Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea Tokiko Telebista Digitalerako lizentziak direla-eta EAEko hamabost telebista eremuetan euskarazko telebista bana abian jartzeko lanean ari da. Azken hilabeteotan Tokiko elkartearekin negoziatzen aritu da dagoeneko euskarazko telebistak dauden eskualdeetan akordiora iristeko. Lortu duten akordioaren arabera, Hamaika ez da aurkeztuko Tokikok telebistak dituen eskualdeetan eta ordainetan Tokiko-ko telebistak Hamaikak egin nahi duen sare nazionaleko kide izango dira; esate baterako, sareko programazioa emango dute telebista horiek. Bestalde, Hamaikak telebista horien enpresetan parte hartuko du.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.