Hau altxorra, geure geurea!

Aitor Bayo / ARGIA CC BY-SA

2025eko uztailaren 04an - 07:37
Azken eguneraketa: 12:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta emanda, eta zure begirada eta irribarre goxoa. Leihotik Tolosa hiribideko ezkiak, trafikoa eta jendea. Pittin bat haratago Jakinen eta Jakin Taldekoon garai hartako etxea.

Lehen agur hitzak esan eta, hitz egiten jarraitu ahala, Itoizko Solidarioen aldeko solidarioek jasotzen duten, zuk jaso berri duzun, gutuna ireki duzu. Hori aipatzen hasi eta…

-Tirrin-tirrin.

Hara, telefonoa!

Maite da. Gabriele Maite. Zure laguna, andra-laguna. Zure hainbat liburutako eskaintzatan ageri den izena. Alemanez hitz egin duzue, gero deituko omen diozu.

Ez naiz akordatzen zertaz jardun ginen jarraian.

Baina ondoren bai, hori gogoan dut.

Zure lanak euskarazkoak izan, herri zapaldu batekin konprometituak, jende xumearen giza kondizioaz arduratuak, jendearentzat idatziak. Inongo akademia kolonial, neoliberal, sasineutral eta aldizkari brilodunak lotsagorritzeko moduko ispiluak

Zure lanei buruz hasi ginen hitz egiten. Justu unibertsitate barruko norbere lanen aurkezte eta puntuazio garaia nonbait, orduko sistema estatal unibertsitarioaren parametroetan, eta hala, vascoan ere, EHU/UPV-n eta enparauetan, zure lanek orrialde gutxi batzuetako ingelesezko edozein artikulu baino puntu gutxiago ematen zutela eta…

Horixe da zure lanari egiten zitzaion eta egiten zaion aitortza akademia arrotzaren barrunbeetan, itxurakeriak itxurakeri. Horixe da herri honetako pentsalari gorenetako baten lanei opa zaien lekua, eta zure bide bera hartu nahi dutenei, egon badaudelako, gehiengoa izan ez arren. Joxe Azurmendi Katedra eta antzeko ahalegin, irakasle, ikasle eta konplize saiatu batzuk salbu, gaur, ez da ia ezer aldatu, berdin ez bada, berdintsu edo okerrago jarraitzen du guztiak, ia guztiak. Epelak eta bi esan beharko genituzke.

Zenbaitentzat, izan ere, zure lanak ez omen “behar besteko akademikoak”, “behar besteko neutralak”, “inongo aldizkari brilodun atzerritarretan argitaratuak, ez eta argitaratzekoak”.

Izan ere, zure lanak euskarazkoak izan, herri zapaldu batekin konprometituak, jende xumearen giza kondizioaz arduratuak, jendearentzat idatziak. Inongo akademia kolonial, neoliberal, sasineutral eta aldizkari brilodunak lotsagorritzeko moduko ispiluak.

Hizkuntzaren hautuaz hitz egiteko tartea ere hartu genuen Ibaetako goiz hartan, hizkuntzaren hautua gure kasuan zenbaterainoko substantziala denaz, eta zergatik idazten zenuen euskaraz eta zergatik ez zenuen nahi zure lanak ondoren, erdaretara itzultzeaz. Hori hala adierazten zenuen, ez behin eta ez bitan. Zure lanak euskaraz idazteaz gain erdaretara itzultzerik ez zenituen nahi. Gaurko kultur joeraren antipodetan.

“Nire obra ia dena euskaraz dago. Zergatik? Erabaki pertsonala da. Baina holako erabakiak hartu eta bai gero eutsi, lagunartean egiten da”, diozu zure testu batean.

Beste elkarrizketa batean berriz, beste hau, “Zertzat daukazu zure burua?” galdetu eta: “Euskararen langiletzat. Puntu. Beste ezer ez. Ez naiz literatoa, ez naiz filosofoa”.

2013an zenion: “Une honetan ezinbestekoa da euskaldunok geurea eta geurea bakarrik izango den mundu espiritual bat sortzea"

2013an zenion: “Une honetan ezinbestekoa da euskaldunok geurea eta geurea bakarrik izango den mundu espiritual bat sortzea: geure kontuekin, geure mitoekin, geure pentsamenduaren azterketarekin, filosofiako geure mitoekin… Geure eta geure esklusiboa den barne mundu bat sortu. Nik uste dut oso inportantea dela. Eta hori ez diogu inori ematen. Ez ezkutatu nahi dugulako, baizik hori sendo barruan eduki arte ez dugulako geure burua osatuta izango. Barrutik puskatuta gaudenok, hori eduki behar dugu”.

Zure lanak geure-geurea izango den mundu baten alde egindako hautua dira, gure mundua, euskaldunon unibertsoa aberasteko eta sendotzeko egindakoak. Euskaraz eta euskaratik sortu eta elikatutako unibertsoa, unibertso propioa, gero eta ahulago eta higatuagoa dagoen hori.

Eta hala, oinordetzan, herri ondare gisa, altxor bat utzi diguzu, geure geurea. Euskaldun guztiona. Itzela! A zer altxorra!

Zure lanera gerturatu nahi duenak euskarara eta euskaldunon mundura gerturatu beharko du. Eta ez alderantziz. Zortekoak gu!

Unamunok Kierkegaard irakurtzeko daniera ikasi bazuen, eta egungo belaunaldi gazteek japoniera ikasten badute manga irakurtzeko, zergatik ez du bada, norbaitek euskara (edo euskara gehiago) ikasiko zu irakurtzeko?

Zure lanak irakurri eta zure lanez hitz egin, eztabaidatu, pentsatu nahi duenak euskara eta euskal herria elikatu beste erremediorik ez du

Arrazoi bat gehiago erein duzu euskararen aldeko argudiaketan, euskaldunon mundura sartzeko edota bertan geratzeko aldeko arrazoiketan. Biba zu!

Etorri nahi duenarentzat hemen gaude, etorri nahi duenarentzat hemen dago zure lana euskaraz. Zutaz dihardugun segundo, minutu, ordu eta egun guztietan euskara eta euskaldunon mundua aberasten, janzten, osatzen, berritzen ari gara.

Zure lanak irakurri eta zure lanez hitz egin, eztabaidatu, pentsatu nahi duenak euskara eta euskal herria elikatu beste erremediorik ez du. Aupa zu!

Maite, Gabriele Maite, lerro hauek inoiz iritsiko zaizkizun esperantza handirik gabe, eskerrik asko Joxeri bere ibilbidean emandako laguntzagatik. Joxeren hitzetan, “zuk bakarrik omen dakizu, egin zituen lanek eta egin ez zituenek, zenbat lan eman zizuten zuri ere”. Joxeri lagunduz guri lagundu diguzu. Eskerrik asko!

Berdin etxeko eta lagunoi, Joxeri emandako urte luzeetako babesagatik, gu babestu gaituzue.

"Mito pixka bat –libertatez–, utopia apal bat, eta mundua gure aurrean zabalik". Hau altxorra, geure geurea!

“Berrogeita hamar urtetik gora daramat idazten, eta atzera begiratzen badiot nirea omen den obra horri, egiaz autore asko dauzkala ikusten dut. Milesker lagun eta laguntzaile guztioi”, utzi du esanda eta idatzita berak.

Zer esan, azken txanpa zail honetan Joxe zaindu duzuenoi. Joxe zainduz, gure herria eta gu zaindu gaituzue.

Azurmendi gutasunaren parte baita, gure oroipena eta itxaropena. Edukiz husten utziko ez dugun sinboloa hemendik eta aurrera.

Zuri Goethek bezala, zuk guri, Joxe, orain inoiz baino sarkorrago, "belarrira, mundutxo honen gozagai eztienak oroipena eta itxaropena direla esaten diguzu beti eta berriro. Ez dosi handietan. Mito pixka bat –libertatez–, utopia apal bat, eta mundua gure aurrean zabalik".

Hau altxorra, geure geurea!

 

*Alaitz Aizpuru Joaristi Joxe Azurmendiren lanaren eta pentsamenduaren ikertzailea da


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-16 | Iker Barandiaran
Benetako apokalipsiaren ateetan

Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025

--------------------------------------------------------------

Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


Eguneraketa berriak daude