Fertxu Izquierdok irabazi du euskarazko literatur egitasmoentzako Iruñea Hiria beka. Izquierdok 9.400 euroko beka jasoko du Mendeko liskarra eleberri beltza idazteko. Liburua amaitutakoan Iruñeko Udalak argitaratuko du.
Karlos Linazasororen Diotenez narrazio laburrez osatutako liburua eta Aitziber Etxeberriaren 31 baioneta nobela kaleratu ditu Erein argitaletxeak. Diotenez liburuarekin Erein Euskadiko Kutxa saria irabazi du Linazasorok. Etxeberriak, bestalde, Donostia Opera Prima saria jaso du 31 baioneta lanari esker. Bestalde, Beñat Sarasola donostiarrak Kaxa huts bat liburua plazaratu du Susa argitaletxearekin. Sarasolak 48 poema bildu ditu lan horretan. Azala Xabier Gantzarainek diseinatu du.
Sexty Sexers taldeak rock ukituko hamar kanta bildu ditu Urkamendi blues (Gaztelupeko hotsak) disko berrian. Berako boskoteak maiatzaren 3an aurkeztuko du bere bigarren lana, Bilboko Kafe Antzokian. Bestalde, 28.000 puñaladas diskoa kaleratu zuenetik bi urte pasa direnean, Marea taldeak bosgarren diskoa plazaratu du DRO East West diskoetxearekin. Las aceras están llenas de piojos du izena nafarren lan berriak. Donostian aurkeztuko dute, hilaren 11n.
Koldobika Jauregi eskultoreak Irakeko inbasioa oinarri hartuta egin zuen Setioa I obra Bilboko Guggenheim museoan egongo da ikusgai ekainaren 3a arte. Jauregik, Guggenheim museoaren 10. urteurrenaren harira abian jarritako Laborategiak egitasmoaren baitan egin du artelan hori. Artisten lan egiteko modua islatzea du helburu ekimen horrek; hala artista alkizarrak Setioa I obra sortzeko egindako marrazkiak eta eskultura txikiak ere jaso ditu erakusketak.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]