Euskara, eta hogei hizkuntza gehiago

  • “Garenak gara”, hori da behin eta berriz Altsasuko (Nafarroa) Kima Euskara Taldeko kideek esan digutena. Eurak ahalik eta gehien egiten ari dira Altsasun euskara ezagutarazteko eta zabaltzeko, baina gutxi dira eta euren baliabideak mugatuak.

    Altsasuko euskarak bizi duen egoeraz jardun aurretik, herria eta inguruak azaltzeak lekua eta bertako egoera ulertzen lagunduko digu. 1984ko urtarrilaren 31n Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen mankomunitatea sortzeko. Gaur egun, honako herri hauek dira Sakanako Mankomunitatea osatzen dutenak: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun. Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. 305,5 km koadro ditu eta ia 20.000 biztanle bizi dira, horietako %37 euskaldunak –2001eko erroldako datuen arabera–.
Haurrak parkean
Hiztunen artean haurrak baldin badaude euskararen erabilera %50 igotzen da
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Egoera politikoa ez da aitzakia

Euskara da Altsasuko Kima Euskara Taldeak ezagutarazi nahi duena, eurek dioten moduan “ezagutzen dena maitatzen delako”. Taldea “txikia eta saltseroa” bezala definitzen dute.

Bi helburu nagusi dituzte –www.altsasukokima.com web gunean jasoak–: lehenengoa, hizkuntzaren erabilera sustatzea; eta bigarrena, motibazio lana. Talde honek herrian bizitza euskaraz egitea eta euskara bultzatzea lortu nahi du; eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaie “ekintza positiboak egitea, euskara ekintza positibo horiekin lotzeko eta hizkuntzaren erabilera bultzatu ahal izateko”.

Xede hauek testuinguruan kokatu behar dira, eta jakina da euskarak Nafarroan duen egoera ez dela erraza. Altsasuko Kima Euskara Taldeko kideen ustez, “egoera politikoak eragina duen arren, lanean jarraitu behar da eta euskaraz hitz egin behar da; egoera politikoa ezin da aitzakiatzat erabili”.

Hori lortu ahal izateko eta euskara herrian ezagutarazteko, hitzaldiak, lehiaketak, jokoak eta abar antolatzen dituzte. Modu interaktiboan, euskaldunek euskararekin gozatzeaz gain, euskaldun ez direnek euskara haien hizkuntzatzat onartzea lortu nahi dute. Gainera, euskaldun berrientzat errazagoa izango da hizkuntza barneratzea.

Ekintza horietatik deigarrienak “Toponimia Ibilbideak” dira. Altsasun barna egiten dira ibilbideak eta euren helburua toponimiatik abiatuta, ingurua ezagutaraztea da. Elkar ezagutzeko baliagarriak izan zaizkiela ere aitortu digute; Altsasun euskaldunak egon badaudelako, baina horietako askok ez dute elkarren berri.

Taldeak antolatutako ekintzek herri osoa dute helburu, nahiz eta batzuk berezituagoak izan. “Batixabi kiniela”, adibidez, gazteei zuzenduta dago, eta 2006ko irailean, berriz, kanpotarrentzat hiztegiak banatu zituzten. Izan ere, kanpotarrekin lan egiten dute, jakin dezaten gaztelaniaz gain beste hizkuntza bat badagoela eta hori ezagutzeko bideak badituztela herrian bertan. Altsasuar berriek euskara baztertu ez dezaten eta euren seme-alabek euskara ezagutu dezaten lanean ari dira. Kontuan izan behar da Altsasun hogei hizkuntza inguru hitz egiten direla gaur egun, bertan txinatarrak, senegaldarrak, mauritaniarrak, marokoarrak, argeliarrak eta ekuatoriarrak bizi baitira, besteak beste.

Euskararen egoera

Sakanako populazioaren %37ak daki euskara, baina Altsasu kenduz gero portzentajea %46ra igotzen da. Sakanako erdiguneko herrietan euskara gehiago erabiltzen da mugako herrietan baino eta orokorrean, herri txikietan ez da handietan baino gehiago hitz egiten. Altsasu da Sakanako herririk populatuena, 5.000 biztanle baino gehiago dituen herri bakarra.

Sakanako Mankomunitateak egin dituen azterketen arabera, Altsasun euskararen ezagutza 1991n %13,5ekoa zen eta 2001ean ehunekoa %21,6ra iritsi zen. Herrian hizkuntzaren ezagutza hazi den arren, esanguratsua da Sakanako 15 udalerrietatik bi baino ez zeudela 1991n Altsasuren atzetik –Olaztik %13,1eko portzentajea zuen eta Ziordiak %11,5ekoa–. 2001eko datuen arabera, euskararen ezagutza Altsasun 1991tik hazi egin zen (%21,6). Gainerako udalerrietan, Ziordian, Olaztin eta Iturmendin izan ezik, behera egin zuen ehunekoak.

Gauza jakina da ezagutzak ez duela erabilera ziurtatzen, horregatik, datuak erkatzea ondo legoke euskararen egoeraren ikuspegi zabalagoa izateko. 2001eko kale neurketaren arabera, Sakanako euskararen kale erabilera %20,7koa da, hau da, eskualdeko herrietako kaleetan hizketan neurtutako 100 elkarrizketetatik 21 izan ziren euskaraz. Altsasun, 935 hiztun neurtu ziren eta horietatik %7,5 izan zen euskaraz mintzatu zena. Aldaketa mantsoa izaten ari den arren, positiboa da, kontuan hartuz gero duela 40-45 urte euskara ia galduta zegoela, transmisiorik ez zegoela, alegia.

Adin tarteei erreparatuz gero, helduak dira euskara gutxien erabiltzen dutenak, hain zuzen transmisioaz arduratu beharko liratekeenak. Bestalde, nahiko parekatua dago haur, gazte eta adinekoen erabilera.

Haurrek euskararen erabileran eragina dute. Sakanako hiztunen artean haurrik ez bada erabilera %14,9 da; presente daudenean, berriz, erabilerak ia 8 puntutan egiten du gora (%22,7). Ondorioz, haurrik ez egotetik egotera dagoen hazkundea %52,4 da.

Azken urteotan Altsasun euskaldunen kopuruak gora egin duen arren, oso gutxik ezagutzen eta hitz egiten dute bertako hizkera, berriek batua ikasten baitute. Altsasuko Kima Euskara Taldekoek zera erantzun digute etorkizuneko proiektuei buruz galdetu diegunean: “Ilusioa egingo liguke euskalkiaren inguruan lanketa bereziren bat egitea. Erakargarri egitea lortu behar da”.

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude