Oraindik ez dago garbi zer funtzio izango duen Aukera Guztiak hautes plataformak, baina pentsatzekoa da salaketa eta aldarrikapenaz gain, funtzio praktikoa ere izan dezakeela datozen maiatzeko hauteskundeetan. Orain, dena den, hautes plataforma sortu da, onartua izateko 40.000 sinadura aurkeztu behar ditu eta, ondoren, zerrendak aurkeztu beharko lituzke. Hala izatekotan, ikusi beharko litzateke Espainiako Justiziak, Alderdien Legea eskuetan, ea zein interpretazio egiten duen balizko zerrendaz.
Aldaketa plataformak ezetza eman dio PSE-EEtik bere zerrendetan sartzeko egindako aukerari. Maila pertsonalean, hala ere, bakoitzak nahi duena egiteko aukera eman du. Hilaren 26an Bilbon egindako aurkezpenean Jose Angel Cuerda, Antoni Castells, Felipe Juaristi, Andoni Perez de Ayala eta Pedro Luis Arias izan ziren, besteak beste.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...