"Hardcore eszenan sentitzen gara erosoen, nahiz eta multzo horren barruan talde nahiko berezia garen"


2007ko irailaren 23an

Zer zarete bigunegiak eta mestizoegiak crust, grind eta hardcore zaleentzako, eta aldi berean gordinegiak rock-and-roll zaleendako?


Ez diogu arreta gehiegirik jartzen horri. Gehienok Mogambo aretoan eta hardcore munduan gabiltza, eta hardcore aldera egiten dugu tira. Hardcore eszenan sentitzen gara erosoen, nahiz eta multzo horren barruan talde nahiko berezia garen.

Zer dauka Trigger Travisek beste taldeek ez daukatena?


Taldekideok musika oso desberdina entzuten dugu eta azkenean guztion gustukoa den musika egitea lortu dugu. Taldeak duen onena da gauza ezberdin edo arraroak egiteko dugun askatasuna. Ez gara erritmo karratuetara mugatzen eta egitura korapilatsuak egiten ditugu. Aurretik egina dagoen zer edo zer kopiatu behar ez izateak asko laguntzen dio taldeari.

Aspaldi ez nuen entzuten halako ahots amorratuarekin abesten, Margak egin ohi duen moduan. Horrek izaera handia eman dio emaitzari, ezta?


Baietz uste dugu. Margaren ahotsak hardcore alorrean ohikoa ez den ukitua ematen dio taldeari; bere ahotsa ez da ezkutuan geratzen musikaren atzean.

Nondik dator Trigger Travis izena?


Taldeari izena jartzea sekulako tragedia izan zen; ez zegoen guztiok ados jartzeko modurik. Behin ilunpetan argitzen zen panpina puzgarri bat ikusi genuen izen horrekin; eta hori aukeratu genuen.

Diskoari The Zoo izena jarri diozue… Gizakion zoo-a irudikatu nahi?


Zoo-aren ideia gugatik hartu genuen gehienbat. Taldekide bakoitza mundu eta musika ezberdin batetik datorrelako. Kalean gauza bera ikus daiteke: mundu ezberdinetako pertsonak daude, bakoitza ahal duena egiten.

Kontzertuen erdiak atzerrian eskaini dituzue...


Maiatzean estreinatu ginen zuzenean. Euskal Herrian bost kontzertu egin ditugu. Eta udan Europatik bira egin genuen. Horren aukera izan dugu Mogambon atzerriko talde asko ezagutzeagatik.

Azkenak
Eskola inguruetako kutsadura maila neurtu dute, eta emaitzak oso kezkagarriak dira

Euskal Herrian 28 ikastetxe-ingurune aztertu dituzte: 28ek Osasunaren Mundu Erakundeak segurutzat duen kutsadura maila baino kutsadura handiagoa dute eta %75ak ez du lortzen Europako Batzordeak berak onargarritzat duen kutsadura maila. Maiatzaren 10ean kalera aterako dira... [+]


2024-05-08 | Hik Hasi
Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpena

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2024ko Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpen prentsaurrekoa egin du astearte goizean. Bertan parte hartu dute EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano Beñat Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel... [+]


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den bosgarren presoa... [+]


Eguneraketa berriak daude