Ezpalak


2006ko urriaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antzerki eta dantza garaikidea Bilbon

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak 26 talderen 56 ikuskizun eskainiko ditu urriaren 27tik azaroaren 5era bitartean. Ohiko lekuez gain (Bilborock, Arriaga, Fundicion eta Bilbaoeszena), La Merced ikastetxeak eta San Frantzisko auzo etxeak ere hainbat emanaldi jasoko dituzte. Irlanda, Portugal, Frantzia, Brasil, Madril, Katalunia, Valentzia eta Euskal Herriko konpainiak arituko dira BAD jaialdiaren zortzigarren edizioan. Nexo Teatro eta Laressistens euskal taldeek aurrenekoz eskainiko dituzte euren ikuskizunak, Hombre Arena (urriaren 29an) eta Metidas en harina (azaroaren 4an), hurrenez-hurren. Jaialdia 0 Teatro (Zero) taldearen Metáfora/?=0 obrak irekiko du. Informazio gehiago: www.badbilbao.com.


Beldurrezko Zinema Astea

David Cronenberg zuzendari kanadarraren lana ekarriko du gogora Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen XVII. edizioak. Urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean haren film luze guztiak eskainiko dituzte, Stereo (1969), Optimes of the future (1970) eta A history of violence (2005) tartean. Bestalde, animazio filmek tarte berezia izango dute aurtengo egitarauan. Hala, Aitor Arregik eta Iñigo Berasategik zuzendutako Cristobal Molon euskarazko filma Kursaalean estreinatuko dute, haurrei zuzendutako emanaldi berezi batean. Renaissance (Christian Volckman) urteko animazio film ederrenetakoa ikusteko aukera ere izango da. Informazio gehiago: www.sansebastianhorrorfestival.com.


Tabua hizpide Galeuscan

Azaroaren 1etik 4ra bitartean egingo da Iruñean Galeusca, galizieraz, katalanez eta euskaraz lan egin eta argitaratzen duten idazleen topaketa. Aurten «tabua» gaia izango dute hizpide parte-hartzaileek. Besteak beste Ur Apalategi, Leire Bilbao, Angel Erro eta Markos Zapiain idazle euskaldunak; Isabel Clara-Simó, Nuria Albó, Teresa Bertran eta Carles Cortés katalanak eta Camilo Franco Iglesias, Bieito Iglesias, Xavier Queipo eta Isidro Novo galiziarrak ariko dira gai horri buruz solasean. Azaroaren 3an, Galeusca topaketaren baitan, hiru herrialdeetako ipuin kontalarien istorioak entzuteko parada izango da, Urdazubiko klaustroan goizez eta Elizondoko Arizkunea Kultur Etxean arratsaldez.


Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa

Urriaren 31n amaituko da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketan izena emateko epea. Parte hartu nahi duten hamabost urtetik gorako gazteek Euskal Kantuzaleen Elkartera (948141812) edo Esan Erran, Karrape, Aralar, Baleixe eta Euskalerria irratietara dei dezakete. Kantu Txapelketako finalerdiak azaroaren 4an eta 11n jokatuko dira, Elizondoko Lur aretoan eta Tafallako Kube aretoan, hurrenez hurren. Finala berriz, azaroaren 18an izango da Lekunberriko 31 aretoan. Hiru emanaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.


Nafarroako Antzerki Eskolaren zikloa.

Hilaren 22an jarri zen abian Nafarroako Antzerki Eskolaren Udazkena 06 zikloa, Mofa & Befa konpainia galiziarraren Siempre Lejos izeneko ikuskizunarekin. Abenduaren 17ra bitartean umorea ardatz duten beste bederatzi emanaldi eskainiko dituzte, aurrenekoa Toda vía Teatro talde argentinarrak, urriaren 29an. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 10 euro balio du. Aurten 60.000 euroko aurrekontua izan du antzerki zikloak.


Gure Artea 2006.

Abigail Lazkoz, Juan Perez Agirregoikoa eta Txuspo Poyo artistek irabazi dute 2006ko Gure Artea saria. Euren lanak, izena eman zuten 80 lagunen artean aukeratutako beste 13 artistenekin batera, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango dira ikusgai 2007ko urtarrilera bitartean. Argazkiak, marrazkiak, koadroak, bideoak eta instalazioak bildu dituen erakusketaren komisarioa Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte kritikaria da. Hiru irabazleen lanak Gasteizko Artium museoan erakutsiko dituzte hurrengo urtean. Gure Artea sariak 1982az geroztik banatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak.


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude