Amorebieta IVgarren Pelotaria


1967ko martxoaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Andoni "Amorebieta IV." pelotariari elkarrizketa
Amorebieta IVgarren Pelotaria
Orain aldi andirik eztala jakin neban, da atsegin andia artu neban benetan, zelan Larruzea'tar Andoni "Amorebieta IV'gna", guretzat beti Andoni, Kirol Ordaritza Errikoak edo Delegación Nacional de Deportes'ek sarigarri domiña, medalla, emoteko baiestua izan dala Madrid'en, da, ori jakiñik alegindu nintzan beraz, Andoni adiskide zintzo ta euzkaltzale jatorraz aurkituten, asteroko ontarako itaun batzuk egiteko asmu onez. Egiz, etzan ain gaitz bera aurkituten sarritan dabillalako Galdakano'n beren saleroste goraberatan. Ikusi gendubanez batera zorionak emon da esan nion: Benetan poztuten naz, Andoni, egin dautzuben berezkun edo distintziñua gaitik; jakiten zengozan zelan emongo datzuben sarigarri domiña ori?
–Jakitun nenguan zelan Bizkai'tik Madrid'era bidalduta eguan nire pelotaritzako edestija baña, enekilan emongo ba-leusten edo ez; alan da ze poztasun andija artu dot jakin dotanian emoten daustela.
–Andoni, lenago esan bear neutzun; zutzaz zerbait idatzi gura neuka ZERUKO ARGIA'n beren irakurleak jakin daien nor eta zetariko pelotaria izan zeran, orretarko itaun batzuk egingo neuskitzuz erantzun nai badozu.
–Bai ta pozik, batez bere euzkerazko izparringi etarako izan ezketiño, –erantzan leustan Zornotza' ko euskera jator goxuan.
–Badakit gaur Zornotza (Amorebieta)'z bat eginda dagon Etxano' kue zarena, ze, ia jayoten ikusi dautzut eta, baña, zeuk nai ba'dozu esan, esango dot zenbat urte daukozun, ikusi daien gure irakurleak ze aro onian egin biar izan dozun pelotatik alde.
–Ba, orain ogei ta arnairu urte jayo ei-nintzan, zeuk ondo ezagutzen dozan Etxano'n, baña badakixu, erri au ta Zornotza (Amorebieta) alkarren tartian dagonzan legez, "Amorebieta IV", izen ordiaz ezagutu nabe nire aita ta osabak legez edo, urren.
Noiz ta non asi zintzan pelotan jokatuten?
–Ia jaio nintzanian; ze umetxutatik Bilbao'ko, Euskaldunan egon nintzan neure gurasuakaz da; baña, benetan jokolari lez Donosti'n jokatu neban Inza II lagundodala, ,"Begoñes VII eta VI anayak'ren aurka amar urtedun nintzala, eta bizibide lez edo profesional Euskalduna'n amazortzi urte neukezanian.
–Urren zein pelota tokitan jokatu dozu
–Toki askotan, geyen Euskalduna'n izan bada be... Donosti'n, Iruña'n, Barzelona, Mexiko ta Madrid' en alde egin arte.
–Badakit gazte zagozala pelota jokatutia itxi biar izan zendubana –orain be gazte zara ta–noz arte jokatu zendun?
–Orain lau urterarte; Madrillen sasoitsu jokatuten nenguala gaxo zatar batek oratu leustan da, itxi egin bear izan neutsan jokatutiai.
Bai, benetan samingarria izan zan pelota-zale guztiontzat, eta, pelota jokuarentzat, zuk ain gazterik pelota itxibearra: Zeintzuk izan dira euski dozuzen areriorik gogorrenak ?
–Goroz eta Begoñes VII.
–Eta zeure aldiko pelotaririkonenak ?
–Esan dodazen biok.
–Eta zergaitik ez zeu, ludiko palazko pelotari onena zarela esaten ba'eban pelotazaliak?
–Ori pelotazaliak esan biarko dabe.
Ogibidez legez jokatutia itxi zendubanik ona jokatu dozu?
–Bai orixe! aztie daukaten guztietan, osasunerako egokila dalako.
–Zelan ikusiten dozu, aldi ontan, palazko pelota?
–Guztiz illun txarto... eztalako jokatuten toki gitxiten baño.
Orain be Madrid, Barzelona ta Mexiko'n jokatuten da pixka bat, ezta?
–Bai baña, uriburu ortako pelotatokietan jokatuten dabenak be, euskotarrak, emenguak dira, angua artian peloteri gitxik urtetan dau, eta, orregaitik dago galdu aruan, emen Euskalerrian eztalako aldi ontan. Palazko pelota kirola, beste pelota era guztiek legez, emen euskotarron artian jokatu bear da, geure-geuria danez bijotzijan daruaguleko, eta, pelotaria urtetako, benetan zalia zalia izan bear dalako. Euskalerri'ko pelotatikietan orain baño gelago jokatuten ezpa-da, laster galdua izango da gure joko garbi ta kementsua.
–Alantxe da Andoni; eztakigu gure abendakuak, gure aurreka euskaldunak sortua bada pelota jokua, baña, dakiguna da geuriak egiña ezpa-da be, geuretzako egiñalakua dala, ta geuria legez aldextu bear dogula. Eta amaitzeko azken itaun bat Andoni: Zuk uste dozu kaltegarri dala kirola ikaskintza ta beste eginkizun sakonatarako ?
–Nik eztakit zelan iñork orretara oldoztu leiken, ze, edozeñek daki, kirola neurriz egin ezketiño, osasungarria dana, batez bere gazarentzat, gorputz senduagua ta lerdenagua asiten dabelako, eta, badakizu esaeria "gorputz zindua, arime garbia". Niretzako beintzat, kirola ezta izan eragozpena beste edozein eginkizun betetako.
Ni be orretan nago Andoni, ta orretara esango dot neure irakurliai.
BASA-JAUN
Amorebieta IV y Goroz
11

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazAMOREBIETA1
EgileezBASAJAUN1Kirola

Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude