Emaitzetan irakurri dut


2005eko maiatzaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hauteskunde gaua. Itxurakerian sumatu nituen alderdiak hauteskunde gauean. Irabazi propiorik apenas inork, eta hurkoaren galera zuten gehienek pozgarri. Asko hobetu beharko dute, emaitzak ondo ulertu, ondorio zuzenak atera eta egoera zail hau kudeatzeko.

Partehartzea. Hamarretik zazpiko partehartzea ona da; handiagoa izan balitz hobe, baina ez dago aitzakiarik. Duela lau urtekoa aparta izan zen.

EAJ-EA. Ibarretxek boto itsasgora eskatzen zuen eta itsasbehera jaso du. 2001ean utzitako botoak kendu egin dizkiote oraingoan, eta bere ohiko mailan gelditu da, 450.000 botoen bueltan. Ibarretxek egin duena izan daiteke balekoa gehienentzat, ordea orain beste zerbait eskatzen zaio. Liderra da -primus inter pares- baina erregetza galdu du, eta umil beharko du aurrerantzean, hauteskunde gauean baino umilago.

PSE-EE. Botoetan bere gailurra hartu du Patxik, baina eserlekuetan ez, izan dituzte gehiago. Emaitza txukuna da, eta neurri handian zor dio Madrilgo Gobernuan Zapatero egoteari. Hango txanden arabera, hemen bigarren edo hirugarren dira sozialistak. Baina ez du irabazi, ez dauka joko propiorik. Zapateroren mandatari gelditu da.

PP. Patxiri mesede bezala, Mariari kalte egin dio Madrilgo txandak. 2001ean puztu egin zen eta oraingoan hustu. Formetan leun eta mezuan tinko, bazterrean dago EAEn. Madrilgo nagusiek txakur jarraitzen dute PSOErekin, eta horrela ezin garatu hemen lankidetzarik. Katalunian antzera egon ziren, Piqué mugitzen hasi zen arte.

EHAK. Sorpresa eman du, EHren azken emaitzak gaindituta. Hankaz gora gelditu da alderdien legea eta Aznarren estrategia. Eta orain hasiko dira inkognitak argitzen: nola konponduko diren Batasunarena egiteko, edo legezko erasorik jasoko ote duten, haiekiko harremana bistaratzen den neurrian.

EB. Eutsi egin dio lehengoari, baina saririk gabe. Botoak galdu ditu, eta pisu erlatiboa ere bai, bere partea ez da lehen bezain erabakigarria. Hala ere, badirudi finko duela boto-zorua eta atxikipen deigarriak jaso ditu -Atxagaz gain, Garzia, Medem...-

Aralar. Lortu du legebiltzarrean sartzea, eserleku bakarrarekin. EHAK eta EH onenaren arteko boto koskatik zatia hartu du, ez dena. EBk bezala, ez du giltzarik ezer baldintzatzeko, bere abileziak eman beharko dio eragiteko pisua.

UA. Desagertu egin da, 15 urte iraun eta gero. Gogoan dut bere sorrerak eragin zuen sustoa. Goian bego.

Lehendakaria. Teknikoki airean dago, baina uste dut Ibarretxe izango dela. Ez zaie komeni sozialistei edo Batasunari egoera guztiz ez-egonkortzea.

Gobernua. Gehiengo posibleen bi ardatzetan EAJ-EA dago, batean sozialistekin, bestean EHAKrekin. Oso zaila ikusten dut aste gutxiren buruan bi aukera horietako bat gauzatzea. Ez dakit nahi nukeen ere, presaka eta «gobernagarritasun sakratuaren» izenean egindako txapuzarik. Egokiago litzateke aurreko hirukoa luzatzea urte betez edo biz, nahi bada Aralar gehituta, eta bitartean abiatzea alderdien arteko mahaia.

Mahaia. Alderdi guztien mahaiak eztabaidatuko luke marko juridiko berria, aurrez zehaztuta zein den adostasun minimo onargarria, non dagoen fummata zuria (2/3? edo %60?). Aldi berean, eta beste gune batean, dagokienek landu beharko lukete «desmilitarizazioa». Behin bi lan hauek burututa, etorriko lirateke erreferenduma eta gobernu egonkorra, hauteskunde berriak eginda edo gabe.

Boto emaileen mezuak:
- Ez dugu onartzen alderdiak legez kanporatzerik.
- Gehiengo zabalak eta trabeskakoak hobesten ditugu.
- Konstituzionalistek eserleku bat gehiago, abertzaleen boto portzentaia gora, Ibarretxeri frenua, Batasunari bultzada... Ez duzue ulertzen?
- Guk egin dugu gurea, zuena da orain txanda.


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude