Iñaki Antigüedad, AHT Gelditu Elkarlana plataformako kidea: «Frenoa ipini behar diogu eredu ero honi»

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hidrogeologian katedraduna den irakasle honek, Leioako Zientzia eta Teknologien fakultatean hartu gaitu. Euskal Herritarrok-eko legebiltzarkide ohia AHT-ren kontrako mugimenduan ari da hasieratik, eta horri buruzko hainbat hitzaldi eta artikulu argitaratuak ditu. AHTren aldeko diskurtsoaren prentsa dosierra ekarri du esku artean, eta honen kontrako argumentazio landua eskaini digu.

Zer gizarte ereduri erantzuten dio AHTk?
Hemen jokoan dagoena da gizartea, garapena, lurraldea eta baita demokrazia ere ulertzeko modu bi. Muinean ereduen arteko konfrontazioa dago.
Eredua kate bat da, hiru elementukoa: produkzioa-garraioa-kontsumoa. Edozein ereduren bizkar hezurra hori da. Globalizazioak zabaltzen duen eredua da ahalik eta gehien kontsumitzea, gero eta gehiago produzitzea, eta beraz, geroz eta garraiobide gehiago behar izatea. Guk diogu produkzioak izan behar duela neurtua, kontsumoak ere bai, eta garraioak mugatua. Kontua ez da garraiobideen eskaintza etengabe handitzea, garraioaren beraren eskaria mugatzea baizik. Guk defendatzen dugu produkzio guneek eta kontsumo guneek ahalik eta gertuen egon behar dutela. Horrek ez du esan nahi euskaldunok ezin dugunik aguakate bat jan. Baina kontua da non jartzen dugun muga. Bestela, garapena ulertzeko moduaren arabera, euskaldunok eskubidea baldin badugu urtearen edozein egunetan munduko edozein bazterretan produzitzen den edozein produktu ordu gutxiren barruan gure etxean kontsumitzeko, bada justifikatu behar genuke ez bakarrik AHT, baizik horrelako beste hamaika proiektu ere bai.
Saltoki handiek itzelezko ardura dute garraioaren arazoan. Urtero Bizkaiko Aldundiak aurkezten duen mugikortasunaren txostenean, beti gora egiten du mugikortasun indizeak. Bilboko auto sarrera-irteeren %40 saltoki handietara joan-etortzeko da. Ikusteko dago Ikeak zer ondorio izango dituen, baina hurrengo urteko datuetan, A8ko mugikortasun indize horretan ederki antzemango da.
Bestalde, lurralde ereduari dagokionez, AHTk hiriak lotuko ditu, baina tarteko herriak eta eskualdeak banatuko. Hemen ere zentroaren eta periferiaren arteko aldea handitu egingo luke abiadura handiko trenak, zentroarekiko menpekotasuna areagotuz.

Zein azpiegitura litzake zentzuzkoa?
Kontua ez da etengabe era guztietako azpiegitura berriak egitea, baizik daudenak ahalik eta ondoen, eta modu uztartuan kudeatzea, garraioaren demanda bera ere kudeatzeko helburupean aparteko neurri osagarriak hartzearekin batera. Ez dut esan nahi eginda dauden guztiak ondo daudenik, batzuk ez ziren gaur horrela egingo, seguruen, baina daudenak daude. Euren ikuspegitik begiratuta ere, Jaurlaritzak zergatik ez du inoiz interesik eduki "prestazio handiko trena" egiteko egungo azpiegitura baliatzeko? Renferen Irun-Altsasu-Gasteiz ez du ukitu ere egin nahi izan. Amannek beti garbi esan du, "ez, hori Renfe da". Trenbideak geuk kudeatzeko Madrilekin borroka politikoan sartu eta negoziatu beharrean, nahiago dute dena berri-berri egin, eurak izan daitezen operatzaile. Barkatu, hau ez da umeen patioko jolasa. Gure lurraldea mugatua da, eta mugok onartzeak beharko luke abiapuntua izan. Lurraldearen ordenamenduak behar du zentzuzkoa izan azpiegitura sistemak zentzuzkoa izateko.

Jaurlaritzaren diskurtsoa da globalizazioaren gurpilean sartuta gaudela, eta ahalik eta ondoen prestatuta egon behar dugula horri aurre egiteko.
Ez, frenoa ipini behar diogu eredu ero honi. Horregatik, ezadostasuna ez dago soluzioetan, abiapuntuan bertan baizik, alegia, zer den konpondu behar dena zehazteko ez gara ados jartzen. Gure ustez garraioak duen arazorik handiena da etengabe handituz doan gurpil zoro bihurtu dela, merkantziena batez ere. Helbide zena, garraioa, helmuga bihurtu da, negozioa.
Esan dezatela garbi, euren benetako apustua zein den: ahalik eta merkantzia gehien erakartzea ardatz atlantiko honetara. Hor sartzen da Pasaiako superportuaren proiektua, AHT, Bilboko superportua... dena da estrategikoa eurentzat eta dena doa pakete berean, nahiz sail diferentetik saltzen dizkiguten.
Eurohiriaren Liburu Zurian garbi esana dute: "Merkantzia fluxuak hazi daitezela nahi dugu. Trenak etorkizunean kuotarik irabazten badu ere, inoiz ezingo du merkantzia fluxuen ehuneko esanguratsurik hartu, zeina gehien bat kamioiz garraiatzen jarraituko den". Nik gehiago sinesten dut hau dela euren benetako proiektua, ez Amannek mikro aurrean botatzen dituen lore jasangarriak.
Nik uste madarikatua dela etorkizuna pasoko herria izatea duena. Gu geografiaz pasoko herria gara, baina erabakiak hartu ditzakegu. Pasoko garraio eskaria kudeatu behar dugu, mugak muga, eta beste era batera bideratu, barruko garraio publikoa sustatu eta saltoki handietan beste neurri batzuk hartu. Kontua ez da jendearen ordain-ahalmena, lurraldearen jasate-ahalmena baizik.

Mugak jarri behar direla diozu. Baina non dago muga?
El Correoren editorialak garbi esan zuen martxoaren 18an, petrolio upelaren gorakada itzelaz ari zela: "Munduak petrolio gehiago behar du. Dagoena ez da nahikoa". Eta Jaurlaritza bide horretan dabil sartuta. Baina ez al zuten Jaurlaritzako ordezkariek sinatu Johanesburgon mundua finitua dela?
Nik askotan kritikatzen diet modu inpertsonalean hitz egiten dutela: "Gaur 7.000 kamioi pasatzen da Biriatutik egunean, baina aurreikusten da 2015 urtean 20.000 kamioi pasatuko dela egunean"; hori ez da prebisioa, hori euren nahia da. Pello Zabalak eguraldiaz dioena prebisio bat da, baina garraioan prebisioak konplitu egiten dira, planifikatzaileek horrelaxe nahi dutelako. Pasaiako superportuaz zera zioen orain gutxi horko presidenteak elkarrizketa batean, justifikazio gisara, "Espainiako portuak eroak bezala hazten ari dira" (egunkariko orria erakutsiz). Etengabeko hazte hori onartzen badugu, superportua jarri beharko dugu baita Mutrikun edo Zumaian ere.

Proiektua jasangarria dela argudiatzen dute.
Zer da jasangarria? Euskaraz hitzak berak "soportablea" esan nahi du. Jaurlaritzak aurreikusten du mila kamioi sartzea egunean AHTn, eta horrek aurreztu egingo duela egunero ehun mila litro erregai, eta airea gutxiago kutsatuko duela. Hori da jasangarria dela argudiatzeko ematen duten arrazoia. Baina horrelako proiektu batek atzetik dakar proiektu gehiago egin beharra, garraioa mugatu beharrean bultzatu egiten duelako. CO2 gutxiago isuriko dela gezurra da, mila kamioi trenez joateak ez du esan nahi errepideetan gaur baino mila kamioi gutxiago ibiliko direnik, askoz gehiago pasatuko baitira. 2015erako 20.000 espero, edo nahi, baitituzte.

Ingurumenean zer kalte eragingo du?
Obrak berak kalteak sortuko ditu urean eta lurrean. Udalaitz mazizoa, kasuko, erreserba estrategikoa da uraren ikuspegitik, eta erdiz erdi harrapatuko du. Tunel pila egingo dituzte, alegia, milaka metro kubiko lur atera eta lekuz aldatu behar dira. Gero eta lur gutxiago daukagu, are gutxiago nekazaritzakoa. Etengabe ari gara lurra asfaltatzen. Batez ere azpiegiturekin eta komertziogune handiekin. Europan azpiegiturek betetzen duten lurraren ehunekoaren ia bikoitza hartzen dute hemengoek, eta oraindik proiektu gehiago daude egiteko! Lurraren oso ikuspegi murritza dugu, lurzorua ez da baliabide gisa hartzen.
Zarata eta paisaian sortuko duen urratua ere handia da. Korridorean bertan bizi direnentzat egingo du kalte handiena, eta kontua da erabakitzerakoan berdin balio behar ote duen nire botoak, edo etxe ondotik pasako zaionarenak. Baina trazatu honetatik kanpokoak ere ez daude salbu. AHTren atzeko logikak azpiegitura berriak ezarriko ditu han-hemenka, gero eta gehiagoko logika delako. Gainera, planifikatzaileek mapetako bi dimentsiotan pentsatzen dituzte proiektuak. Logika horrek dakartzan kalteak gehitu behar zaizkie AHTk berez dakartzanei. Alvaro Amannek 2002an zera esan zuen: "Errepideen eszenategia bukatu da Euskadin. Errepideak egitea mezu negatiboa da". Geroztik hainbat korridore eta Supersurra ere egin edo egiteko dira, eta berak txalotu, bada!

Oposizioa nola dago antolatuta?
AHT Gelditu! Elkarlana sortu zenetik gorabeherak izan ditu, ez da erraza horrelako mugimenduari eustea, epe luzeko lana baita, eta edukiez sakona, garapen eredua birplanteatzea eskatzen duena. Gorabeherak gorabehera, mantendu du bere martxa, gogoeta sozializatzen eta mobilizatzen. Batzen gaituena "AHT Gelditu" leloa da. Baina barruan badira hainbat talde diferente, eta hainbat gauzetan ez gaude ados. Esaterako, batzuek beharra sentitu dute ezezkoan ez geratzeko, eta alternatiban sakontzeko. "Alternatiba" hitza bera zirraragarria da beste batzuentzat, hiztegi kontua izan liteke. Nik alternatiba onartzen dut, baina alternatiba ez Y-ari, horren atzeko ereduari baizik. "Garapen" hitzarekin berdin, nik hitz hau onartzen dut, baina oso ondo bereizten dut garapena eta hazkundea. Beste batzuentzat garapena hazkundea da, alegia desarrollismoa, eta beraz, erabat arbuiagarria.
Trenbide Sozialerako Sareak alternatibak jorratu nahi ditu, tren eta garraio sisteman jorratu ere, AHTrik ez! horretatik abiatuta; bide bihurgunetsua hartu du, gizarteari begira zabalagoa esango nuke nik, baina AHT Gelditu! Elkarlanarena baino azalekoagoa ere bai, gaurkoz. Kontua ez da beltzetik zurira amen batean joatea, baizik grisez gris zalantzak sortzea eta jendea elkartzea, sindikatuak borroka honetan inplikatuz, eta borrokaren beraren esparrua zabaltzea, trenetik harago. Hainbeste sektore egoteak helburuak apaltzen ditu, langa baxuago jarri behar delako, baina funtsezkoa da sektoreok egotea. Niretzat garrantzitsua da Jose Elorrieta edo Rafa Diez, kasuko, AHTren kontrako manifestazioetan egon izana, jendeak ikus dezan sektore asko dagoela pentsatzen duena AHT ez dela irtenbidea. Azken finean, borroka honetan ere betiko kontua: helbideak eta helburuak.
AHTren aurkako Asanbladakoen testuak hartuta, berriz, ikusten dut oso planteamendu sakona eta ganorazkoa dela, nire ustez goi mailakoa, zuritik beltzera joatekoa. Ideologikoki askoz argiago du asanbladak borroka hau. Trenbide Sozialerako Sarean neoliberalismoaren kontrako jarrera dago, bai, baina hori egunez egun eta lekuz leku zelan gauzatu aztertzerakoan, modu diferenteak azaltzen dira. Ni saiatzen naiz Elkarlanan eta Sarean egoten, eta ez da zertan epe motzean bi taldeak batzera behartu beharrik. Fronte denak zabaldu behar dira AHTren kontra.

Jaurlaritzaren inkestak dio herritarrek ezagutzen dutela AHT. Nahikoa informazio eta partehartzea dute herritarrek?
Kontuan hartuta noiz egin den inkesta, eta ETBko iragarkiak noiz bota dituzten, AHTren kontrako protesta eta mobilizazioei erantzuteko modua izan dira. Amannek askotan esaten du proiektuak gizartearen oniritzia duela. Hori argudiatzeko, Legebiltzarrean gehiengo handiz onartu izan dela dio. Baina hori demokrazia ulertzeko modu oso murritza da. Pentsatzea herritarrak bere botoarekin baiezkoa ematen diela politikariak hartu ditzakeen erabaki denei, oker larria da. Sasidemokrazia da hau, ez bakarrik eskubide zibil eta politikoak urratzen direlako, delegazioa gero eta handiagoa delako baizik. Erraustegien arazoarekin, edo Iruñeko Gaztelu plazakoarekin, edo Boroako zentral termikoarenarekin ikusi da EAJri botoa emandako jende asko proiektu horien kontra daudela. Horrelako gaietan erreferenduma da bultzatu beharreko demokrazia-bideetatik bat.
AHTrekin betiko aukera izan dugu, hilabetea proiektua ikusteko, eta alegazioak egin ditugu gero. Kasik esan liteke robot batek erantzuten dituela alegazioak. Hori ez da gizarteak partehartzea, nahiz eta Ingurumen Sailak partehartzearen apologia egiten duen, estrategia eta guzti. Kontua da gizarteak alternatiba diferenteak izatea aukeran, eta planteamendu bakoitzaren puntu konkretuak ere eztabaidatu ahal izatea. Baina Jaurlaritzak beti esan digu, bai orain eta bai orain dela bost urte, ez dela gogoeta egiteko ordua, obrak hastekoa baizik. Eta guk diogu, gogoeta egiteko ordu guztiak direla onak, eta oraingoak mobilizaziorako beharrezkoak.


Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


Eguneraketa berriak daude