Ion Erro:«Aldaketak ezkerrekoa izan behar du: NEB ezinbestekoa da»


2006ko azaroaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Izquierda Unida (IU) 1986an sortu zen Espainiako Estatuan, NEB (Nafarroan) eta EB (EAE) erakundeak barne: «EBk eta NEBk kolaborazio organo bat dugu ordudanik, beste federazioen artean baino lotura estuagoa dugu, alegia. Edonola ere, errealitate sozio-politiko ezberdinak kontuan hartuta, eta hauteskunde ezberdinetan lehiatzeko eta bi parlamentuetan aritzeko, hau da erakundetze logiko eta egokiena. IUrekiko subiranoak gara halaber, EB den modu bertsuan» diosku NEBko koordinatzaile Ion Errok.

Ezkerretik begiraturik gutxienez, bitxia da EB EAEko Gobernuan izatea. NEBkoek nola ikusten duzue hori?
Euskal politika zailak blokeak sorrarazi ditu. EB bloke horiek elkarbizitza anitzean integratzen laguntzen saiatzen da. EAEn oso zaila da politika egitea, EBk jokatzen duen rola are zailagoa delarik. Euskal edo espainiar nazionalista ez den hirugarren espazioan aritzea ez da samurra, baina EB bakea nahiz kohesio soziala lantzen ari da. Eusko Jaurlaritzan planteamendu federalistaren araberako politika egiten du EBk, etorkizunean garatu ahal izango duen politika ikuskizun dago ordea.

EAEko hauteskundeetan EB eta Aralar koalizioan joatea aztertzen ari dira. Zer deritzozu?
Gaur ez da horretaz hitz egitea tokatzen, Jordi Pujolek hala zioen.

Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeak burutzeko zazpi hilabete falta da halaber, nola aurreikusten dituzu berauek?
Nafarroan aldaketa politikoa izan dadin lanean ari gara, eta guk, aldaketa izanen bada ezkerrekoa izan behar duela diogu. Eskuineko gobernu honen erregimena agortu da, gizarte sektore herrikoien arbuioa begi-bistakoa da, bere politikak ez du gehiagorako ematen. Aldaketa anitza izan behar dela eta aldaketa gauzatzeko NEB ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Hots, gobernu berriak ezkerreko politikari lehentasuna eman beharko dio: justizia soziala, elkartasuna, garapen iraunkorra eta ingurumenean ardura bereziak hartu beharko ditu.

Horiek horrela, zergatik ez zoazte Nafarroa Bai (Na-Bai) koalizioan?
Hasteko, ez Na-Baik ez guk ez dugulako akordioa lortzeko beharrik ikusi. Na-Baik ez digu koalizioan joateko nahia azaldu, ezta guk hari ere. NEB eta Na-Bai-renak bi espazio ezberdin dira. Edonola ere, eskuinaren alternatiba gauzatu nahi badugu hiru espazio hauek artikulatu beharko ditugu: PSNren zentro aurrerazalea, Na-Bairen euskal nazionalismoa, eta NEBk ordezkatzen duen ezkerra.

Alternatiba gauzatzeko bidea lantzen hasi beharko duzue orduan.
NEBk Aralar, Batzarre eta PSNri akordio bateratu bat artikulatzeko proposamena helarazi zien duela urte bat. Ez zen hauteskundetarako proposamena, akordio programatikoak, lerro estrategiko nagusiak eta hiritarren parte-hartzeko moduko proposamena baizik. Aztertu eta adostu beharreko hogei puntu ziren proposamenean. Aralar eta Batzarrek Na-Bai osatzea lehenetsi zuten, PSNk berriz, bere barne zatiketa nabaria tarteko, ez zion erantzun baikorrik eman gure proposamenari.

PSNk harrezkero Foru Parlamenturako hautagai nagusia izendatu du: Fernando Puras.
PSNri «Zumosoleko lehengusua» etorri zaio, Madrilgo lehengusua, alegia. Barne arazo bat konpontzera etorri da eta hauteskundeetara begira lerroak ixtera. PSNn bi ildo nabarmen daude ordea, bi abiadurako PSN daude. Ildo batek -Juan Jose Lizarberenak- aldaketarako ezkerreko alternatiba eta akordioa bilatzen ditu, eta azken kongresua irabazi zuen ildoak -Carlos Chiviterenak- Fernando Puras erakarri du bere aldera. Purasek diskurtso irekia egiten du, inguru guztiak harrapatu nahi ditu, politikari harrapariaren rola betetzen du Purasek, beretzat aukera guztiak posible dira, baina ziurgabetasuna baino ez du transmititzen. Purasek aldaketa nahi duela dio eta aldi berean UPNrekin akordioa posible dela dio. Auzitan jarri beharreko hautagaia da beraz, alderdi sozialista honen eskutik aldaketa etorriko den zalantzagarria da oso.

Zer egin orduan?
Gu ezkerreko diskurtsoa lantzen eta indartzen ari gara, era berean, hautesleria sozialistari dei bat egin diogu PSN ezkerreko alternatiba gauzatzera behartu dezan. NEBk argi eta garbi utzi du UPN oposiziora eraman behar dela, NEBk ez du UPNrekin paktatuko eta PSNk berriz baietz dio. Bere hautesleriak jarrera hau kontuan hartu beharko luke.

Demagun UPNkoa ez den gobernua osatzen dela. Zein ezaugarri izango lituzke?
Bake eta normalizazio prozesua ondo bideratu eta bukatuz gero, Nafarroako identitate plural, sozial eta linguistikoa -ezkerreko alternatibaren bidez- gauzatzeko unea irits liteke, egoera berri hori oso baikorra litzateke. Nafarroan bigarren trantsizioa egiteko dago, orain arte arazo identitarioak mugitu du politika eta aurrerantzean elkarbizitzarako ituna akordatu beharko dugu guztion artean, elkarrekin bizitzera behartuta gaude: espainol nahiz euskaldun sentitzen diren nafarrak, nafar sentitzen diren nafarrak... hots, eman daitezkeen nortasun amalgama guztiak. Marko sozio-politiko berri horretan elkar errespetatzea eta eroso egotea lortu behar dugu. Horixe da gobernu alternatiboak ekar dezakeena, gure kasuan ezkerreko politikak lehentasuna izanen duelarik.

Identitate horien artean non kokatzen du bere burua Ion Errok?
Ni munduko pertsona eta ezkerrekoa sentitzen naiz.

Aukera nagusiak aipatu ditugu, Batasuna legez kanpo dago ordea.
Nafarroako indar politiko guztiek Parlamentuan leku hartzeko aukera izan dezaten nahi dugu eta horretarako ari gara lanean. Ezker abertzaleak hauteskundeetan egoteko aukera izango du modu batez edo bestez, eta ezker abertzalea Nafarroako politikaren normalizazio prozesuan sartuko da. Eusko Legebiltzarrean PPk, PSE-EEk edota EHAK taldeek, komeni zaienean, gehiengo demokratikoaren bitartez, hirukoaren ekimenak errefusatzen dituzte eta inor ez da eskandalizatzen. Nafarroako Parlamentuan ere halaxe izatea nahi dugu.


UPN eta CDNko Gobernuak ez du egoera hori erraz gauzatzen utziko alta.
Nafarroan laborriaren Gobernua dugu, UPNk boterea galtzeari izua dio. Hauteskundeen inkesten arabera hiritarren gehiengoak konfiantza kendu dio eskuineko gobernu honi. Egoera honen aurrean, esaterako, UPNk menpe dituen administrazio guztiak bere zerbitzura jarri ditu, UPNren diru publikoarekin ari gara ordaintzen dagoeneko berak bere kasa abiatu duen haustekunde kanpaina, azken hamabost urteotan egin ez duena zazpi hilabetetan egin nahi du. Hori politika friboloa egitea da, ardura eta zorroztasun eskasa. Eskuinak ez dio gizartearen beharrei erantzuten, beraz, gizartea mugiarazteko unea iritsi da.

Miguel Sanzek berriki, Foru Erkidegoaren eztabaidan jarrera ezezaguna azaldu zuen bake eta prozesuari begira.
Zorionekoak gu eta herritar guztiok, eskuinak bake prozesuarekiko duen jarrera aldatzen badu. Miguel Sanzen planteamendua taktikoa izan zen besterik baino. Aurreko egunean Madrilgo Konferentzian izan zen eta hauxe esan zuen: «Ez da bake prozesurik izanen, garaile eta garaiturik gabe». Hurrengo egunean, UPNk eta CDNk instituzioetatik kanpoko bake-foroak eratzeari uko egion zioten. Estrasburgon UPNk bat egin zuen Le Penen FNrekin. Nafar gobernuaren hitzak edo Sanzek Parlamentuan erabilitako hitzak kontraesankorrak dira erabat.

Azkenik, zein da bake eta normalizazioaren barruan, alderdien mahaiari buruzko NEBren jarrera?
NEBk kontsulta txanda egin du alderdi guztiekin, UPNtik Batasunera bitarte. Bakea lortzeko ekimen guztiak beharrezkoak direla eta bake prozesuari sostengu politikoa emateko Nafarroan eszenatoki politiko berezko bat taxutu behar dela diogu. Gure proposamena Nafarroan elkarrizketarako mahai bakarra eratzea da, nafar gizartearen ordezkaria izanen dena eta irtenbide demokratikoa ekarriko duena. Zilegi dira Euskal Herria nazioa eta herri bakarra dela diotenen proposamenak, baina guk Nafarroak berezko ahotsa duela uste dugu. Nafarroaren etorkizunak nafarren erabakiaren esku izan behar du, nafarrok demokratikoki erabakiko dituzte egokiak diren aldaketak, ez zaie inondik ezer inposatu behar.

Foru Hobekuntza «Nafar herria kontsultatua izanen da, ziur nago»
«Hobekuntza Forua hobetu nahi dugu XXI. mendean, oraingoak ez du legitimitate demokratikorik, Estatuan bozkatua ez den autonomia estatutu bakarra da. Egungo egoerak ez du zentzu historikorik, eta ez die egungo beharrei erantzuten. Foru Hobekuntza berriak Nafarroa subjektu politiko aktiboaren onespena ekarri behar du, aldaketak herritarren berrespena behar luke erreferendumaren bidez. Ziur naiz nafar herria kontsultatua izanen dela, agian ez euskal alderdi nazionalista batzuen ikuspuntutik, baina, nafar gizartearen adin politiko heldua onartzeko garaia da, instituzio nafarrek ezin dute herriak dioenaren beldurrik izan, erkidego honetan demokrazia aurreratzen ari den konstatazioa izan behar du aldaketak.

Guk Foru Hobekuntzaren erreforma lantzeko gure proposamenak landu ditugu dagoeneko: herritar eskubide sozialak, demokratikoak eta elkarbizitza hobetzea nahi dugu. Hobekuntzak herritarrek eskatzen duten guztiari erantzun behar dio, hori ez baita orain egiten. Hainbat eskumen ez dira gauzatu oraindik, eta beste batzuk ez dira sekula ere kontuan hartu. Herritarren eskubideak gauzatzeko Foru Hobekuntzak legeen legea izan behar du, oinarrizko eskubideak eta herritarren parte hartzea ziurtatuz. Erabakietan ez dute bakarrik ordezkari politikoek erabaki behar ordea, gizartearen inplikazio politikoa sustatu behar da, ordezkari eta herritarren arteko hartu-emanak landu behar dira eguneroko politikan».


Azkenak
Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Eguneraketa berriak daude