Pentsioen negozioa

  • Gizarte Segurantza publikoa bideraezina dela eta urte gutxi barru porrota ezagutuko duela baieztatu du David Taguasek, Zapatero presidentearen aholkulari ekonomiko berriak. Iritzi hori sostengatzeko bi arrazoi nagusi eman ditu: bizitza itxaropenaren igoera, eta hazkunde-tasaren apaltasunak etorkizunean lekarkeen kotizatzaile kopuruaren jaitsiera. Iragarpen hauek errepikatu dira noizbehinka 70eko hamarkadatik hona. 90eko hamarkadan Toledoko Itunak sinatu aurretik, banketxe handi baten bulego ekonomikotik egindako iragarpenaren arabera, Gizarte Segurantzaren sistemaren defizitak beronen porrota ekarriko omen zuen hamar urteren buruan. Hamabost urte eta gero Espainiako Estatuaren Gizarte Segurantzaren sistemak inoizko superabit handiena du egun. Azter dezagun proiekzio katastrofista hauek oinarri analitiko sendorik ote duten.
Mikel Zurbano
Dani Blanco
Pentsio publikoen banaketa ereduaren sistema langileek ordaintzen duten kotizazio sozialen bidez finantzatzen da eta ez da aurrekontu publikoa erabiltzen horretarako. Beraz, Estatuko Gizarte Segurantza publikoaren diseinuan autofinantzazioaren hastapen murrizkorra hartzen da aintzat. Sistemaren finantza orekaren printzipio hau hauts liteke sarrerak gutxitu edota gastuak sobera handituko balira eta horrek sistema publikoaren bideraezintasuna ekarriko luke, pribatizazioaren aldekoek diotenez.

Hauen arabera gastuen igoera emango da bizitza itxaropena luzatzearekin kotizazio urteak eta kotizazio bolumena handituko direlako. Horregatik beren ondorioetan jubilaziorako adina atzeratzea proposatzen dute, nahiz neurri hori ez den Europako Batasuneko herrialde bakar batean hartu orain arte. Gastua apaltzeko beste irizpide bat pentsioaren bolumena kalkulatzeko oinarria eta kotizazio urteak luzatzea da, honela kotizazio bolumen berdinagatik gutxiago jasoko luke pentsiodunak.

Finantza orekaren haustura batez ere sarreren murrizketaren ondorioz gauzatuko dela berraipatzen dute sistema publikoa suntsitzearen aldekoek. Hori iragartzen dute kotizatzaileen kopuruaren jaitsiera emango delakoan. Iritzi hau aurreiritzi oker baten gainean eraikita dago: jaiotza-tasaren jaitsierak langile kotizatzaileen kopurua murriztuko duelakoan. Haatik, azken urteetan egiaztatu den moduan, populazio aktiboa eta enpleguaren kopurua bide desberdinetatik gehi daiteke.

Bide bat populazio aktiboaren ehunekoa handitzea da, biztanlegoaren hazkundea kontuan hartzeke. Batik bat emakumearen aktibitate-tasa historikoki apala den herrietan jorratu ahal da ildo hau, horixe izanik Espainiako Estatuko egoera. Bertan azken sasoian emakumeen parte-hartzea populazio aktiboan igo den arren, emakumeen aktibitate-tasa Suedian dagoenaren parera igoko balitz beste hiru milioi langile eta kotizatzaile gehiago leudeke. Bigarren lerroa da populazio aktiboa handitzea etorkinak erakarriz. Etorkinen etorrera garrantzitsua erabakiorra da Gizarte Segurantzak egun duen superabita gauzatzeko. Eta aukera horren emaitza positiboak etorkizun hurbilean ere jaso daitezke etorkinekiko ate irekien politika aplikatuz gero.

Pentsio publikoen arloko iragarpen ilun hauek funts handirik gabekoak izan arren, presio mediatikoari esker gizarteratuz doa pixkanaka, pentsio publikoen ordez kapitalizazio indibidualaren aldeko aukera pribatua ezinbestekotzat aurkeztuz. Finean, AEBetan bezala, bertako finantza-erakundeak aspaldian jabetu dira negozio-eremu esanguratsua eskuratu ahal dutela pentsio-fondo pribatuak orokortzearekin. Horregatik, orain arteko iragarpenen atzean negozio horretan interesa duten aseguru etxe eta banketxeetako aztergileak egon ohi dira.

Oso esanguratsua da Taguas jaunak orain arte BBVA banketxeko ikasketa-zerbitzuko zuzendariordearen postua bete izana. Gauzak honela datorren urteko legegintzaldi berrian pentsio sistema publikoaren berme gabezia nabarmena izango da popularrak zein sozialistak izan gobernua osatzen dutenak. Erronka hau aukera aparta litzateke Gizarte Segurantzaren euskal sistemari buruz buru heltzeko.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude