Herri kirolariak al gara?

  • Euskal herritarren artean kirola egiteko ohitura nabarmen igo da azken urteotan. Herritarren erdiek baino gehiagok egiten dute kirola gaur egun. Orain dela hamabost urte, berriz, %70ak ez zuen jarduera fisikorik egiten. Hala ere, gero eta kirol gehiago egin arren, benetan herri kirolaria al gara? Ala egoneko bizimodua da nagusi oraindik ere? Iñaki Arratibel kirol medikuak eta Iratxe Aranburu atletak lagundu digute galdera hauei erantzuten.
Iratxe Aranburu eta Andoni Arratibel
Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herriko bidegorrietan ohiko bihurtu da herritarrak bizikletan edo lasterka ikustea. Gorputzeko giharrak lantzera gimnasioetara joaten den herritarren kopuruak ere gora egin du. Pilates, aerobic edo spinning bezalako jarduerak herritarren artean zabaldu dira. Ez dago zalantzarik, gero eta jende gehiagok egiten du kirola gurean. Tolosako (Gipuzkoa) kirol instalakuntzetan, esate baterako, 7.500 bazkide dituzte gaur egun, inoizko daturik onenak. Iñaki Arratibel kirol medikua –hainbat futbol, eskubaloi, txirrindularitza eta traineru taldetako mediku izandakoa eta kirolarien artean oso ezaguna– kirol instalakuntza horietako arduradunetako bat da, eta kirolari buruzko gogoeta hauxe egin digu: “Egia da kirol jarduerak azken urteetan gora egin duela, baina herri kirolaria izateko oraindik ere bide luzea falta zaigu”. Iritzi berekoa da Iratxe Aranburu Zarauzko (Gipuzkoa) atleta –txapelketa ofizialetan ibili ohi den korrikalaria eta Euskadiko Selekzioan parte hartu izan duena–: “Kirol jarduerak gora egin du, baina gurea oso gizarte sedentarioa da. Kirolariak garela esatea gustatzen zaigu eta kirol jantzi ahalik eta dotoreena erostea, baina niretzat astean bitan palan jokatzeko elkartzea ez da kirolaria izatea. Ez dut uste gurea herri kirolaria denik”.
 
Biek ala biek kirolarien kopuruari baino, nolakotasunari ematen diote garrantzia. “Jendeak kirola egiteko kontzientzia bereganatu du, baina kirolerako kultura falta zaio. Hala, egia da kirol gehiago egiten dugula, baina ondo egiten al dugu? Jende askok inolako plangintzarik gabe egiten du kirola, espezialista batekin kontsultatu gabe. Jarduera horrek on baino kalte gehiago egin diezaioke”, azpimarratu digu Arratibelek. Iratxe Aranburuk askotan antzeman du bere inguruan jendeak kirola egiteari buruz duen ezjakintasuna: “Korrika hasi nahi duen jendeak askotan galdetu dit nire entrenamenduei buruz: nola eta noiz entrenatzen dudan. Eurek ere gauza bera egin nahi dute, baina ez dira konturatzen pertsona bakoitzak bere plangintza pertsonala behar duela, pertsona bakoitzaren ezaugarriei eta unean uneko egoerari egokitutako plangintza. Pertsona guztiek ezin dugu kirolean berdin jardun, kaltegarri ere gerta liteke saioen desegokitasunak maila bat gainditzen duenean”.
 
Gure gizartean ikusten duten beste gaitz bat kirola lehiaketarekin lotzea da. Arratibelen esanetan, “Behobia-Donostia edo Quebrantahuesos bezalako lasterketen atarian jende askok jotzen du nire kontsultara proba hauek prestatzen laguntzeko. Ahalik eta emaitza onenak lortu nahi dituzte eta kirola lehiaketarekin lotzen dute. Behin lasterketa amaituta, ordea, ez diote bere kirol jarduerari eusten. Behobia-Donostia lasterketaren ondoren kalean ikusten den korrikalari kopuruak nabarmen egiten du behera. Nik uste urte guztian zehar eutsi behar zaiola kirol jarduerari, eta ez dela lehiaketarekin bakarrik lotu behar”.

Erakundeen erantzukizuna

Herrialde bateko herritarren artean kirola bultzatu eta zabaltzeko behar-beharrezkoa da erakundeen inplikazioa. Erakundeek kirola egitearen onurak jakinarazi eta kirola egiteko erraztasunak eman behar dizkiote gizarteari. Arratibelen esanetan, Euskal Herrian ez da horrelakorik gertatzen: “Politikariek kirola babesten dutela esaten dute euren diskurtsoetan, baina gero ez dute kirolaren praktika bultzatzen eta ez dute kirola egiteko batere erraztasunik eskaintzen”. Aranburuk ere ez du egoera oso baikor ikusten: “Gaur egungo egoneko bizimoduak obesitatea eta hemendik eratorritako beste hainbat gaixotasun eragin ditu (kardiobaskularrak, metabolikoak, psikologikoak…). Instituzio eta erakundeek gai honetan esku hartu beharra daukate, gizarte geroz eta gaixoagoa izan nahi ez badugu behintzat. Herritarrei kirol praktikarako aukerak handitu eta horretarako bideak erraztea litzateke urrezko esku-hartzea. Eta ez dadila ulertu honetan guztian udaletako Kirol zerbitzuek baino ez dutela parte hartu behar. Sinergiak aprobetxatu behar dira eta Osakidetzak edota azpiegituretan ardura duten udaletako Hirigintza sailek ere gizarte aktibo eta osasuntsuago baten aldeko ekimenetan indarra jarri beharko lukete”.

Onura fisiko eta psikologikoak

Adituen ustez, kirola egiteak fisikoki eta psikologikoki dituen onurak zenbatezinak dira. Munduan barrena hainbat ikerketa egin dituzte eta ondorio bertsuetara iritsi dira guztiak: kirola egiten duten pertsonek fisikoki arazo gutxiago dituzte eta psikologikoki indartsuagoak dira. Arratibel medikuaren esanetan, “kirolak bizitza errazagoa egiten lagun dezake, eta kirola egiten duten pertsona edadetuak dira horren adibide. Adinekoek hainbat arazo fisiko izan ohi dituzte euren eguneroko bizitzan: erosketako poltsak kargatzeko indarrik ez, makurtzeko malgutasunik ez… Horren aurrean kirola edo jarduera fisikoa oso ona da, kirolari esker errazago gainditzen dituztelako arazo hauek, eta hori nabarmen ikusten da guk martxan jartzen ditugun kirol programetan”.
 
Kirolaren onurak aipatzen hasita, Aranburuk zerrenda luzea aipatu digu: “Kirol-lehiaketaren praktikak lagundu dit nire burua ezagutu eta mugak finkatzen, eguneroko jardunean saiatua izan eta urrutiko helburuak pittinka-pittinka lortzeko uneoro ahalegintzen, bakarlanaren zama gainditu eta nire barne indarrean sinesten, porrotak onartzen...”. Ez dago argi herri kirolaria garen ala ez, baina dudarik gabe, kirola egiteak denoi egiten digu mesede.

ASTEKARIA
2007ko apirilaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


B hepatitisaren kontrako txertoaren garrantzia azpimarratu du NOPLOIk

2023tik 2024ra erregistratutako kasuak aztertu ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Arreta berezia jartzen dute haurtzaroan, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta errazagoa delako hepatitisa kronifikatzea.


Eguneraketa berriak daude