Bi belaunalditan galduko dira dialekto tradizionalak

  • Gotzon Aurrekoetxea Olabarri EHUko irakaslea da eta UEUk argitaratzen duen Uztaro aldizkarian (50. zenbakia) dialektoen eta hizkuntza estandarraren arteko harremanei buruz idatzi du. Estandar eta dialektoen arteko bateratze-joerak izeneko artikuluan Arratiako Dimako (Bizkaia) eta Goierriko (Gipuzkoa) adibideak erabili ditu. Hona ekarria artikuluaren zati bat da.

2005eko irailaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskalkiak eta euskara batuaren edo estandarraren arteko interakzioan elkarreragina dagoela inork ukatzen ez badu ere, inor gutxik itaundu du zer gertatzen ari den bien arteko harreman horietan. Zeinek zeinengan eragiten duen. Joera bateratzailerik ba ote dagoen. Bateratze-joera bizia ala motela bizi dugun gaur egun gure herrietan. Euskararen lurralde guztietan joera bera eta indar berarekin gertatzen ari ote den.

Itaun horien erantzunak bilatzeko asmoz hasi dut ikerketa. Datuak eskaintzean arloka aurkeztuko ditut: fonologia, morfologia, sintaxia (Dimako datuak baino ez) eta lexikoa. Jaso diren datuak multzo bitan bildu dira: herrikoa zutabean herri edo inguru horretan dialektologia tradizionalean biltzen diren datuak (jende zaharrei, herriko semeei, herritik irten gabekoei... jasoak); zutabe horretan 'hizkuntza-iraunkortasuna' neurtu gura da, herriko hizkerari zaion atxikimendua, alegia. Jasoa zutabean kontrako joera biltzen da: eskolan ikasitako edo hedabideetatik jasotako euskara mota. Izatez 'herriko formei atxikimendurik eza' adierazten du zutabe horrek, (herriz) kanpoko kulturak edo kulturek ekarritako formak. Biak zutabean bi erantzun (herrikoa eta jasoa) jaso direnean biltzen dira.


Fonologia

Ikaragarrizko aldea dago bi inkesta-lekuetan fonologiari dagokionez. Goierrin ederki eusten diete herriko ezaugarriei. Bai 40 urte inguruko jendeak (%98an eusten diete herriko ezaugarriei), baita gazte jendeak ere (%97an). Horiek eskolako eredua eta herrikoa maisutasunez bereizten dituzte eta ez dago ia-ia interferentziarik herrian lagunartean hitz egiten dutenean. Herriko ezaugarrien atxikimendu handia dagoela oso argi erakusten du diagramak.

Diman gertatzen dena, aldiz, ez da hain kilikagarria. Herriko formenganako atxikimendua jaitsi egiten da Goierrikoarekin erkatuz helduen artean (%87k eusten die herriko formei). Are nabarmenago gertatzen da gazteen artean; Goierrin %97k eusten bazien herriko formei, Diman %64ra jaisten da atxikipena.


Morfologia

Fonologian legez morfologian ere, alde handia dago bi diagramen artean: Goierrin bai helduek baita gazteek ere eusten diete euren herriko ezaugarri morfologikoei modu finko batean, nahiz ez fonologian erakutsi duten fideltasun ia erabatekoarekin. Hala ere, %84ko fideltasun-maila handia da.

Dimako diagramari erreparatzen badiogu eta datuek benetako errealitatea islatzen badute, modu kezkagarrian hartzeko modukoak direla onartu beharko genuke. Baina, badiot, era zabal eta sakonagoan ikertu gura dudan gaia dela eta hau abiapuntua baino ez dela. Helduek %100ean eusten dieten bitartean, gazteek %51n baino ez dute egiten. Belaunaldi batean ezaugarri morfologiko erdiak berriekin ordezkatu dira.


Sintaxia

Diman baino ez da egin sintaxiari buruzko galdeketa. Kasu honetan datuak bi multzotan bildu ordez hirutan bildu dira: herriko forma baino ez denean jaso, forma jasoa baino ez darabiltenean eta biak eman dituztenean. Helduek atxikimendu handia erakusten duten bitartean (%86), gazteek %43an baino ez dute egiten. Eta %14an bi formak eman dituzte: herrikoa eta forma jasoa, ikasia.


Lexikoa

Goierrin fonologia eta morfologian baino askoz ere dialektotasun txikiagoa erakusten dute datuek: %60an baino ez dira herriko berbak jaso helduen artean. Gazteen artean, aldiz gehiago dira ikasiak edo herrikoak ez diren (uler bedi dialektologia tradizionalean herrikotzat jotzen ez diren) berbak. Diman, ostera, helduen atxikimendua oso handia da (%94), baina gazteengan %51ra baino ez da heltzen. Dena den, Goierrin erakutsitakoa baino handiagoa, zalantza barik.


Osotara

Datu guztiak diagrama batean sartuz, ondoko emaitzak lortzen dira herrika: Gipuzkoako Goierrin %88an eusten diete bertako ezaugarriei helduek eta %74an gazteek. Esan liteke bertako hizkera eta estandarraren arteko bateratze-prozesua orekatua dela, hein batean.

Diman helduek ezin hobeto eusten badiete ere, gazteak jada lerratu dira estandarraren atzaparretan, %52an baino ez diete eusten eta herriko ezaugarriei. Hemen bertako hizkera eta estandarraren arteko bateratze-joera bizia da. Eta bitartekorik ez bada jartzen epe laburrean, pentsa liteke estandarra nagusituko dela osorik, bertako ezaugarriak galduz. Helduei dagokionez, herriko hizkeren ezaugarriak hobeto gordetzen dituzte Diman Goierrin baino. Baina gazteen mailan alderantziz gertatzen da.


Ondorioak

Diagramek argiro erakusten dutenez, bateratze-joera gazteen artean bortitza da, zalantzarik gabe. Gorago esan bezala, lexikoan gertatzen dira indize handienak, ondoren sintaxian eta morfologian, eta azkenean datoz ezaugarri fonologikoak.

Datuek erakusten dutenez, Bizkaia aldean (eta Gipuzkoan?) gazteria euskara estandarrera lerratu da. Aldaera dialektaletatik hain urrun diren formak eskoletan irakatsi eta erabilaraziz, guraso eta aitita-amonen belaunaldiarekin deserrotuz doa. Deserrotzearen abiadura uste eta behar baino lasterrago dela iruditzen zait. Euren hizkera eskolaz kanpoko loturarik gabe gelditzen ari da. Kulturazko deserrotzeari hizkuntzazkoa gehitzen ari zaion honetan, aurreko munduarekin zubia egiteko beharrezko den hizkera ez da horretarako gai.

Alde batetik, euskalkiak eta estandarra urruntzen badira eta, bestetik irakaskuntzan estandarra baino ez bada erabiltzen, puzzlea osotu da: urte gutxi barru euskara bakarra izango dugu. Bateratze-joera bizienaren ezaugarriak dira eta ondorio garbiak aurreikusten dira.

Gauzak horrela, bateratze-joerak orekatzeko lanik egiten ez bada, jardunean den hizkuntza-ideologia edo ideologia estandarra Tore Kristiansen-en hitzetan (standar ideology) ez bada errotik aldatzen, bi belaunalditan galduta egongo dira dialekto tradizionalak. Europan (Danimarkan, Alemanian...) jazo den egoera berean izango gara.


Azken berbak

Ikerketan esana dut: sasoi batean euskalkiak eta euskara batua aurka jartzea modan zegoen eta orain «osagarriak» direla esaten da. Nire ustez, baina, etenik bako eta saihestu ezin den lehian dihardute. Lehia horretan euskara galtzen ez ateratzea da helburua.

Henrike Knörr-en hitzak hartuz, euskararen etorkizuna batua eta euskalkien arteko oreka zaindu zuhurrarekin lotuta dago. Joera integratuak indartu behar dira; horiek indartzen ez diren bitartean, gure euskara batua zabala egiten ez den bitartean, jendea hizkeretatik urruntzen joango da, euskararen aberastasuna galduz joango da.

Lizardiren hitzak, Mitxelenak Lengua común y dialectos vascos lanean bezala, neure eginez, «azal orizta, muin betirakoa», zuztar tradizionaletatik sortutako enbor berria nahi dugunok ez dugu nolanahiko euskararik gura.


Azkenak
EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Eguneraketa berriak daude