Bidea begiekin egiten denetik

  • Oinez ezagutzen da hiri bat ongien. Oinez eta galtzeko beldurrik gabe. Kale kantoira iristeke buelta hartzen duenak nekez egingo du aurrejuzkuez harago. Ihesi doanak, ordea, ez dauka aurreiritzirik, bost axola zaio Baiona Ttipia ala Baiona Handia, Errobi ala Aturri, Zup-en ala Marrak-en egon… Ihesi doanak badaki ibilikoa idiliko bihurtzen, badaki begiekin egiten dela bidea.
Baionako Herriko Etxea
Gaizka Iroz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Begientzako egin du bidea Baionak. Lekutan daude 80ko hamarkadako etxebizitza hilak, pikutan parke utziak, detaile ñimiñoena lerrokatu du denborak. Restaurazioa deitzen diote batzuek, modernismoa besteek, baina apenas geratzen den molde berrira apaindu gabeko etxerik, apenas begiak mintzeko moduko parajerik. “Kaleak museo eta museoak kale” arbuiatzen dute karrika-giroaren nostalgikoek.

Alabaina, aski da udaletxeko plazatik bi pausotara dagoen merkatura sartzea Baiona herri bizi dela ohartzeko. Negozio herria. Ez da kasualitatez inguru zabaleko erreferente ekonomikoa. Ez ziren alferrik geratu juduak behinola. Ordutik da sonatua Baionako txokolatea. Horregatik etortzen da espreski jendea merkatutik Baiona Handirako harbide batean dagoen Casenave-enean txokolate bat hartzera. Katedral oro da ederragoa eztarria gozatuta.

Katedrala da hiriaren ikur nagusietako bat. XIII.mendean eraikia aitzinako katedrala erromanikoaren oinarrietan, frantsesen estilo gotikoaren zabalkundean garrantzitsua izan da oso, Santiago bideko ezinbesteko geldialdia izaki. Baionako puntu gehienetatik ageri, hiriaren bihotza jotzen dute askok. Urteak joan urteak etorri beti taupa eta taupa, iragana erakutsiz baina etorkizuna atzean utziz.

Museoetatik Baiona Ttipira

Antzekoa da Baionako beste bi museo handi eta ezagunenen asmoa. Nola egin aurrera atzera begiratuta? Erantzunik ezak hamalau urteko itxiera ekarri dio Euskal Museoari, ateak indarberrituta zabaldu dituen arren. Frantziar estatuko museo etnografiko zaharrena Argialde izeneko patio baten inguruan errotzen da, eta, euskal jokoen, jantzien, ohituren, erlijioaren, zein herrikoitasunaren inguruko kolekzio eta erakusketek ematen diote izenari izana.

Bonnat museoak ere izanari zor dio izena. III. Errepublikako lehendakarien portretista ofiziala zen Leon Bonnat Baionako semea. Bere obrek fama baino diru gehiago eman zioten arren, 400 pintura, 1800 marrazki, eta 600 eskulturako kolekzioa osatu zuen handik eta hemendik, herriari egindako emaitza propio eraikitako museoarekin eskertu ziotelarik. Esker oneko museoa, beraz. Esker onekoa Bonnatekiko, eta esker onekoa museo bizi eta aldakorrak atsegin dituztenekiko.

Bonnat museotik irtenda sartu gara Baiona Ttipian. San Andres plazaren eta ibaiaren artean preso, alde zahar bat baino gehiago dela somatzen zaie espaloiei. Istorioz istorio pertsonek sortutako historia dario Baionako auzo famatu eta euskaldunenari. Gaueko ibilerengatik ezagutzen dute gehienek, denborak ezabatu ez dituen muralengatik besteek. Hotzikara bat sentitzen duzu Monbar-en aurretik pasatzean, gauzak ez direla askorik aldatu frogatzen dizu kalean behera datorren manifestazioak. Ordutik hona, ostegunero-ostegunero ospatuko zen pilota jaialdia San Andres trinkete berezian. Hiletak hileta eta gose grebak gose greba, lehengo tokian dago San Andres eliza. Hitzek ez dute gezurrik esaten. Itxura da itxuraldaketek aldatzen duten bakarra.

Eliza pareko gaztelua da erabat itxuraldatuta dagoena. 1460an eraikia, justu Ehun Urteko Gerraren ostean, erregeak baionarrenganako zeukan mesfidantza islatzen du. Ez da ahaztu behar orduantxe itzuli zela Frantziar estatura Baiona, ingelesen menpeko hiru menderen ondoren. Turista ingelesak dira egun harresietan barna paseoan doazenak.

Udalaren etxea baino gehiago

Turista ingelesak gaztelu berrian utzi, Baiona Ttipia zeharkatu, eta Herriko Etxeko plazara arribatu gara. Gutxi izango dira udaletxea, ostatu sonatu bi, eta herriko antzoki nagusia eraikin berean aterpetzen dituzten herriak. Gutxi plaza hori ikusi, eta festen zabaltze ekitaldian izaten den jende itsasoa irudikatuko dutenak. Antipodetan baitira eguneroko Baiona eta festetakoa. Nahikoa da Leon erregeak hiriko gakoak balkoitik behera botatzea gehiegikerien zerraila irekitzeko. Iruñeako San Ferminen kopia txar bat izango da batzuentzat, galdu ezinezko urteko hitzordua beste askorentzat, baina bistan da bere jaiak Pariseko metroan promozionatzen dituenak esku artean ezohiko harribitxi bat daukala sinisten duela. Zer harribitxi mota da, ordea, segurtasunari bere aurrekontuaren %70a eskaintzen diona?

Pena da. Baionak badakielako festa egiten. Badaki kalera irten eta bertan ikusten duenarekin pizten, pozten. Ikusi besterik ez dago, urtero-urtero, ekainaren 21ean Musikaren Egunaren karietara sortzen den gau magikoa. Hiriaren bazter guztiak janzten dira musikaz, kantuz eta dantzaz. Kultura arnasten da estilo eta jatorri ezberdinen bilgune izan nahi duen eszenan. Hiri kulturala baita Baiona. Kultura elitistaren zaleegia agian, baina ezin aipatu gabe utzi antzerki programazio aberatsak edo jazzaldia bezalako apustuek hiriari ematen dioten xarma.

Alta, Baionan bada zezenketa eta adierazpen artistikoei gailentzen zaien kultura bat: errugbiaren kultura. Biarritztarren etsai amorratu, bereziak dira partida egunak Baionan. Ez du inork galdu nahi bere taldearen garaipena. Kaleko marmarioak, ostatuetako apainketa zuri-urdinak, txarangen “pakito txokolatero”-ak… Ez ditu klubak 103 urte alferrik bete. Profesionalizatzeko pausoa kontrako eztarritik joan bazitzaion ere, goren mailan dabil berriro, sekula bizkarrik eman ez dion herriaren loriarako.

Udaletxeko plazatik merkatura itzuli gara berriro. Badakigu, ez garela bazter auzoetan ibili. Badakigu, San Espiritu bezalako auzoek merezi dutela aipamena. Aipamen soil bat, tren geltokia bertan dagoela esateko besterik ez bada ere. Baina ez, tripa-zorrien martxan egin dugu ogi-bidea. Urdaiazpikoa geneukan merkatuan zain. Baionako urdaiazpikoa.

Baionako portutik komertzializatzen zelako hartu zuen “Baionako urdaiazpiko” izena, gustu justua Aturri inguruko klimari zor badio ere. Zorrak gorabehera, produktu zaindu eta labelduna da 1998ko urriaren 7tik. Pentsa, urteroko feria ospetsuaz gain museoa ere jarri diote. Hori bai, ez pentsa urdaiazpiko txarra delako bukatzen duenik museoan. Nahikoa da behin probatzea kale batzuei falta zaien gatza non galdu den ohartzeko. Nahikoa, jakiek hiri baten izenaren zabalkundean duten eraginaz ohartzeko.

“Nahikoa, kito” izan da jaten hasi eta esan duguna. Esan genezakeen Pirinioen oinetan dagoen 44.300 biztanleko hiria dela Baiona. Esan genezakeen Angelu eta Biarritzekin batera BAB hirigune jendetsua osatzen duela. Esan genezakeen hiri txikitik baino gehiago duela herri handitik. Esan genezakeen Aturri eta Errobiren itsasoratzearen testigu den portua polo ekonomiko-industrial garrantzitsua dela. Baina zergatik? Erreportaje bat irakurrita hiri bat ezagutu nahi duenak kale kantoira iristeke buelta hartzen duenak baino aurreiritzi gehiago dauka. Eta hiriak, oinez ezagutzen dira ongien. Oinez, eta galtzeko beldurrik gabe.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude