Zaharrak


2005eko ekainaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zaharrak. Askorentzat ez da hitz ederra. Niri, aldiz, gustatu egiten zait."Zaharrak trapuak bakarrik dira". Adiskide batek maiz errepikatzen du. Gure amak ere txikitandik esaten zigun: "Adin nagusikoak, zaharrak ez".

Zaharra izatea ez da desohorea inondik ere, kontrakoa baizik. Goi-mailako titulua da. Besteak beste, gazte ez hiltzeko modu bakarra zahartzea delako.
Hitzaz gainera, adierazten duen errealitatea ere atsegin dut. Gaixotasuna eta heriotza hurbil dituela badakit. Baina ez dira zaharren esklusibitatea, bizitzaren ezaugarria baizik. Erditzeak dituen minak eta arazoak ere ez dute jaiotzaren ederra estaltzen.

Zaharrekin oroitzapen onak dauzkat eta egunero sortzen zaizkidan berriak ere -zahar ugari baitut inguruan- ongi gordetzeko modukoak dira.

* * *

Umea nintzela, harrituta geratzen nintzen zenbait zaharren jarduna ikusiz edo entzunez. Amona Jenerosa zen zaharrena. Gure etxean bizi zen amaren amona, aitaren aldetik. Baina gurean Amona Euxebi ere bizi zen. Amaren ama. Alargunduta -alegia amona Jenerosaren seme eta Euxebiren senarra, Joakin, hilda- eta berriro ezkonduta. Eta berriro alargunduta. Nik ez nuen ez benetako aitona hori, ezta Antonio ordezkoa ere ezagutu. Zerbait jarriko zien gosarian.

Jenerosa emakume argala eta garaia zen. Umore zentzu betekoa. Euskaltzalea. Goiz batean sukaldean gosaltzen ari dela berebiziko korrokada atera zaio. Gure ama, beldurtuta, sukaldeko zarata guztiak patioan entzuten baitira:

- Amona, mesedez, zer pentsatuko dute auzokoek?

- Zu izan zarela pentsatuko dute- patxada batere galdu gabe erantzun.

Euxebi guztiz ezberdina zen. Txikia, potolika, patxada aise galtzen zuen… Eta karlista. Baina bi ezaugarri zituzten berdin-berdinak: bihotz handikoak eta gozozale amorratuak izatea. San Ignazio egun batean, orduko legez, jangelan bazkaldu eta postrerako pastelak ekarri zituzten. Gutxi geratzen dira eta Jenerosa beste bat hartzeko imintzioa egitean, Euxebik bota dio:

- Amona, bost jan dituzu dagoeneko- Jenerosak begirada zorrotzez horrela erantzun:

- Eta zuk zazpi.

Amak jostun tailerra zeukan etxeko ganbaran. Eta ganbararen parean, teilatupeko etxe txikitxoan bizi ziren Boni eta Joxe, nire bihotzeko lagun zaharrak. Neure txikian, beti zahar ezagutu nituen, eta hil direnetik urte dezente pasa badira ere, beti daramatzat nirekin gogoan.

Joxe udaleko galipoteroa zen. Alegia, kaleetan galipota, asfaltoa, botatzen zutenetakoa. Donostian eta San Sebastian egunean jaiotakoa bazen ere, Zarautz zuen izengoiti. Txofre Donostiako Zezen Plaza zaharrean monosabio -Plazako morroi- ere ibiltzen zen. Ni behin baino gehiagotan eraman ninduen hara Korrida zegoenean eta han ibiltzen nintzen arkakuso baten antzera, torero, pikadore, eta hildako zezenen artean. Gizon onik inon bazen, huraxe zen.

Boni, emaztea, Lezoko emakume baserritar azkarra, langilea, pobrezia duintasunez gobernatzen artista, jenio bizikoa eta bizitzan bizio bakarra zuena: ni neroni. Neu nintzen bere begi ninietako argia. Geroago, amak jostundegia itxita, txistu danbolina ikasten hasi nintzenean, ganbarara igotzen nintzen entsegua egitera. Txistu doinua sentitu orduko lasterka etorriko zen, bere urte luze guztiz dantzan hasiko zen eta geroago elkarrizketa amaigabeak harilkatuko genituen.

* * *

Neure lanbidearengatik sarri egokitzen zait Zahar Egoitzetara txistua jotzera joan behar izatea. Donostiako Zorroagakoan, gure taldeko gazteenei emakume zahar bat hurreratu zaie eta, sasoiko ikusiz nonbait, honela aurpegiratu die:

- Beti gazte ezinezkoa da.

Zaharrak gaztetxo bati bururatzen ez zaizkion kontu eta alderdi askoren jabe dira. Eskarmentua dute. Ez beti, noski. Honetan beste alorretan bezala gertatzen da. Badira mundu osoa korritu duten arren, ezer ikasi ez dutenak. Badira munduko liburu guztiak irakurri dituztela, ezjakin galantak geratu direnak. Badira ehun eta piku urtetara iritsita, bat ere eskarmenturik ez dutenak. Zaila da, ordea, zaharretan ezer ez ikasi izana, bizitzaren errotak kilo askotako harria duelako eta alerik gogorrenak ere xehatzen dituelako.

* * *

Haurtzaroko garai haiek pasa dira. Orduko helduak -gurasoak, osaba-izebak…- zahartu egin dira. Gu ere, geratzen garenak, bidean hasita gaude. Hasi zaitezte zuen hatzazalei begira. Oinetakoei bereziki. Ea lehen baino azkarrago eta gogorrago hazten diren. Ohartu zuen bizar eta ileekin. Apaintzen dutenak erori edo urriago diren neurrian, itsusten dutenak -belarri, sudurretakoak...- gehiago hazten al dira? Beti gazte ezinezkoa da.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude