu lokala Puerto Ricon bertan izatea. Besterik da nazioarteko harremanei dagokienean, hori AEBek erabakitzen dute. Horixe gertatzen da gerra kasuan: Washingtonek erabakitzen du. Gu, azken finean, AEBetako hiritarrak gara. Armada AEBetakoa da, guk ez dugu hitzik. Gerra denean, armada aktibatzen dute eta kito, han doaz puertorricoarrak ere. Esaterako, hainbat hil dira Irakeko gerran. Kultur independentzia dugu, olinpiar batzorde bereizia… “Bi munduetako onurak”, diote, Estatu Libre Elkartuaren aldekoek. Azkenaldian, hala ere, hori ere aldatzen ari da: joera horren aldekoak soberania handiagoa eskatzekotan dira. Gobernu paraleloa dugu Puerto Ricon, lege federalak ditugu. Washingtoneko kongresuan ere, ordezkari bat dugu, boza bai baina botorik ez duena.
Nortasun agiria
Ricardo Gil Marrero (San Juan de Puerto Rico, 1977). Abokatu ikasketak egina, Lehen instantziako epaile da: prozesu kriminalak zuzendu ohi ditu, akusatuen kontrako frogak ikertzea eta beste; diru kobrantzen gaineko kasu zibilak, genero bortizkeria. Dozena urte dira Euskal Herrira lehenengoz etorri zenetik, ama eta anaia lagun harturik, oporretan eta “Athletic ikustera”. Ordurako, Internet bidezko harremanetan zen Hondarribiko zenbait lagunekin. Harrezkero Euskal Herrian izan ohi da bi-hiru urterik behin Puerto Ricoko epaile euskalduna.
Gintuz-ke-ten
“Aditz laguntzailea, horixe da euskarak duen korapilorik zailena! Eta zenbait iragan... Gintuz-ke-ten… Zer da hori ordea? Nik nahikoa dut afaria eskatzeko lain izanda. Oinarrizko maila dut, ez daukat praktika egiteko aukerarik han. Tira, bai, han dira Aramaioko Lasaga, Errasti… Haiekin euskaraz egin dezaket, edo saiatu, behintzat. Baina gutxitan biltzen gara. Haiek bai euskaldunak! Eta, bestalde, betikoa: haiek ez ezik, beraien andreak ere inguruan badira, akabo, gaztelaniaz egiten dugu! Eta hasten gara gaztelaniaz, eta gaztelaniaz segitzen dugu. Hemen bezala. Hemen ere zer da, bada: lau lagun; hiru euskaldun, bat erdalduna, eta, nola hitz egiten dute? Gaztelaniaz”.
AZKEN HITZA
Hogei peso
Eta zenbat dira epaile euskaldunak gurean? Eta bere burua hemengotzat daukaten epaile ezeuskaldunek euskaraz ikasteko borondaterik ez badute, euskaldun ustez gaizkilea euskaraz epaituko digun epailea zertan ez inportatu Puerto Ricotik? Errazago izango da haren titulazioa balioztatzea, ezen hemen hauetan ari den epaile zorrotza euskaraz ikasten jartzea baino. Horretan, bete-betean dator Puerto Ricokoen arrazoia: “Hori hogei peso gehiago dira!”.

Azkenak
Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian, eta Israelek Gazako bonbardaketak indartuko dituela iragarri du

Gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek. Bideoan argi ikusten bada ere, Tunisiako Gobernuak gezurtatu egin du. Haren arabera, ez da atzerriko erasorik izan.


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Eguneraketa berriak daude