Katalanak Gure Eredu


1967ko urtarrilaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joan Oliveri olerkilari katalanari elkarrizketa
Katalanak Gure Eredu
Joan Oliver'en iritziz, igazko beren literatura gertaerarik nagusiena katalanezko asterokoa izan da.
eren
Dakitenen Iritziak
:«Pensamiento Navarro'k, euskaldunoi oso ikasgarri datorkigun alkarrizketa bat dakar bere Ilbeltze,ko 20'garreneko alean. Jose-Carlos Klemente Balaguerr'en idazlan dator bertan eta alkarrizketa bat jartzen digu, Joan Oliver, olerkari ka talanarekin.
Oliver'en Sariak
Joan Oliver, olerkari yayoa da ta Kataluña'n oso ezaguna. Bere izenordea PERE QIJART du gizon onek. Sabadell'go semea bera ta 67 urte beteak ditu. Bere jarduna, olerti-saillean, egunkarietan, antzertian, konta kontari ta itzulpenet an izan du. Sari asko jasoa: Folguera,saria olerti-saillean, Teatre Catalá de la Comedia saria, Uossa menor saria, ta abar eskuratu izan ditu bere lanekin.
Katalan Olertia Gingan
~Esango al zenidake nundik nora dijoan katalan olertia?
–Gaurko katalan olertia ginga batean arkitzen da, erantzuten dio Joan Olivertek. Beste edozein alderditako olertiaren antzera. Ta erti mota guziak bezela, ta irispidea ta politika gisan Gaurko munduak berea du iñolaz ere, ginga larri ori.
Lengo olerti kondaira-egizkoa, bere estuasunean alako gatz gutxiko sorkarietan urtu da; alkarren leian edo-ta besteren arian. Uste degunez, totel motel auek noizbait izketa erabakian sartuko dira asko luzatzeke. Ta or degu dagoneko Gabriel Ferrater, bere itz jatorrarekin.
–Ta kontu-kontari saillean?
–Katalandarren argital-lanak bere biziko indarra artu du. Nobela jator batek argitaltzaillerik arkitzen etzuan aldi aiek joan ziran. Urteroko leiaketa sortua degu ta sari anndia duana, ala ere. Gure irizlariak. itxurak daudenez, izleku asko izango dituzte laster. Orrekin, katalan nobelagilleak ugalduko diralakoan gaude. Baiña gauzak bere sasoia ta garala bear du.
Carner, Maixua
–Noren ikasle izan zerala uste dezu ?
–Nere denborako Maixua Josep Carner izan zan, batez ere izkuntza saillean Baiña `qso'garren urtea ez kero, nere lanak bere arnasa artu du, ta nere jabe egin naiz.
Teatrolan Erakusgarri
Entzun dedanez, ari da norbait eta norbaitzuek zure poema ta kontuekin alako Teatro-lan erakusgarri bat sortzen. Nor da ortan ari dana?
–Ala da, bai. .`Teatre Catalá Independent taldea, Feliu Formosa' ren zuzentzapean, nere ikuskizun LLOQUEM-HI CADIRES: MORALITATS I ESCARNIS antola nairik ari da. Nere neurtitzetako lanik sakonena antzertira egokitzeko asmotan dabiltza.
–Zure lanak antzertira aldatzeko errezak al-dira?
–Oietako batzuek egokituak daude teatrora; beste batzuek idatzi nituan bezela agertuko dira. Lenengoak errezagoak dira antrerti-arian sartzeko, bigarrengoak baiño. Lan era askotakoa dezu ori; oraintxe parre girotik, zoritxar aidera aldatzen da; lirikatik eragabeko esanetara urrengo.
Argitalpenak
–Ta katalanerako argitalpenak nolakoak dira?
–Ayma argitaldarian lan egiten det, eta geienetan katalanezko liburuak bi millatik sei milla aleren tartean argitaltzen dira. Baiña aide au indartzen ari zaigu.
Katalan Idazlen Gogoa: Profesionalak Izan
Onela dijoa albistariaren eta idazlearen alkarrizketa. Azkenaldera katalanerako idaz-saillean zer naiko luken galdetzen dio Balaguertek eta Joan Olivert'ek zuzen erantzun ere.
Idazle katalanak bizibideko edo profesional izatera eraman nai nituzke. Jakin dakitenak alde batean j­arri, ta gai ez diranak atzera utziaz. Idazleak bere eskubide ta erantzupide osoak ar ditzala. Idazle yayoen bearra dago gai guzietan. Mundu onetan agintariak ere, alako teknika zale, antolatzaille ta diru-gizon izatera etorri dira. Oien artean mundu ontako materi-sailla da nagusi Aide ori jasotzeko idazle ameslari ta gogo-zale batzuen premi gorria degu.
–Eta katalan-auziaz zer diozu?
–Zerk laguntzen dio gaurko jaiki aldi oni? Zerk galerazten? Ba alda «Katalan korapillorik"?
Kataluña, gizaldi batzuen lozorro ondoren esnatu zan oraintxe gizalditerdi. Esanera ori izkuntzarena ta elertiarena izan zan. Baiña bereala jaiki zan, alako gizarte-konturapen eta kondaira aidea ere. Gizaldi baten ondoren, Kataluña'k bere eralguntza bereizia iritxi zuan, eta bere politika-eralguntza moldatzen asi zan. Bere izateari dagokionez, Espaiñia barruan baiña bereziki atera zuan bere antolaketa. Ta ikusia au da: Kataluña'k bere etekin guzia emateko, Espaiñia'ren barruan bere arpegia ta izaera aldatzeko eraman bear du, beste Espaiñia'ko lurrekin txertatua. Ez aldenkeri edo separatismorik, baizik alkarri lagunduaz gauden Espaiñi onetan, bakoitzak berea izaten jarraituaz. Emen zuzenbide lana besterik eztegu bear. Erriaren osasonerako bear-bearrezkoa.
Orregatik gaurko Katalan-piztuera au, bide orren asiera dala iruditzen zait, eta katalan jakitun guzien gogo ta ametsa.
Ta nola uste dezu askatuko ta kouponduko litzakela Kataluñaren auzia ?
–Kataluña ta Espaiñi guziko eskabidea, Espaiñi demokrazi ta federalismo bidez arkituko litzakela derizkiot.
–Ta zer da, zure iritziz, literatura saillean izan dezuen gertaerarik nagusiena ?
-Bartzelona jaio dan katalanezko asterokoa, noski.
Orra irakurri degun alkarrizketa. Arian dator euskaldunontzat ere, ta ZERUKO ARGIA'rentzat ezin ariago etorri azken-itz oiek. Asteroko euskalduna degu ZERUKO ARGIA. Asko gure artean konturatu gabe bizi dira asterokoak duan garrantzi aundiaz. Lagunak ba-ditugu, baiña baita ere, asko ta asko ezeren ajola gabe begiratzen digutenak.
Baiña gu aurrera goaz gere lanean. Onen ajolakabea ta aren etsaigoa gainduaz, gure lan eder au indartu ta zabaldu egin nai degu. Lan bikaiña astero-astero gure papel onek betetzen duana. Euskalerriko lau aldetara bialdu nai degu, ba, katalanak bezela gure euskal-esnaera. Izango al-degu luzatzeke, alako aide bizigarri bat orain gutxika daramaguna, ugoldeka eramateko gure erri ta auzogune guzietan!
1

GaiezHizkuntzaKatalana
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOLIVER1
PertsonaiazOLIVER1

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude