Lehenengo ipurdikoak Tolosan hartu zituzten

  • 1908ko martxoaren 5ekoa da goiko argazkia, Lekunberri inguruan ateratakoa. Norvegiar bat eta bost tolosar ageri dira, baina ez edozein tolosar, eskia praktikatu zuten lehenengo euskaldunak izan ziren. Argazki hau atera zieten egunean jarri zituzten eskiak estreinakoz eta irudi historikoak 100 urte beteko ditu datorren hil hasieran.
Lekunberri inguruan eskiatzen
Lekunberri inguruan eskiatzen"... Cuando el esquí comienza" liburutik
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eskiaren hastapenak bizi izan zituztenetatik ez da inor geratzen, baina bai 50 urte iraun zituen Tolosako (Gipuzkoa) eski klub aitzindarian ibilitakorik. Bere oroitzapenak berreskuratu aurretik, ordea, komeni da historia pixka bat gogora ekartzea. Eskandinavian, elurretan bidea egiteko eski gainean ibiltzea aspalditik ohikoa bazen ere, XIX. mende erdialdean hartu zuen kirol izaera, Sadre Norhein izeneko norvegiarrari esker. Eskia Europan zabaldu zenean, herrialde gehienetan erabilera militarrari lotuta egin zuen, ez ordea Euskal Herrian. Historia bitxia izan zen gurea.

XX. mende hasieran, papergintzan erreferentzia zen Tolosa, eta negozio haren magalean fabrika ugari sortu zen. Hala, Norvegiako Mustad iltze enpresa Europan barna egoitza berriak irekitzen hasi zenean, Espainiako eta Frantziako estatuen artean mugatik gertu zegoen leku industrializatu bat hautatu zuen: Tolosa bera. Eta Mustad fabrikan lan egitera etorritako norvegiarrek gure parajeetan arrotza zen dibertsioa ekarri zuten eurekin.

1908ko urtarrileko elurteekin batera, langile norvegiarrak eskiekin atera ziren kanpora eta euren salto eta trebeziarekin bizilagun tolosarrak zur eta lur utzi zituzten. Askok ez zekiten eskia zer zen ere eta bazekitenek aldizkarietatik baino ez zuten ezagutzen. Herriko elitearen artean segituan lortu zuen arrakasta eta urteko bigarren elurtea aprobetxatuz, Tolosako bi gizonezko estreinako saiotxoa egitera animatu ziren, martxoaren 2an, Aimond Enebok ingeniari norvegiarraren agindupean. Lehenengo txango antolatua, ordea, martxoaren 5ean egin zen, Lekunberrira (Nafarroa), eta Aimond Enebokekin batera Policarpo Elosegi, Jenaro Ruiz Arkaute, Jose Eizagirre, Isaac Lopez Mendizabal –Xabiertxo umeentzako liburu entzutetsuaren egile eta euskaltzale ezaguna– eta Ramon Irazusta tolosarrak abiatu ziren, cuña nola egin, birak nola hartu eta erortzeko modu egokienak ikasteko.

Bistan da gozatu zutela kirol berriarekin, urtebete geroago, 1909an, Ski Club Tolosano elkartea sortu baitzuten. Lehenengo urteak oparoak izan ziren klubarentzat: Lekunberri eta Uitzira txangoak egin zituzten –benetako espedizioak garai hartarako–; harriak eta elurra pilatuz tranpolinak inprobisatu zituzten –saltoa izan da beti norvegiarren espezialitatea–; txapelketak antolatu eta eski lehiaketetan parte hartu zuten emaitza onak lortuz –batez ere norvegiarrei esker, dena esan beharra dago–; eta nazioarteko kongresu bat prestatzea ere egokitu zitzaien. Bitxia da orduko argazkietan trajedun gizonezkoak eta txorkatilarainoko soinekoak daramatzaten emakumezkoak eskiatzen ikustea.

Lehenengo Mundu Guda eta hurrengo urteetan, 30 bazkide inguruko elkartea geldirik egon zen eta urte ilunak izan ziren, harik eta 30eko hamarkadan eski kluba berpiztea lortu zuten arte. Jendearen zaletasuna indarberritu eta txapelketak eta bidaia luzeagoak egiten hasi ziren berriz –Candanchura joateko, adibidez, tren berezia, automotorea, alokatu behar zuten–. Bazkide berriak lortu zituzten, Donostia edo Bilbotik etorriak, eta aterpe modura Candanchu Hotela sortu zuten 1934an. Zorte txarra izan zuten haatik, bi urtera Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin baitzuen, berriro ere klubaren asmoak zapuztuz.

Azurza, arrokak saihestuz

Gerra Zibila ostean, Tolosako eski elkarteak bere jarduna berreskuratu zuenean, Jose Maria Azurza klubeko bazkide egin zen, anaia zaharraren zaletasunari jarraiki. 40ko hamarkada bukaeran idazkari izendatu zuten eta kargu hori mantendu zuen 1963an kluba ofizialki desegin zen arte. Egun, 75 urteko abokatu hau da Ski Club Tolosanotik bizirik geratzen den zuzendaritzako kide bakarra eta oso gogoan du garai hura: “Gaur egun irakasleak eta ikastaroak daude, orduan autodidaktak ginen, Aralarrera igo eta bakoitzak ahal zuen moduan jaisten zuen aldapa, arrokak, harriak, izotza… saihestuz, ez zegoen gaur egungo pista garbirik! Kolpeak hartuz ikasten genuen, eta aldapak igotzea ere gogorra zen, ez baitzegoen teleskirik, ahal zenetan eskiak jantzita igotzen genituen, eta malda oso handia bazen, eskiak bizkarrean hartu eta oinez”.

Materiala ere oso bestelakoa zen: batez ere fondoko eskia egiten zuten eta Euskal Herrian ia ez zen ezagutzen. Arotzak, orduan famatu ziren Attenhofer markako espatulak kopiatuz, lizar egurrezko eskiak prestatzen zituen eta sekulako zeremonia izan ohi zen: egurra doblatu ahal izateko ur irakinetan sartzen zuten, botak neurrira eginak ziren eta loturak botara sopletearekin berotuz akoplatzen ziren; eskiek norberarentzat baino ez zuten balio. Gainera, garai hartako loturak zurrunak ziren, gogorrak, eta erortzean ez ziren gaur egungoen moduan askatzen. “Orain, orduko loturak erabiliz gero hirurogeitik gora haustura egongo lirateke egunero edozein eski estaziotan. Orkatila bihurrituta erortzen bazinen, hezurren bat hausten zenuen zuzenean”, dio Azurzak.

Idazkari ohiaren esanetan, 50eko hamarkadan batez ere Tolosako jendea biltzen zuen klubak, inguruko herrietan ere eski elkarte gehiago sortzen hasi baitziren; Donostiako Club Vasco de Camping ezaguna, esaterako. Oraindik norvegiarren bat geratzen zen, hasierakoen seme-alaba edo bilobaren bat, oso eskiatzaile onak hauek ere. Eta taldean emakume asko zituztela ere azpimarratu du Azurzak. Tolosako elkarteko datuen arabera, Gerra Zibila ondoren 98 gizon eta 47 emakumek osatzen zuten taldea. Hastapenetatik ugari izan ziren emakume eskiatzaileak, eliteari zuzendutako beste hainbat kiroletan gertatu izan den moduan (tenisa kasu).

Teleskia Aralarren

30 bat pertsonentzako Orendaingo autobus zaharra alokatu eta elur bila Baraibarrera egiten zituzten txangoak gogoratzerakoan dirdira egiten dute Azurzaren begiek. Dena den, ateraldiak antolatzeaz gain gauza garrantzitsuak egin zituzten elkartekideek garai hartan: aldizkari espezializatu batek diseinaturiko proiektu batean oinarrituta teleskia muntatu zuten Aralarren. “Campeón markako motor bat lortu genuen, baina tamalgarria zen, ezinezkoa zen martxan jartzea, Igaratzako aterpean zegoen eta izugarrizko hotza egiten zuenez motorrak izotz-puska zirudien”, kontatu du idazkari ohiak. Okerrena ez zen hori izan ordea: “Teleskia aterpea baino beheraxeago muntatzea otu zitzaigun, baina hain justu zonalde hura haizeak astintzen zuen eta elurra eramaten; elurrik gabeko aldapan jarri genuen teleskia! Behin baino ez genuen proba egin eta porrot itzela izan zen”. Hala ere, bigarren saiakera bat ere egin zuten: moto baten motorra lortu eta Urraki goialdean probatu zuten. “Orduan ondo joan zitzaigun, baina 50eko hamarkada hasierako uholdeek motorra, teleskia eta dena eraman zuten!”. Hori bai, Euskal Herriko lehenengo teleskia beraiena izan zela esan daiteke, ezbairik gabe. Urte haietako beste abentura handia Aralarko Basozaintza Etxeranzko Baraibarko errepidea irekitzea izan zen –ikus argazkia–, kamioitzar bati Norvegiatik ekarritako kuña formako pala akoplatuz.

1959an klubaren urrezko ezteiak ospatu nahi izan zituzten, baina ez zuen elur maluta bakar bat ere bota. Halaber, garai hartan Uzturre Mendi Elkartea jaio zen, eskiatzaile asko bertara aldatu ziren eta Ski Club Tolosano aitzindariak bere azken astinduak eman zituen. Ez ordea kideek; Azurzak berak eskiatzen jarraitzen du gaur egun, Candanchun du ekipoa eta fondo asko egina denez orain alpinoa nahiago duela dio. Hiru urrezko arau ditu elurretara ateratzeko: elur ona, eguraldi ona eta jende gutxi.
Ekitaldi bereziak
  • Martxoak 5: Francisco Tuduri Esnal …Cuando el esquí comienza liburuaren egilearen hitzaldia. 20:00etan Tolosako Kasino aretoan.
  • Martxoak 6: Eski modalitate desberdinetan dabiltzanen arteko mahai-ingurua. 20:00etan Tolosako Kasino aretoan.
  • Martxoak 7: Afari omenaldia Lekunberriko Aiestaran hotelean. Joan nahi duenak ondorengo telefono zenbakietara dei dezake: 943 288 642 (Alberto); 670 029 898 (Ane).

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Iruñeko Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


2025-07-02 | Eli Pagola
Erraketistak
Joko ikusgarria, ibilbide sinesgaitza

1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]


Eguneraketa berriak daude